Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALA

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saila
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2135

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko ekainaren 14an hartutako erabakiaren laburpena; bertan deitzen baitira Gasteizen hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzako elkarteek antolatutako hezkuntza-jarduketetarako Udaleko Hezkuntza-Zerbitzuak ematen dituen laguntzetarako deialdi publikoa eta deialadia arautzen duten oinarri espezifikoak, 2019-2020 ikasturtea

BDNS (Identif.): 464351

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoaren ildotik, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean kontsulta daiteke.

Lehena. Onuradunak

Deialdi hauek hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonakartatzen dituzten elkarteei zuzentzen zaizkie berariaz; irabazi-asmorik gabeko elkarte izan behar dute elkarte horiek, eta beren egoitza soziala Gasteizen izan behar dute.

Bigarrena. Helburua

Hauxe da diru-laguntzen deialdi honen xedea: hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonekin lan egiten duten elkarteei laguntzea, bai bazkideei edota horien senitartekoei zuzendutako hezkuntza-jarduketak antolatzen eta kudeatzen, bai ikastetxeetako ikasleei edota horien familiei edo irakasleei zuzendutako jarduketak antolatzen eta kudatzen; betiere, Gasteizen esparruan eta 2019-2020 ikasturtean pertsona horiek eskolan edo gizartean integratzeko bidea sustatu behar dute jarduketa horiek.

Hirugarrena. Oinarri arautzaile espezifikoak

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2019ko ekainaren 14ko erabakiaren bitartez onetsiak; ALHAOn argitaratuko dira.

Laugarrena. Zenbatekoa

Deialdiari 19.233,85 euroko aurrekontua egokitu zaio.

Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea irekita egongo da deialdi honen oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita 2019ko irailaren 30 arte, azken hori barne. Eskabideak epez kanpo aurkeztea diru-laguntzak emateko prozeduratik kanporatzeko arrazoi izango da.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 14an

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko jarduneko zinegotzi ordezkaria

Estíbaliz Canto Llorente