Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Organismo Autonomoak

ARABAKO FORU SUHILTZAILEAK

Ebazpena 08/2019, uztailak 9. Presidentearen ebazpena, Administrazio bereziaren eskalan, suhiltzaileen azpieskalan, azpieskala operatiboan, kabo kategorian, barne sustapeneko sistemaren bidez sartzeko oinarriak onartzen dituena
Argitaratuta: 2019/07/19eko 83. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-83-2343

Gobernu Kontseiluaren ekainaren 12ko 299/2018 Erabakiaren bidez, Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoaren 2018rako enplegu publikoaren eskaintza onartu zen, dagozkion hautaketa-prozedurekin beteko diren lanpostu hutsak biltzen dituena. Lanpostu horien artean, barne sustapen bidez bete beharreko administrazio bereziko eskalako, suhiltzaileen azpieskalako, azpieskala operatiboko eta kabo kategoriako 33 lanpostu daude.

Beraz, hautaketa-prozesuaren oinarriak onetsi dira.

Uztailaren 13ko 8/2016 Foru Arauaren bidez onartutako Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoaren estatutuen 15. artikuluarekin bat etorriz, eta Administrazio Batzordearientzunda, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehena. Arabako Suhiltzaileak erakunde autonomoaren administrazio bereziaren eskalan, suhiltzaileen azpieskalan, azpieskala operatiboan, kabo kategorian, barne sustapeneko sistemaren bidez sartzeko oinarriak onartzea, eranskin gisa agertzen direnak.

Bigarrena. Erabaki hau eta eranskin gisa ageri diren oinarriak ALHAOn argitaratzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita, Administrazio Auzietarako Gasteizko epaitegietan, edo, aukeran, berraztertzeerrekurtsoa, ebazpen hau onetsi duen organo berari zuzenduta, hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan eta Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Gasteizen, 2019ko uztailaren 9a

Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoaren presidentea

Irma Basterra Ugarriza

Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoaren zuzendari-kudeatzailea

Francisco Javier Carro Iglesias

ERANSKINA

ARABAKO FORU SUHILTZAILEAK ERAKUNDE AUTONOMOAREN ADMINISTRAZIO BEREZIAREN ESKALAN, SUHILTZAILEEN AZPIESKALAN, AZPIESKALA OPERATIBOAN, KABO KATEGORIAN, KARRERAKO FUNTZIONARIO SARTZEKO HAUTAPROBEN OINARRIAK

1. DEIALDIAREN XEDEA.

1.1. Oinarri hauen xedea da Arabako Foru Suhiltzaileak erakunde autonomoaren (aurrerantzean, Erakunde Autonomoa) administrazio bereziaren eskalan, suhiltzaileen azpieskalan, azpieskala operatiboan, kabo kategorian, barne sustapeneko sistemaren bidez sartzeko hautaprobak ezartzea.

1.2. Hautaproba hauen xedea da hutsik dauden II. hizkuntza eskakizuneko hogeita hamahiru (33) kabo lanpostu betetzea (sailkapeneko C2 taldea), horietako 25 lanpostutan ez da derrigorrezkoa.

1.3. Deialdi hau barne sustapen bidezkoa da, hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketako sistemaren bidez egingo da.

1.4. Ezingo dira deialdi honetako lanpostuei dagozkienak baino pertsona gehiago izendatu karrerako funtzionario.

1.5. Nolanahi ere, deialdi honen bidez egiten den eskaintzan jasotako lanpostuen kopurua handitu egin ahal izango da -lege mugak aintzat hartuta- hautatze prozesuak dirauen bitartean beste lanposturik hutsik geratuz gero, barne sustapena, erretiroa, heriotza nahiz lanpostua gordetzeko eskubiderik gabeko lan-utzialdia dela medio, edo lanpostu berriak sortzen badira lanpostuen zerrendan, deialdikoen berdinak diren lanpostuak finkatzearen ondorioz. Lanpostu kopurua handitzeko azken eguna Erakunde Autonomoaren presidentearen eskariz Giza Baliabide eta Administrazio Kudeaketa Zerbitzuak lanpostu hutsen txostena egiten duen eguna izango da.

1.6. Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten lanpostu hutsetarako izangaiak ez dira hautatutzat joko ez badute hizkuntz eskakizuna deialdi honetako 10. oinarrian aurreikusitako moduan egiaztatzen.

2. IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK EDO ESKAKIZUNAK.

2.1. Onartuak izateko eta hautaprobetan parte hartzeko, ondorengo eskakizunak bete behar dituzte izangaiek:

a) Erakunde Autonomoko karrerako funtzionario izatea.

b) Suhiltzaile kategoriako azpieskala operatibokoa izatea (C2 taldea).

c) Erakunde Autonomoaren suhiltzaile kategorian jarduneko zerbitzuan edo zerbitzu berezietan egotea.

d) Eskaerak aurkezteko azken egunerako edozein eskala operatibotan hiru urte osatuta edukitzea.

e) Arau-hauste larri edo oso larri baten ondorioz zigorrik jaso ez izana, salbu eta ezarritako zigorra baliogabetu bada.

f) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo horren parekoren bat edukitzea.

g) C+E gidabaimenak edukitzea.

2.2. Arestiko eskakizun guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eduki beharko dira, eta hautaprobek iraun bitartean mantendu, karrerako funtzionario lanpostuan hasi arte, oinarri hauetan hizkuntza eskakizunen egiaztatzearen inguruan araututako salbuespenekin.

3. ESKAEREN AURKEZPENA.

3.1. Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek 2019ko abuztuaren 31 baino lehen aurkeztu behar dute eskaera, II. Eranskinean erantsitako eredu normalizatuaren arabera.

3.2. Eskaerak Erakunde Autonomoko Administrazio Batzordeko presidenteari zuzenduko zaizkio (aurrerantzean, Administrazio Batzordeko presidentea), eta Erakunde Autonomoaren bulegoetan aurkeztuko dira, Gasteizko Probintzia plazako 5. zenbakiko 2. solairuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatutakoa ere aplikatuko da.

3.3. Onartuak izateko eta hautaproban parte hartzeko, izangaiek ondorengo hauek adierazi beharko dituzte:

a) Eskakizunak aurkezteko epearen amaierarako eskakizun guztiak eta bakoitzabetetzen dituztela adierazi beharko dute.

b) Izangaiek ondorengo hauek adieraziko dituzte:

1. Datu pertsonalak.

2. Oposizio faseko ariketak edo probak zein hizkuntza ofizialetan, euskaraz edo gaztelaniaz, egin nahi dituzten eta zer hizkuntza eskakizun duten, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) kontsultatzeko berariazko baimena emanda.

3. Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko euskara proba egiteko aukera, izangaiak hala nahi izanez gero.

4. Lehiaketa faseko merezimenduak, eskaera honetan alegatu eta egiaztatuko direnak. Eskaera aurkezteko egunean merezimendu gisa konputagarriak diren zerbitzuakbetetzen ari diren izangaiek eskaerak aurkezteko azken eguna ezarri behar dute zerbitzu horien amaiera egun gisa.

Erakunde Autonomoan egindako zerbitzuak eskabidean alegatu beharko dira, nahiz eta interesdunek ez dituzten egiaztatu beharko. Erakundeak dituen bestelako merezimenduak ere ofizioz konputatuko dira.

3.4. Datu pertsonalak babesteko araudia betetzeko, hautaketa-prozesua kudeatzeko jasotako datuak Erakunde Autonomoaren Giza Baliabide eta administrazio Kudeaketa Zerbitzuak kudeatutako "2018ko Enplegu Eskaintza Publikoa" izeneko fitxategi batean sartuko dira, eta datu horietan sartzeko, datuok zuzentzeko, ezeztatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak Erakunde Autonomoaren bulegoetan, Vitoria-Gasteizko Probintzia plazako 5. zenbakiko 2. solairuan, egikaritu ahalko dira.

Izangaiek berariaz onartzen dute, kontrakorik adierazi ezean, euren datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako helburuetarako eta bertan adierazitako moduan erabiltzea.

4. IZANGAIAK ONARTZEA.

4.1. Behin eskaerak aurkezteko epea amaituta, Erakunde Autonomoko Administrazio Batzordeko presidenteak agindu bat emango du, zeinaren bidez onartuko baita onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, baztertze-arrazoia ere adierazita.

Zerrenda horretan, ariketak Euskal Autonomia Erkidegoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi diren, eta hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probari dagokionez egikaritutako aukera ere gertuko dira.

Horrekin batera, alegatutako eta Erakunde Autonomoak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuaren (ETZEB) edo bestelako bideren baten bitartez egiaztatutako hizkuntza eskakizunak ere agertuko dira.

Azkenik, zerrenda horretan deialdian parte hartzeko eskatutako baldintza guztien berariazko izena eta baldintza guztiak eta bakoitzabetetzen d(ir) en edo ez ere agertuko da.

4.2. Zerrenda hori interneteko https://suhiltzaileak.araba.eus helbidean argitaratuko da. Baztertuta geratzen diren izangaiek edo argitaratutako datuetan akatsen bat ikusten dutenek 5 egun balioduneko epea edukiko dute erreklamazioa egiteko eta, hala badagokio, balizko akatsakzuzentzekoeskatzeko, zerrenda argitaratzen denetik kontatuta. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzi ostean, Administrazio Batzordeko presidenteak beste foru agindu bat emango du, zeinaren bidez onartuko baitira onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak, behin-behineko zerrendetan jasotako datu berberekin, eta interneteko https://suhiltzaileak.araba.eus helbidean argitaratuko da.

Oposizio faseko probak egiten diren egunean oraindik ebatzi gabe badaude behin betiko zerrendak onartzeko foru aginduan prozesutik baztertuta agertu ziren izangaiek aurkeztutako errekurtsoak, eragindako pertsonek proba horiek egin ahal izango dituzte, baina ez dute baliorik izango errekurtso horiek ezesten badira.

5. EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA.

5.1. Administrazio Batzordeko presidenteak izendatuko ditu hautaprobak kalifikatuko dituen epaimahaiko kideak. Izendapen edo hautaketa politikoko langileek, behin-behineko funtzionarioek eta aldi baterako langileek ezin izango dute parte hartu hautaketa organoetan.

Izendapenak interneteko https://suhiltzaileak.araba.eus helbidean argitaratuko dira, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendarekin batera.

5.2. Epaimahaiaren osaera orekatua izango da, sexu bakoitzakgutxienez ehuneko 40ko ordezkaritza izanik, nola eta ez den behar bezala justifikatzen hala ez dagokiola.

Epaimahaia osatzean errespetatu egingo da espezialitatearen printzipioa, zeinaren arabera epaimahai bakoitzeko kideen erdiek, gutxienez, sartzekoeskatzen den jakintza arlo bereko titulu bat izan behar baitute, eta guztiek ikasketa maila bereko edo goragoko titulu bat.

5.3. Epaimahaiak lehendakari bat eta bost kide izango ditu, bakoitza bere ordezkoarekin. Kideetako bat idazkari izendatuko da.

Epaimahaietako kide izatea norberaren izenean izango da beti, eta inola ere ez beste inoren ordezkari gisa edo beste inoren kontura.

5.4. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ordezkari bat epaimahai kalifikatzaileko kide izango da, baina soilik eskatzen diren hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak egin eta ebaluatzeko.

5.5. Hala komeni dela baderitzo, aholkulari espezialisten laguntza edukiko du Epaimahaiak. Aholkulari horiek, organo kalifikatzailearilaguntzean, beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira.

5.6. Epaimahaikideek ez dute egiteko horretan jardungo, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 23. artikuluan aipatutako egoeraren batean badaude, eta horren berri eman beharko diote Administrazio Batzordeko presidenteari.

Era berean, aurreko paragrafoan adierazitako egoeraren bat gertatzen bada, izangaiek epaimahaikideak errefusatu ahal izango dituzte, edozein unetan, aipatutako lege testuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

5.7. Epaimahaia oinarri hauetara lotuta geratzen da, hautaketa-prozesuaren faseen balorazioari dagokionez.

5.8. Epaimahaia, bere jardunean, urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 15. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako arauetara lotuko da. Edonola ere, hautaprobak hasi aurretik bilduko da, lehendakariaren aginduz idazkariak bilera deia eginda, eta, behar bezala eratzeko, lehendakaria eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak bildu behar dira, gutxienez.

Erabakiak bertaratu direnen botoen gehiengoz hartuko dira. Berdinketak lehendakariaren kalitate botoaren bidez ebatziko dira.

Lehendakaririk eta bere ordezkorik ez badago, kanpoan edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat badago, maila, antzinatasun eta adin handiena duen epaimahaikideak ordeztuko du, betiere ordena horretan.

Idazkaririk eta bere ordezkorik ez badago, kanpoan edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat badago, epaimahaiak gehiengoz erabakitzen duen kideak ordeztuko du.

5.9. Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren legezkotasuna zainduko du, eta haren objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak dagozkion neurriak hartuko ditu oposizio aldiko ariketa idatzien edukiaren konfidentzialtasunabermatzeko eta izangaien nortasuna jakin gabe zuzentzeko.

Epaimahaiak baztertu egingo ditu izangaiak, baldin eta ariketa idatzietan beren nortasuna jakiteko aukera ematen duen marka edo zeinurik badago.

Epaimahai Kalifikatzaileak gaitasuna edukiko du edozein probaren garapen normala eragozten duen edo berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioen arabera konpetentzia desleiala eragiten duen edozein izangai baztertzeko. Epaimahaiko presidenteak berehala emango dio halako jardueren berri Administrazio Batzordeko presidenteari, eta ekitaldiaren aktan jasoko ditu gorabehera horiek.

Era berean, hautaprobetan ez da onartuko berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak urra ditzakeen gailu edo baliabide teknologikorik.

Izangairen batek arau horiek urratuz gero, berehala baztertuko da probatik zein hautaketa prozesutik, bai eta era daitekeen behin-behineko lan-poltsatik ere, beraz.

5.10. Hautaketa-prozesuaren edozein unetan Epaimahaiak jakiten badu izangaien batek ez dituela deialdiaren eskakizunak betetzen, izangaia baztertzeko proposatuko dio Administrazio Batzordeko presidenteari, izangaiak egindako okerren nahiz faltsutasunen berri emanik, betiere aldez aurretik interesdunari entzun ondoren.

5.11. Epaimahaiak oinarri hauen aplikazioan sortzen diren zalantzakebatziko ditu, eta behar diren erabakiak hartuko ditu deialdia era egokian gauzatzeko, oinarrietan aurreikusi gabeko kasuetan hartu beharreko irizpideak ezarrita.

5.12. Egoitza: jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, Epaimahai Kalifikatzailearen helbidea Erakunde Autonomoaren bulegoena izango da, Gasteizko Probintzia plazako 5. zenbakiko 2. solairua.

6. DEIALDIAK, JAKINARAZPENAK ETA INFORMAZIOA.

6.1. Hautaprobak ez dira hasiko deialdiaren oinarriak ALHAOn argitaratu eta hilabete bat baino lehen.

6.2. Oposizio aldiko ariketetarako deialdia onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzearekin batera egingo da.

Hautaketa-prozesuaren ondoriozko komunikazio eta jakinarazpen guztiak interneteko https://suhiltzaileak.araba.eus.

Argitalpen guztietan adieraziko da horren data, eta hurrengo egunetik kontatuko dira dagozkion erreklamazioak eta errekurtsoakezartzeko epeak.

7. SARTZEKO SISTEMA ETA HAUTAKETA-PROZESUA.

Deialdi honetako hautaketa oposizio-lehiaketako sistemaren bidez egingo da.

8. OPOSIZIO FASEA.

Oposizio faseak ariketa bat eta bi proba izango ditu.

8.1. Lehenengo proba, nahitaezkoa eta baztertzailea, izango da, eta test moduko ariketa bat izango da. Galdera bakoitzean lau erantzun proposatuko dira, eta bakarra izango da erantzun zuzena. Galderak oinarri hauetako I. Eranskineko gaiei buruzkoak izango dira. Erantzun oker bakoitzeko, galdera bakoitzari esleitutako puntuazioaren herena kenduko da. Erantzun gabeko galderengatik ez da punturik kenduko.

Ariketari 0-24 puntu emango zaizkio. Ariketa gainditzeko, 12 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Hautaketa-prozesua taxuz egiteko, Epaimahaiak gaitasuna edukiko du proba gainditzeko behar den amaierako gutxieneko puntuazioa (12 puntu) lortzeko behar den gutxieneko zuzeneko puntuazioa zehazteko, izangaien nortasuna jakin baino lehen.

Izangaien zuzeneko puntuazioa lortzeko, honako formula hau aplikatuko da: ondo erantzundako galdera­kopuruari gaizki erantzundako galderen herena kenduko zaio (P = O-G/3).

Epaimahaiak amaierako gutxieneko puntuazioa (12 puntu) lortzeko behar den zuzeneko puntuazioa zehaztu ondoren, izangaiek lortutako zuzeneko puntuazioak amaierako puntuazio bihurtuko dira, banaketa proportzionalaren arabera; hala, amaierako 24 puntuko puntuazioa izango da gehienez lortu ahalko den zuzeneko puntuazioa.

Amaieran 12 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuta geratuko dira.

8.2. Bigarren ariketa: nahitaezkoa eta baztertzailea izango da, eta oinarri hauetako eranskineko gaiei buruzko idatzizko proba praktiko bat izango da.

Ariketari 0-76 puntu emango zaizkio. Ariketa gainditzeko, 38 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Hautaketa-prozesua taxuz egiteko, Epaimahaiak gaitasuna edukiko du proba gainditzeko behar den amaierako gutxieneko puntuazioa (38 puntu) lortzeko behar den gutxieneko zuzeneko puntuazioa zehazteko, izangaien nortasuna jakin baino lehen.

Epaimahaiak amaierako gutxieneko puntuazioa (38 puntu) lortzeko behar den zuzeneko puntuazioa zehaztu ondoren, izangaiek lortutako zuzeneko puntuazioak amaierako puntuazio bihurtuko dira, banaketa proportzionalaren arabera; hala, amaierako 76 puntuko puntuazioa izango da gehienez lortu ahalko den zuzeneko puntuazioa.

Amaieran 38 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuta geratuko dira.

8.3. Izangaiei deialdi bakarra egingo zaie ariketa bakoitzerako. Epaimahaiak nahitaezko proba eta ariketa baztertzaileetarako eguna, ordua eta lekua adieraziz egindako deiari kasu egiten ez dioten izangaiak automatikoki geratuko dira hautaketa-prozesutik kanpo, baita pisuzko arrazoiengatik aurkezten ez direnak ere.

Arau hori bera aplikatuko zaie edozein ariketa nahitaezko eta baztertzaile hasi ondoren sartzen diren izangaiei.

8.4. Ariketaren behin-behingo emaitzak argitaratu ondoren, bost egun baliodun edukiko dituzte izangaiek ariketa horren gainean egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko Epaimahai Kalifikatzaileari.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta, halakorik badago, aurkeztu direnak ebatzi ostean, Epaimahaiak ariketaren behin betiko emaitzakargitaratzeko agindua emango du.

Izangaiek dagokion epearen barruan aurkeztutako berrikuste-eskaera eta erreklamazio eran­tzuntzat joko dira ariketaren behin betiko emaitzak onartzen dituen Epaimahai Kalifikatzailearen erabakian.

Ariketaren behin betiko emaitzekin, Epaimahaiak amaitutzat joko du oposizio fasea.

9. LEHIAKETA FASEA.

9.1. Lehiaketa fasea izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaeran alegatu eta egiaztatu dituzten merezimenduak aztertu eta balioztatzeko izango da. Balorazioa egiteko, merezimendu bakoitzari dagozkion puntuak esleituko zaizkio, deialdian zehaztutako baremoaren arabera. Lehiaketa fasea ez da baztertzailea izango, eta bertan eskuratutako puntuak ez dira aintzat hartuko oposizio faseko probak gainditzeko.

Hala, oposizio fasea amaituta, izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaeran alegatu eta egiaztatu dituzten merezimenduen balorazioa argitaratuko da. Inolako kasutan ere ezingo dira balioztatu hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaeran behar bezala alegatu ez diren eta ezarritako epean egiaztatu ez diren merezimenduak. Nolanahi ere, Epaimahai Kalifikatzaileak egoki deritzon dokumentazio gehigarria aurkezteko eskatu ahal izango die izangaiei, alegatutako eta egiaztatutako eskarmentua merezimenduen baremoaren eskakizunekin bat datorren zehazteko. Merezimenduak egiaztatzeko agiriak jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izango dira, eta fotokopia konpultsatuek informazio hau eduki beharko dute baliozkoak izateko: data, eta konpultsaren arduradunaren izen-abizenak, NANa eta sinadura irakurgarria.

Erakunde Autonomoan egindako zerbitzuak eskabidean alegatu beharko dira, nahiz eta interesdunek ez dituzten egiaztatu beharko Erakundeak dituen bestelako merezimenduak ere ofizioz konputatuko dira.

Gainerako herri administrazioetan egindako zerbitzuen denbora abenduaren 26ko 70/1978 Legearen I. eranskineko ereduan egiaztatuko da. Edozein kasutan, desglosatu egingo dira, aldi bakoitzari dagozkion eskala, azpieskala, taldea eta maila zehaztuz.

9.2. Merezimendu fasean Herri administrazioetako esperientzia profesionala 35 punturekin baloratuko da gehienez ere, kontzeptu guztiengatik, ondorengo baremo honen arabera:

A. Toki, foru edo erkidegoko administrazioan, administrazio horietako edo horien mendeko erakundeetan, sektore publikoaren araubide juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.3 artikuluaren arabera herri administrazio direnetan, karrerako funtzionario zein bitarteko edo lan-kontratudun gisa, Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuetan, Azpieskala Tekniko eta Operatiboan egindako zerbitzuak, erakunde horiek halakotzat jo diren aldian. Hilabete oso bakoitzeko 0,0833333 puntu eskuratuko dira.

Zerbitzu horiek 25 urtez baloratuko dira gehienez ere, 0,0833333 puntu hilabete oso bakoitzeko, hilabete oso gisa 30 egun natural hartuta.

B. A atalean baloratutako zerbitzu-aldiei 0,0833333 puntu gehituko zaizkie, hilabete osoko, toki, foru edo erkidegoko administrazioan, administrazio horietako edo horien mendeko erakundeetan, sektore publikoaren araubide juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.3 artikuluaren arabera herri administrazio direnetan, karrerako funtzionario zein bitarteko edo lan-kontratudun gisa, Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuetan, kabo, sarjentu, subofizial, ofizial, inspektore-orde edo inspektore kategorietan egindako zerbitzuei, erakunde horiek halakotzat jo diren aldian. Hilabete oso bakoitzeko 0,0833333 puntu eskuratuko dira.

Zerbitzu horiek 10 urtez baloratuko dira gehienez ere, 0,0833333 puntu hilabete oso bakoitzeko, hilabete oso gisa 30 egun natural hartuta.

Puntuen formula = (Tt x 0,0833333) +(tc x 0,0833333)

Tt = Guztizko zerbitzu-denbora

Tc = Kabo edo goragoko postuko denbora

Euskal Autonomia Erkidegoko foru eta toki administrazioan egindako zerbitzuak baliokide joko dira, uztailaren 30eko 208/1990 Dekretuak, euskal administrazio publikoetako kidego eta eskalen arteko baliokidetzafinkatzen duenak, ezarritako moduan, eta otsailaren 25eko 1/2004 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidegoak eta eskalak antolatzekoak, xedatutakoaren kalterik gabe.

Zerbitzuak alegatutako aldietako egunak batuta konputatuko dira eta, behin batura hori eginda, erreferentzia aldia baino frakzio txikiagoak alde batera utziko dira. Horretarako, 30 egun naturalen batura hartuko da hilabete gisa, 180 egun naturalen batura seihileko gisa, eta 365 egun naturalen batura urte gisa.

9.3. Alde batera utzita euskararen ezagutzen gainean 10. oinarrian ezarritakoa, gainerako merezimenduak soilik konputatuko dira eskaerak egiteko epeko azken egunari erreparatuta.

10. EUSKARA.

10.1. Euskara jakitea merezimendu gisa balioetsiko da lehiaketa fasean, egiaztatutako hizkuntza eskakizunaren arabera.

10.2. I eta II hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak borondatezkoak izango dira.

Nolanahi ere, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak egin aurretik, Epaimahai Kalifika­tzaileak epe bat zabalduko du, hizkuntza eskakizunak egiaztatuta duten izangaiek egiaztagiria aurkez dezaten.

Hizkuntza eskakizunak agiri hauen bidez egiaztatu ahal izango dira (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, 2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zenbakia):

a) 2. hizkuntza eskakizunerako:

* Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ziurtagiria, 2. hizkuntza eskakizuna edo hortik gorakoa egiaztatu izanarena.

* Osakidetzaren ziurtagiria, 2. hizkuntza eskakizuna edo hortik gorakoa egiaztatu izanarena.

* 2. mailako edo hortik gorako ziurtagiria, HABErena.

* Ertzaintzako 1. HE.

* Irakaskuntzako 1. HE.

* Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena.

* Hizkuntza eskola ofizialetako euskarako 4. maila (ikasketa plan zaharrean).

* Hizkuntza eskola ofizialetako maila aurreratua.

b) 1. hizkuntza eskakizunerako:

* Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ziurtagiria, 1. hizkuntza eskakizuna edo hortik gorakoa egiaztatu izanarena.

* Osakidetzaren ziurtagiria, 1. hizkuntza eskakizuna edo hortik gorakoa egiaztatu izanarena.

* 1. mailako edo hortik gorako ziurtagiria, HABErena.

* Hizkuntza eskola ofizialetako euskarako 3. maila (ikasketa plan zaharrean).

* Hizkuntza eskola ofizialetako maila ertaina.

Aplikatzekoa izango da, orobat, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzathartzearena eta hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bidez euskara maila egiaztatzetik salbuestearena.

Epaimahai Kalifikatzaileak erabakiko du euskara proba noiz egin. Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko proben behin-behineko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, izangaiek 5 egun baliodun izango dituzte euskara probaren gainean egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta, halakorik badago, aurkeztu direnak ebatzi ostean, epaimahaiak proben behin betiko emaitzakargitaratzeko agindua emango du.

10.3. Euskara maila merezimendu gisa balioetsiko da, gehienez ere 10 punturekin.

Puntuak egiaztatutako euskara mailaren arabera banatuko dira, ondorengo modu honetan:

- 1. hizkuntza eskakizunaren egiaztatzea: 5 puntu.

- 2. hizkuntza eskakizunaren edo goragokoen egiaztatzea: 10 puntu.

Urriaren 16ko 222/2012 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Erakunde Autonomoak argibideak eskatu ahal izango ditu hautaketa-prozesu honetan parte hartzen duten izangaiek euskararen jakite-maila egiaztatzeko lortutako egiaztagiriei buruz. Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeak berekin dakar Erakunde Autonomoari baimena ematea datu horiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) kontsultatzeko, baita aurkeztutako tituluak zein mailarekin parekatuta dauden ere.

10.4. Epaimahai Kalifikatzaileak interneteko https://suhiltzaileak.araba.eushelbidean argitaratuko ditu hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko proben emaitzak.

11. LANGILEAK HAUTATZEA.

11.1. Alegatutako merezimenduen balioespena eginda, Epaimahai Kalifikatzaileak interneteko https://suhiltzaileak.araba.eushelbidean argitaratuko du proba gainditu duten izangaien behin-behineko zerrenda, oposizio eta lehiaketa faseetan eta euskaran eskuratutako puntuen arabera ordenatuta, eskainitako helmugekin batera, alegia, hutsik dauden lanpostuen kokapen geografikoarekin.

Berdinketarik egonez gero, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 27.2 artikuluarekin eta Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4 a) artikuluarekin bat etorriz, emakumeei emango zaie lehentasuna, mantentze-lanetako ofizial kategorian Erakunde Autonomoaren plantillaren ehuneko 40ko ordezkaritza eduki arte; horretarako, eskainitako lanpostu hutsak zein karrerako funtzionarioekbetetzen dituztenak hartuko dira aintzat.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren kalterik gabe, berdinketa hausteko lehentasun ordena hurrenez hurren irizpide hauei jarraituz ezarriko da:

1) Oposizio aldian puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

2) Administrazio publikoetan lan egindako denbora luzeena egiaztatu duenaren alde, baldin eta denbora hori lehiaketa aldian balioztatu beharreko merezimendua bada.

Hala eta guztiz ere berdinketarik badago, oraindik, Epaimahai Kalifikatzaileak berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioen araberako irizpideak erabiliko ditu berdinketa hausteko.

11.2. Arestian aipatutako zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek 5 egun baliodun edukiko dituzte Epaimahai Kalifikatzaileari lehiaketa faseko eta euskarako puntuazioei eta berdinketa hausteko irizpideei dagokienez egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko eta eskainitako helmugen inguruko lehentasunezko hurrenkera adierazteko.

Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ostean, gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda eskuratutako puntuazioaren araberako hurrenkeran interneteko https://suhiltzaileak.araba.eus helbidean argitaratzeko agindua emango du Epaimahaiak, helmuga-lehenespenen behin-behineko banaketarekin batera.

Adierazitako lehenespenen arabera, helmuga bakoitzean derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak esleituko ditu Epaimahai Kalifikatzaileak lehenik eta behin, hizkuntza eskakizuna betetzen duten izangaiekin, puntuazioaren hurrenkera hierarkikoari jarraituz, eta, ondoren, gainerako lanpostuak esleituko ditu.

Helmugen argitalpen horrek ez du inolako eskubiderik ezartzen, ezta helmuga-espektatibarik kontsolidatzen ere; izan ere, euren lanpostuez jabetzen direnean esleituko zaie karrerako funtzionario berriei euren lanpostua, euren helmuga-lehenespenen, hautaketa-prozesuan eskuratutako hurrenkeraren eta lanpostuen zerrendetan lanpostu bakoitzerako ezarritako eskakizun objektiboen arabera. Behin betiko esleipen hori derrigorrezko hizkuntza eskakizuna igarota duten lanpostuekin egingo da berriz ere lehenik eta behin, helmuga bakoitzean, eta, ondoren, derrigorrezko hizkuntza eskakizuna igarota ez duten lanpostuak esleituko dira.

Zerrenda hori Administrazio Batzordeko presidenteari helaraziko zaio.

Lehiaketa faseko eta euskarako puntuazioaren inguruan aurkeztutako erreklamazioak aztertzearen ondorioz berdinketarik gertatzen bada, eta lehen aipatutako irizpideak aplikatu behar badira berdinketa hori hausteko, eragindako pertsonek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute 5 egun balioduneko epean, berdinketa hausteko irizpideen aurka.

12. KARRERAKO FUNTZIONARIO IZENDATZEA ETA LANPOSTUAZ JABETZEA.

Administrazio Batzordeko presidenteak hautaketa prozesuan parte hartzeko betekizunak betetzen dituztela egiaztatu duten onartutako izangaien behin betiko zerrenda igorriko dio Administrazio Batzordeari, lanpostuak helmuga-lehenespenen, hautaketa-prozesuan eskuratutako hurrenkeraren eta lanpostuen zerrendetan lanpostu bakoitzerako ezarritako eskakizun objektiboen arabera esleituta. Behin betiko esleipena hizkuntza eskakizuna igarota duten lanpostuekin egingo da berriz ere lehenik eta behin, helmuga bakoitzean, eta, ondoren, derrigorrezko hizkuntza eskakizuna igarota ez duten lanpostuak esleituko dira.

Izendapenak ALHAOn argitaratuko dira, eta 10 egun balioduneko epean hartu beharko dute lanpostua karrerako funtzionario gisa, argitaratze egunaren biharamunetik kontatuta.

Adierazitako epean lanpostuaz ez jabetzeak, munta handiko arrazoiren bat izan ezik, Erakunde Autonomoko karrerako funtzionario izateko deialdiaren ondoriozko eskubideak galtzea ekarriko du.

Kasu horretan, Administrazio BatzordekoPresidentziak beste izendapen proposamen bat igorriko du, hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizunak betetzen dituztela egiaztatu duten onartutako izangaien behin betiko zerrendako hurrengo pertsonaren alde.

13. ALDI BATERAKO LAN-POLTSA.

Ariketak gainditu dituzten izangaien behin betiko zerrendan egonagatik ere karrerako funtzionario izendapena lortu ez duten pertsonek lan-poltsa bat osatuko dute, zerrenda horretako ordenaren arabera, eta lan-poltsa hori kategoriako langileen aldi baterako beharrei erantzuteko erabiliko da. Lan­poltsa hori Erakunde Autonomoak horretarako ezarriko dituen arauen arabera kudeatuko da.

Aldi baterako behar horiei erantzuteko, deialdi honetan onartuak izateko eskaerak onartzeko epearen amaieran eskakizun guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute lan-poltsaosatzen duten pertsonek deia egiten zaienean, bai eta lanpostu bat aldi baterako betetzekoeskaintza egiten denean lanpostu horri dagokionez eska litekeen beste edozein ere.

14. AZKEN ARAUAK.

Oinarri hauetan aurreikusi gabekoetan, hautaprobak lege-arau hauetan ezarritakoaren arabera egingo dira:

-5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, enplegu publikoaren oinarrizko estatutuaren testu bateratua onartzen duena.

- 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoarena.

- 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoa eraberritzeko neurriena.

- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen Berdintasunerakoa.

- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, toki araubidearen oinarriak arautzen dituena.

- 1/2017 Legegintzako Dekretua apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearena.

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa..

- Langileak Estatuaren Administrazio Orokorraren zerbitzurasartzeko, Estatuaren Administrazio Orokorreko lanpostuak hornitzeko eta funtzionario zibilen sustapen profesionalerako Arautegi Orokorra, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bidez onartua.

- Toki araubidean indarrean dauden lege xedapenen testu bateratua, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua.

- 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.

- 10/1998 Foru Araua, martxoaren 31koa, Arabako Foru Administrazioan eta Arabako Lurralde Historikoan euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoa.

- 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen ezagutzaegiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetara egokitzen dituena.

- 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzathartzearena eta hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bidez euskara maila egiaztatzetik salbuestearena.

15. DEIALDIAREN AURKA EGITEA.

Interesdunek deialdiaren, oinarrien, haien ondoriozko administrazio egintza guztien eta epaimahai kalifikatzailearen jardunaren aurka egin dezakete, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, eta uztailaren 13ko 29/1988 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, jasotzen dituzten kasu eta eretan.

I. ERANSKINA

GAI-ZERRENDA

1. gaia. Agintea eta kontrola esku-hartzezerbitzuetan (GOM metodoa).

2. gaia. Barne erregimeneko araudia eta langileen inguruko arauen argibideak. Zerbitzu Eskuliburua.

3. gaia. 026 JT Ibilgailuen garbiketa.

4. gaia. 024 JT Mangerekin eta ur-lineekin egin beharreko lana.

5. gaia. 001 JT Ibilgailuen desplazamendua. Zerbitzu Eskuliburua.

6. gaia. 002 JT Arrisku bertikaleko lanak. Zerbitzu Eskuliburua.

7. gaia. 003 JT Arrisku elektrikoko lanak. Zerbitzu Eskuliburua.

8. gaia. 004 JT Su-itzaltze lanak. Zerbitzu Eskuliburua.

9. gaia. 005 JT Ur-inguruneetako lanak. Zerbitzu Eskuliburua.

10. gaia. 006 JT Leherketa arriskua duten inguruneetako lanak. Zerbitzu Eskuliburua.

11. gaia. 007 JT Gune konfinatuetako lana. Zerbitzu Eskuliburua.

12. gaia. 008 JT Lur azpian gertatzeko arriskua duen lana. Zerbitzu Eskuliburua.

13. gaia. 009 JT Arrisku kimikoa, erradiologikoa duen lana. Zerbitzu Eskuliburua.

14. gaia. 010 JT Arrisku biologikoa duen lana. Zerbitzu Eskuliburua.

15. gaia. 011 JT Erreskate-ibilgailuetako lana. Zerbitzu Eskuliburua.

16. gaia. 012 JT Animaliekin egin beharreko lana (ERLEAK, LIZTORRAK). Zerbitzu Eskuliburua.

17. gaia. 013 JT Alturako ibilgailuekin egin beharreko lana. Zerbitzu Eskuliburua.

18. gaia. 014 JT Eskuko eskailera bidezko lanak. Zerbitzu Eskuliburua.

19. gaia. 017 JT Motozerra bidezko lanak. Zerbitzu Eskuliburua.

20. gaia. 021 JT Ekipo hidrauliko bidezko lanak. Zerbitzu Eskuliburua.

21. gaia. 003Bis Zerbitzu Agindua Dotazioburua.

22. gaia. Prozedura operatiboa.