Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

DIPUTATU NAGUSIAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 434/2019 Erabakia, uztailaren 10ekoa. Onestea foru diputatuen idazkari aritzeko lanpostuak betetzeko konfiantzazko kargudunen kargu uztea.
Argitaratuta: 2019/07/19eko 83. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-83-2309

Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 6ko 360/2015, uztailaren 14ko 362/2015, uztailaren 14ko 365/2015, uztailaren 14ko 373/2015, uztailaren 14ko 374/2015, uztailaren 21eko 387/2015 eta abenduaren 13ko 842/2016 erabakien bidez, M. Nieves Arrieta Ugarte, Maite Basterra Ganzabal, Elisa Irazu Mayayo, Azucena Alonso Ortiz, Teresa Molinuevo Campoamor, Rosa María Gomez Preciado eta Joseba Garitano Iriondo izendatu ziren, konfiantzako behin-behineko langileek betetzeakoak diren 1300.004, 1300.007, 1300.005, 1300.008, 1300.006, 1300.021 eta1300.009 lanpostuetan, hurrenez hurren.

Nahiz eta behin-behineko langileek beren karguak modu automatikoan uzteko data den konfiantza edo aholkularitza ematen dioten karguak bere postua uztearena, Foru Kargu Publikoen Jarduna arautzen duen uztailaren 11ko 10/2018 Foru Arauaren laugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan jasorikoarekin bat etorriz, foru administrazioari dagokio esanbidezko ebazpena ematea interesdunarentzat.

Diputatu nagusiaren uztailaren 5eko 323/2019 Dekretuaren bidez, hurrengo foru diputatuen kargu uztea xedatu zen:

1. M. Pilar García de Salazar Olano, diputatu nagusiorde eta Ekonomia Sustapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua.

2. Cristina González Calvar, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua.

3. José Luis Cimiano Ruiz, Foru Gobernu Kontseiluko idazkari eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua.

4. Eduardo Aguinaco López de Suso, Nekazaritza Saileko foru diputatua.

5. Igone Martínez de Luna Unanue, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua.

6. José Antonio Galera Carrillo, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua.

7. M. Antonia Olabarrieta Ibarrondo, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua.

Horrek berekin ekarri behar du foru diputatu horien idazkariak kentzea behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuak betetzeko konfiantzako karguetatik.

Horregatik, diputatu nagusiak proposatuta, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauaren 8. artikuluak esleitutako eskumenak baliatuz, eta Foru Gobernu Kontseiluak gaur egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hau

ERABAKITZEN

Lehenengoa. Konfiantzako eginkizunak dituzten behin-behineko langile hauek beren karguak uztea:

1. M. Nieves Arrieta Ugarte, konfiantzako eginkizunetarako behin-behineko langilea; kodea:1300.004.

2. Maite Basterra Ganzabal, konfiantzako eginkizunetarako behin-behineko langilea; kodea: 1300.007.

3. Elisa Irazu Mayayo, konfiantzako eginkizunetarako behin-behineko langilea; kodea: 1300.005.

4. Azucena Alonso Ortiz, konfiantzako eginkizunetarako behin-behineko langilea; kodea: 1300.008.

5. Teresa Molinuevo Campoamor, konfiantzako eginkizunetarako behin-behineko langilea; kodea: 1300.006.

6. Rosa María Gomez Preciado, konfiantzako eginkizunetarako behin-behineko langilea; kodea: 1300.021.

7. Joseba Garitano Iriondo, konfiantzako eginkizunetarako behin-behineko langilea; kodea: 1300.009.

Bigarrena. Kargu uzte horiek 2019ko uztailaren 8tik aurrera izango dute eragina, konfiantzako lanak egiten zaizkion foru diputatuak kargua uztearen ondorioz, ALHAOn noiz argitaratzen den kontuan hartu gabe.

Hirugarrena. Ebazpen horren kopia zigilatua helaraziko zaie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 10a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE