Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

ETURAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

Lurzatiak lagatzea 10.206 ehiza esparrua, Txorrarana izenekoa, berritzeko
Argitaratuta: 2019/07/19eko 83. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-83-2286

VI-10. 206ehiza esparrua, Txorrarana izenekoa, berritzean sartuta egongo direnez horren mugen barruan dauden lurzati pribatu zein publiko guztiak, Eturako eta Gebarako administrazio batzarrak eragindako lurren jabeen baimenak biltzen ari dira, Euskadiko ehizaren martxoaren 17ko 2/2011 Legeak 21. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorio horretarako, ulertuko da ezen isilbidezko baimena ematen dutela horren kontrako idazkirik aurkezten ez dutenek iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean, eta administrazio batzar honek baimena duela ehiza esparru horretan sartzeko ezarritako epean kontra agertzen ez direnen lurzati eta finka guztiak.

Guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioetarako argitaratzen da.

Etura, 2019ko uztailaren 1a

Lehendakaria

Francisco Uriarte Arcauz