Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 440/2019 Erabakia, uztailaren 10ekoa. OnesteaTeresa Molinuevo Campoamor andrea izendatzea behin-behineko langileek betetzekoa den Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren idazkari lanpostua betetzeko
Argitaratuta: 2019/07/19eko 83. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-83-2314

Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Lege Araubideari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak 8.11 artikuluan eta Foru Kargu Publikoen Jarduna arautzen duen uztailaren 11ko 10/2018 Foru Arauaren laugarren xedapenean jasorikoarekin bat etorriz, Foru Gobernu Kontseiluari dagokio diputatu nagusiaren edo dagokion foru diputatuaren proposamena entzun ondoren, foru aldundiko lanpostu zerrendan jasota dauden behin-behineko konfiantzako lanpostuak beteko dituztenak izendatzea.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak proposatuta, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauaren 8.11 artikuluak aitortzen dizkidan ahalmenak baliatuz, eta Foru Gobernu Kontseiluan gaur bertan egindako bilkuran gaia aztertu aztertu ondoren, honakoa

ERABAKITZEN DUT

Lehenengoa. Teresa Molinuevo Campoamor izendatzea, konfiantzako behin-behineko langileek betetzekoa den Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren diputatuaren idazkari lanposturako (kodea: 1300.006). Eragin-data: 2019ko uztailaren 8an.

Bigarrena. Erabaki hau ALHAOn argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 10a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

JOSE ANTONIO GALERA CARRILLO