DocumentoII - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA
MEZKIAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA
Jendaurrean jartzea etxeak edateko urez hornitzearen eta saneamenduaren tasaren errolda, eta borondatezko aldian ordaintzeko moduan ipintzea 2019ko neguko ordainagiriak
Argitaratuta: 2019/07/19eko 83. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-83-2281
Prestatu delarik Mezkian etxeak edateko urez hornitzearen eta saneamenduaren tasaren 2019ko neguko zergadunen errolda, jendaurrean jarri da errolda hori hamabost egun balioduneko epeaz, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesa dutenek aukera izan dezaten hura aztertzeko eta egokitzatjotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.
Interesa dutenek Mezkiako (Araba) Administrazio Batzarrarenkontzeju aretoan aztertu ahal izango dute espedientea.
Ediktu honek, orobat, bete egiten du erroldan sartuta dauden likidazioak kolektiboki jakinarazteko zeregina, Zergen Foru Arau Orokorrak 98.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jendaurrean jarriko diren erroldetan jasotako likidazioen aurka, berraztertzekoerrekurtsoa jarri ahal izango zaio errejidore-lehendakariari, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratzen denetik aurrera. Aldizkako epemuga eta jakinarazpen kolektiboa duten zorrak direnez, ordaintzeko borondatezko epean ere jarri ahal izango da errekurtsoa, edo hura amaitu eta hurrengo egunetik hasita hilabete igaro baino lehen.
Ordaintzeko borondatezko epea 2019ko abuztuaren 13an hasi eta irailaren 13an bukatuko da, egun biak barne.
Zergaren ordainketa helbideratuta dutenei 2019ko irailaren 13an kobratuko zaie.
Banketxeetan helbideratu gabeko ordainketak:
Tasaren ordainketa helbideratuta ez daukaten zergadunek Kutxabanken bulegoetan ordainduko dute, 08:30etik 10:30era, etxean jasoko duten kobratze jakinarazpena aurkeztuta, edo, bestela, Vitalneten bidez. Ordainagiria galtzen bada edo jasotzen ez bada, kopia bat egingo du administrazio batzarrak.
Banketxeetan helbideratutako ordainketak:
Mezkiako Administrazio Batzarrak zordunketa zuzenean kudeatuko du ordainketa helbideratu den banketxeetako kontuetan.
Borondatezko epea amaitu eta diru sarrera egin ez bada, premiamendu bidez kobratuko da, dagokion errekarguarekin, Arabako Zergen otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak 28. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Mezkia, 2019ko uztailaren 9a
Lehendakaria
JUAN CARLOS RUIZ DE MENDOZA