Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia Iragarkiak

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2118

Ondare Zerbitzua

Ormijanako lurzati bat erregistroan erregistratzea Erriberagoitiko 6 poligonoko katastroko 1228 lurzatia

Arabako Foru Aldundiak landa lurzati bat du Erriberagoitiko udalerriko Ormijana herrian. 4.951.73 metro koadroko lurzatia da; 1228 katastro zenbakia du eta Erriberagoitiko 6 poligonoan dago; hango Ondasunen Inbentarioan dago jasota, ondare ondasun gisa, eta 668 erregistro zenbakia du.

Lurzatiak biltzeko titulu baten bitartez eskuratu zen. Lurzati biltze hori Juan Escobar de Acha jaunak Gasteizen, 1969ko martxoaren 29an, baimendutako eta 1135 protokolo zenbakia duen eskritura publiko bidez formalizatu zen. Data horrez geroztik, Arabako Foru Aldundiarena izan da eta ez da inolako arazorik izan.

Lurzatia Gasteizko 3 zenbakiko Jabetzaren Erregistroan erregistratuta dago, 5851 finka zenbakiarekin, 2.093 liburukian, 61 liburuan, 141 folioan, eta Las Nieves ProbintziaEgoitza zena agertzen da finka horren jabari osoaren titular gisa.

Horregatik guztiagatik, Hipoteka Legearen idazkera berria onetsi zuen 1946ko Dekretuaren 206. artikuluan xedatutakoa eta Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa betetzearren, eta lurzatiaren erregistroko titularra Arabako Foru Aldundiaren alde aldatzeko (erakunde hori da Las Nieves ProbintziaEgoitzaren ondoregoa), erregistroko titularra aldatzeko eragozpenen bat dutenei eskatzen zaie hogeita hamar eguneko epea igaro baino lehen egokitzatjotzen dituzten alegazioak aurkez diezazkiotela aldundi honi.

Gasteiz, 2019ko uztailaren 1a

Ondare Zerbitzuaren burua

Luis Alberto Valdor Fernández