Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

LAUDIOKO UDALA

Funtzioak eskuordetzea. Zerbitzuen/Zerbitzu-unitateen zinegotzi ordezkariak izendatzea
Argitaratuta: 2019/07/19eko 83. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-83-2324

Alkate-udalburuak 2019ko uztailaren 5eko 1.709 dekretua ebatzi zuen. Funtzioakeskuordetzea eta Zerbitzuen/Zerbitzu-unitateen zinegotzi ordezkariak izendatzea.

Ikusi egin da Laudio Udalaren Osoko Bilkurak 2019ko uztailaren 5ean hartutako erabakia Udala antolatzeko arlo eta zerbitzuei dagokienez.

Ikusi egin da Udalaren Antolamendurako Araudiaren 32. artikuluan xedatuta datorrena Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 43.5 b artikuluari buruz. Erregelamendu hori azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Kontuan hartu da urriaren 1eko 40/2015 Legean, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoan eskumenak eskuordetzeari dagokionez jasotakoa.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 1985/7ko Legearen 21. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, alkate-udalburuak hau

EBATZI DU

LEHENENGOA. Alkate-udalburuak ez du arloei dagokienez Udal Antolamendurako Araudiaren 32,5 artikuluan aurreikusitako eskuordetze orokorrik egingo Udaleko zinegotzien alde; hortaz beretzat gorde du arloen titulartasuna eta azken koordinazioa.

Ondorioz, alkate-udalburuak koordinatu eta zuzenduko ditu 2019ko uztailaren 5eko osoko bilkuraren erabakiaren bidez eratutako arloak:

1. Arloa. Udal Kudeaketa Arloa.

2. Arloa. Hiri eta Landa Garapen Arloa.

3. Arloa. Gizarte Garapen Arloa.

4. Arloa. Ekonomia Garapen Arloa.

5. . Arloa. Kultura Garapen Arloa.

BIGARRENA. Eskuordetza espezifiko hauek ematea jarraian adieraziko diren zinegotziei eta zerbitzu/zerbitzu unitateei:

1. ARLOA. UDAL KUDEAKETA ARLOA.

* Lehenengo Zerbitzua: Alkatetza. Ez da ezer eskuordetzen.

1. Idazkaritza eta Arau Garapena.

2. Komunikazioa eta Erakunde Harremanak.

3. Udaltzaingoa.

4. Administrazio Kontratazioa.

* Bigarren Zerbitzua: Herritarrekiko Harremanak. Miren Maite Cortázar Agüerari eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Herritarren Arreta eta Parte Hartzea.

2. Gardentasuna.

* Hirugarren zerbitzua: Antolakuntza Publikoa eta Zerbitzu Orokorrak Ander Larrínaga Saizi eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Pertsonak eta Lan Harremanak.

2. Informatika eta IKT.

3. Udal Estrategia eta Berrikuntza Publikoa.

4. Artxiboa.

* Laugarren zerbitzua: Ekonomia eta Zerga Kudeaketa. Eva Marquínez Blancori eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Tokiko Ogasuna.

2. Udal Ondarea.

3. Udal Kontu Hartzailetza.

4. Udal Diruzaintza.

2. ARLOA. HIRI ETA LANDA GARAPEN ARLOA.

* Lehenengo zerbitzua: Zerbitzuak eta Auzoak. Joseba Andoni Amondo Escuzari eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Obrak, Zerbitzuak eta Espazio Publikoa.

2. Irisgarritasuna eta Auzoen Garapen Integrala.

3. Landa Garapena.

* Bigarren zerbitzua: Hiri Garapena. Ander Larrinaga Saizi eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Hiri Plangintza.

2. Etxebizitza.

3. Ingurumena eta Jasangarritasuna.

3. ARLOA. GIZARTE GARAPEN ARLOA.

* Lehenengo zerbitzua: Emakumea eta Berdintasuna. Maria Dolores Muriel Arocari eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Berdintasuna.

* Bigarren zerbitzua: Gizarte Ongizatea. Maria Dolores Muriel Arocari eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Oinarrizko Gizarte Ekintza.

2. Osasuna.

3. Lankidetza eta Giza eskubideak.

* Hirugarren zerbitzua: Haurrak, Nerabeak, Gazteak eta Nagusiak. Juan Jesús Merchán Mesóni eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Nerabe eta Gazteentzako Politika Aktiboak.

2. Nagusientzako Politika Aktiboak.

3. Hezkuntza.

4. ARLOA. EKONOMIA GARAPEN ARLOA.

* Zerbitzu bakarra: Ekonomia Garapena, Merkataritza eta Enplegua. Andoni Rodriguez Orúeri eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Laudio Hazi.

2. KIUB.

5. ARLOA. KULTURA GARAPEN ARLOA.

* Lehenengo zerbitzua: Hizkuntza Normalizazioa eta Identitatea nahiz Kultura Ondarea. Ana Belén Díez Revillari eskuordetua. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Euskara eta Hizkuntza Normalizazioa.

2. Identitatea eta Kultura Ondarea.

3. Udal Euskaltegia, erakunde autonomoa.

* Bigarren zerbitzua: Kultura, Kirolak eta Jaiak. Zerbitzu horren barruan, zerbitzu-unitate hauek daude:

1. Kultura: Ez da ezer eskuordetzen.

2. Kirola: Joseba Andoni Amondo Escuzari eskuordetua.

3. Jaiak: Miren Maite Cortázar Agüerari eskuordetua.

Hauek izango dira zinegotzi ordezkarien zereginak:

a) Zerbitzua/zerbitzu-unitatea kudeatzea alkate-udalburuaren ikuskapenarekin.

b) Gobernu organoen jarraibideak eta erabakiak betetzen direla zaindu eta kontrolatzea.

c) Gobernu organoen eta horien informazio-organo osagarrien esku uztea euren eskumeneko gaien inguruko ebazpen-proposamenak.

d) Zerbitzuaren/zerbitzu-unitatearen aurrekontu-proposamena prestatzea.

e) Jarduera-plan eta -programak prestatzea.

f) Zerbitzu/zerbitzu-unitatearen eskumeneko gaiak Zerbitzu/zerbitzu-unitatearen barruan ebaztea eta beste Zerbitzu/zerbitzu-unitateekiko sustatzea alkate-udalburuaren bitartez.

g) Izatez, alkate-udalburua bera izanik Langileen Buru Nagusia, hark emandako arauen barruan, Zerbitzu/zerbitzu-unitatearen barruko langileen agintaritza betearaztea.

h) Zerbitzuarenfuntzionamenduari dagokionez, barne-aginduak, zirkularrak eta aginduak ematea.

i) Alkate-udalburuak berariaz eskuordetu diezazkiokeen gainerako guztiak.

Zinegotzi ordezkariek ezin izango dituzte hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboak eman (bereziki, Dekretuak), eta ezingo dituzte haiei eskuordetutako ahalmenak eskuordetu. Edonola ere, ebazteko eskumena beti egongo da alkate-udalburuaren esku.

HIRUGARRENA. Kasu bakoitzean alkate udalburuaren dekretu bidez ebatziko duen ordezkapen araubideari lotuta egongo dira aurreko ataletan aipatu diren Zerbitzu/zerbitzu-unitateen eskuordetzen titularrak, ez-etortzeak, gaixotasunak eta abarrak gertatzen direnean.

Legez xedatutako ahalmenak gorabehera, alkate-udalburuak.

a) Beti gordeko du bere ahalmena kudeaketaren gaineko informazio zehaztua jasotzeko, egindako eskuordetza guzti guztiei dagokienez.

b) Atzera bota ahalko du edozein unetan edozein eskuordetza, horrela, eskudantzia eskuordetuen erabilera berreskuratzeko, horretarako baldintza bakarra izanik eskuordetzak egiteko betekizun berberak betetzea.

c) Zuzendaritza eta kudeaketa zinegotzi ordezkarien esku utzita dituzten gaien ezagutza-eskumena bereganatu ahalko du.

d) Zerbitzu/zerbitzu-unitate desberdinek elkarrekin lan egitea eskatzen duten udal proiektu edo ekintzak koordinatuko ditu.

e) Legean xedatutako baina Dekretu honetan aipatu gabeko eskudantzia guztiak ere bere esku izango ditu.

LAUGARRENA. Alkate-udalburuak Dekretu honen bidez emandako eskuordetzak Dekretua sinatzen den egunean bertan sartuko dira indarrean.

BOSGARRENA. Jakinaraztea Dekretu hau interesdunei, udal zerbitzuei nahiz udal talde politikoei eta, aginduzkoa denez, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Halaber, Dekretua aditzera emango da egiten den lehenengo Osoko Bilkuran.

Laudio, 2019ko uztailaren 11

Alkate-udalburua

ANDER AÑIBARRO MAESTRE