Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

ARRAIA-MAEZTUKO UDALA

Ordainsariak, bertaratzeak eta kalte ordainak
Argitaratuta: 2019/07/19eko 83. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-83-2265

Udalbatzak, 2019ko uztailaren 3ko osoko bilkura berezian, erabakiak onartu zituen, ondoren laburbilduta argitaratzen denari buruzkoak:

Lehenengoa. Alkatearentzat lanaldiaren ehuneko 71,00ko dedikazio partzialaezartzea, eta urteko 17.677,92 euroko diru kopuru gordina.

Bigarrena. Osoko bilkura eta batzordeetara joateagatik, kontratazio mahaietan eta gainerako kide anitzeko organoetako bileretan parte hartzeagatikzinegotziek jaso beharreko kopuruak ezartzea: 50 euro.

Hirugarrena. Gainera, korporazioko kide guztiek jasoko dituzte euren egitekoak betez sortzen zaizkien gastuen ordainak (bidaia gastuak, joan-etorriak eta otordu sariak), betiere behar bezala justifikatu ondoren.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da, halaxe xedatzen baitu apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituenak, 75.5 artikuluan.

Maeztu, 2019ko uztailaren 9a

Alkatea

ANARTZ GORROCHATEGUI ELORRIAGA