Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Udala

Ogasun Saila
Argitaratuta: 2019/07/19eko 83. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-83-2242

2019ko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren matrikula jendaurrean jartzea

Zergen eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrera lokalen kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorraren 26.2. artikulua betetze aldera, hamabost egunez egongo da jendaurrean jarrita 2019ko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren errolda fiskala, San Martineko udal bulegoetan -Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25 - behea-, aztertu eta egokitzatjotzen diren alegazioak egiterik izan dadin.

Erroldan jasotako likidazioen berri denei batera emateko funtzioabetetzen du iragarki honek, Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru-arauaren 98.3 artikuluarekin ildotik.

Jendaurrean jarrita egongo den erroldan ageri diren likidazioen kontra berraztertzekoerrekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Ogasun Saileko zinegotzi ordezkariari zuzenduta, ordaintzeko borondatezko epean, eta hura bukatzen den egunaren biharamunetik hilabete igaro bitartean.

Zerga hori ordaintzeko epea 2019ko irailaren 5etik azaroaren 5era artekoa da.

Jarduerak kalifikatzekoegintzen kontra aurkezten diren errekurtso eta erreklamazioak Arabako Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 229. artikulutik 246.era bitartekoetan xedatutakoak arautuko ditu, eta Arabako Foru Aldundi izango da berraztertzekoerrekurtsoa ebazteko organo eskuduna.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 8an

Ogasun Saileko zinegotzi ordezkaria

Iñaki Gurtubai Artetxe