Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

LEGUTIOKO UDALA

Alkate-lehendakariaren dedikazio erregimena finkatzea
Argitaratuta: 2019/07/19eko 83. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-83-2276

2019ko uztailaren 3ko ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zen:

11. ALKATE-LEHENDAKARIAREN DEDIKAZIO ERREGIMENA FINKATZEA:

Alkateak azaldu du bere lanaldiaren ehuneko 50 Udaletxean egingo duela. Berak lan egiten duen enpresako nomina erakutsi du, eta proposatu du enpresa horretan jasotzen duen soldataren ehuneko 50en pareko ordainsaria jasotzea.

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75 bis artikuluak dioena, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak emandako idazkeran, eta kontuan izanik sektore publikoko ordainsarien arloko presako neurriak onesten dituen abenduaren 21eko 24/2018 Errege Lege Dekretuak 4. eta 18. artikuluetan ezarritakoa, 1000 eta 5000 biztanle artean dituzten Udaletan Toki Erakundeetako kideek gehienez ere 42.452,24 euro jaso ditzakete, guztira, kontzeptu eta asistentzia guztiengatik. Zenbateko horretan ehuneko 2,25eko igoera dago sartuta, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeuden kopuruekiko. 2019ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, soldatari beste ehuneko 0,25 gehituko zaio BPGren bilakaerari lotuta, aipatu den 24/2018 Errege Lege Dekretuaren 3.bi artikuluaren arabera.

IKUSIRIK udalbatzako Gaien Batzordeak 2019ko uztailaren 1eko bilkuran egindako erabaki proposamena.

Udalbatzak, bilkurara bertaratutako zortzi kideen adostasunez, hau erabaki du:

Lehenengoa. Alkate-lehendakariak dedikazio partzialez beteko ditu bere eginkizunak, eta udalean egon beharko du, benetan eta gutxienez, lanaldiaren ehuneko 50ean.

Bigarrena. Kargua dedikazio partzialezbetetzeak urtean 17.600 euro gordineko ordainsaria ekarriko du; orobat ekarriko du alta ematea Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, eta Udalbatzak bere gain hartu beharko du dagozkion enpresa kuoten ordainketa.

Hirugarrena. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emateak eta ezarritako ordainsariak 2019ko ekainaren 15etik izango dituzte ondorioak, egun horretan jabetu baitzen benetan Legutioko alkate-lehendakaria bere karguaz.

Laugarrena. Edozein modutan, ordainsari horiek ez dira bateragarri administrazio publikoetako edo horien mendeko entitate, erakunde edo enpresetako aurrekontuen kontura ordaindutako beste batzuekin, ez eta beste zenbait jardunekin ere, hala xedatzen baitu abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, Herri Administrazioetako Langileen Bateraezintasunei buruzkoak.

Bosgarrena. Erabaki hau osorik argitaratzeaALHAOn, guztiek horren berri jakin dezaten, duen garrantziaaintzat hartuta.

Legutio, 2019ko uztailaren 8a

Alkatea

CÉSAR FDEZ. DE GAMARRA EGURROLA