Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuaren 161/2019 Foru Agindua, ekainaren 18koa, "Arabako Haranetako Osma-Karkamu harana VII. eremuko ureztapena hobetu eta modernizatzeko proiektua. Goragunea - Banaketa sarea" proiektuaren ingurumen inpaktuari buruzko txostena egiten duena
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2102

"Arabako Haranetako Osma-Karkamu harana VII. eremuko ureztapena hobetu eta modernizatzeko proiektua. Goragunea - Banaketa sarea" proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio erraztuko prozedura, ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen bidez araututakoa, gainditu behar du. Izan ere, proiektu hori 7. artikuluan jasotako kasuetan sartzen da, ingurumen sentiberatasun bereziko eremu bati eragiten baitzaio, Omecillo - Tumecillo Ibaia KBEri (ES2110005) dagokion "Natura 2000 Sarea" espazioaren barruan.

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak, 2018ko abenduaren 20an, NekazaritzaZerbitzuak bidalitako idazki bat jaso zuen, inpaktua ebaluatzeko prozedura izapidetzen hasteko idazkia, hain zuzen, eta, horri erantsita, 21/2018 Legearen 45. artikuluak eskatzen duen ingurumen agiria ere jaso zuen.

Ingurumen eta HirigintzaZuzendaritzak eskatuta, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2019ko ekainaren 5ean emandako ingurumen txosten estrategikoan ezarritako balorazioa, zehaztapenak eta baldintzatzaileak jaso ditu foru agindu honek. Foru agindu hau egitea eta ALHAOn argitaratzea bat dator 21/2013 Legearen 47. artikuluko hirugarren zenbakian jasotako xedapenekin.

1. Proiektuaren ezaugarrien laburpena. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Aztertutako aukerak

1.1. Proiektuaren ezaugarrien laburpena:

Proiektuak VII. eremuan, Osma-Karkamu haranean kokatutako Arabako Haranetako ureztatze eremuaren barruan dagoen ureztapenaren efizientzia eta kalitatea modernizatu eta hobetzeko obrak definitzen ditu. Jarduera Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak eta Tumecillo Ureztatzaileen Elkarteak sustatzen dute, eta segida ematen die Omecillo ibaiaren ezker ertzeko IV. eta V. eremuetan ureztapena modernizatu eta hobetzeko obrei.

Beraz, orain izapidetu eta ingurumen ebaluazioa egiten zaion proiektu hau behin betiko 112/1999 Foru Dekretuaren bidez (ALHAO, 95. zk., 1999ko abuztuaren 13koa) onartu zen Arabako Haranetako Eremua Lur Ureztatu Bihurtzeko Plan Orokorraren eremuan kokatzen da. Lehenago, eremua lur ureztatu bihurtzea Arabako Lurralde Historikoarentzat intereseko izendatu zen Diputatuen Kontseiluaren apirilaren 20ko 53/1990 Foru Dekretuaren bidez.

Lur Ureztatu Bihurtzeko Plan Orokorrak zortzi eremu edo jarduketa unitatetan banantzen du Arabako Haranetako Eskualdea:

- 1. eremua: Goiko Baia.

- 2. eremua: Beheko Baia.

- 3. eremua: Zadorra ibaia.

- 4. eremua: Goiko Omecillo.

- 5. eremua: Erdialdeko eta beheko Omecillo.

- 6. eremua: Ebro.

- 7. eremua: Tumecillo.

- 8. eremua: Tumecillotik Baiarako goiko kotak.

Oharrak.

- Azkenik 8. eremua ez zen kontuan hartu eta gainerako zazpi eremuetako ureztapenaren hobekuntza zehazten duen proiektu orokorretik ezabatu zen.

- 4. eremua berariazko proiektu baten bidez garatu zen. 2006ko otsailaren 8an Kutsadura eta Klima Aldaketa PrebenitzekoIdazkaritza Nagusiak ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zuen (BOE, 2006-3-13). 4. eremuko obrak eginda daude.

"Arabako Haranetako (1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuak) eremu ureztagarriko ureztapena hobetu eta modernizatzeko proiektua" Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak eta "Aguas de la Cuenca del Ebro, S. A."k (ACUAES) sustatu zuten eta UTE SERS-FULCRUMek idatzi zuen, eta ingurumen inpaktuaren ohiko ebaluazioko prozedura igaro zuen. Ingurumen organoa Trantsizio Ekologikorako Ministerioa da (Euskal Autonomia Erkidegoari eta Gaztela eta Leongoari eragiten die). Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Biodibertsitate eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez (BOE, 2019-1-17), "Arabako Haranetako (1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuak) eremu ureztagarriko ureztapena hobetu eta modernizatzeko proiektua"ren ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen.

Orain ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren pean jarritako proiektuaren xede den 7. eremua (edo VII. eremua) "Arabako Haranak" eskualdearen iparraldean dago, Tumecillo ibaiak eta Fresnedako errekak osatutako haranean, eta ibilgu bi horien alde bietan kokatutako lurrak hartzen ditu. Jarduketa guztiak Gaubea udalerrian proiektatzen dira, Araba probintzian, Estuliz, Caranca, Karkamu, Fresneda eta Osma biztanleguneetan. Arabako Haranetako 6 eremuak garatzeko proiektu orokorrari dagokionez, proiektuak aldaketa batzukjasotzen ditu 7. eremu horretako banaketa sarean eta pilaketa putzu baten dimentsio txikien aurreikuspenean, baina bat dator funtsezko alderdietan, hala nola lur ureztatua hobetzeko lurzatietan eta arean eta Osmako presa txikiko ur harpenean.

7. eremuko ureztatzeko uren aprobetxamendu emakida Fresnedako Andre Mariako Ureztatzaile Elkartearena zen, zeina 2015eko abuztuaren 1ean Tumecilloko Ureztatzaile Elkartean sartzea onartu baitzuen. Emakida horren urteko emaria segundoko 80,12 litrokoa da, guztira 198,30 hektareako azalera bati zerbitzua emateko, sare hidrografikoko 8 puntutan kokatutako 8 hargune edo harpenetan bananduta, hiru Fresnedako errekan eta bost Tumecillo ibaian (Omecillo-Tumecillo ibaiaren KBEko naturgune babestuaren barruan).

2015eko azaroaren 4an, Tumecilloko Ureztatzaile Elkarteak indarreko emarian ageri den ureztatzeko uren eskubidea ureztatzaile elkarte horri transferitu eta haren ezaugarriak aldatzeko eskatu zion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, hargune bakar batean bateratzeko egungo zortzi harpen puntuak, urteko 198,30 hektareako ureztatze baterako eskaria aldatu gabe.

Egun, legez indarrean dagoen emakidaren arabera, 7. eremuko (Osma - Karkamu harana) ureztatzaileek aireko hodi mugikorraren bidezko aspertsiozko ureztapen sistema bat erabiltzen dute, eta emariak ibilgutik kentzen dute zuzenean, oro har euren traktoreek eragindako ponpaketa ekipamenduen bidez. Sustatzaileakargudiatzen duenez, sistema hori ez da efizientea eta garestia da kasu askotan, eta ura ubidean jartzeramugatzen da, egindako kontsumoan batere kontrolik gabe. Harpen horiek udaberrian eta udan egiten dira batez ere, horrek ibaiari garai oso makaletan dakarkion inpaktuarekin.

Ureztapena hobetu eta modernizatzeko diseinu hidraulikoa 300 hektarea gordin inguruko azalera bati heltzeko egiten da, urtero azalera osoaren ehuneko 35eko txandakatzea eginez, urtean gehienez 105 hektareako ureztatzearekin eta 250 hektareako azalera garbia jarriz ureztapenean. Ureztapen sare adarkatu bat proiektatu da, "ureztapen txandakako" ureztapen sistema batekin, aspertsiozko sistema baterako ur-hargune batek erregulatuta. Modernizatu nahi den eremu ureztagarriak 142 lurzati dauzka eta kotaren aldea 725-563 msnm artekoa da.

Pilaketa putzua eta hornidura osagarria "El Molino" urtegitik:

Sustatzaileakazaltzen duenez, Tumecillo ibaian baliabide hidrikoa bermatuta ez dagoenez, pilaketa putzu bat eta 7. eremua eta 5. eremuko sare nagusia komunikatzeko hodi bat proiektatu behar dira, eskasia garaietan putzu hori "El Molino" urtegitik (IV. eremua) hartutako urez bete ahal izateko. Ponpaketa bidez elikatzeko puntu bi aurreikusten dira sare bereizi birekin:

- A eremua: ponpaketa estazioa (EB1) Tumecillo ibaian, udako ponpaketarekin 655 msnm-ra kokatutako putzuko puntu finkora.

- B eremua: Putzu oineko ponpaketa estazioa (EB2).

Emari ekologikoa Arabako Haranetako gainerako eremuen proiektu orokorraren arabera dago ezarrita (ACUAES eta AFAren "Lur ureztatua (1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuak) hobetu eta modernizatzeko proiektua" UTE SERS-FULCRUMek idatzia), administrazio hidraulikoaren eskakizunen eta zehaztapenen arabera eta Tumecillo ibaiaren ingurumen berezitasun guztiak kontuan hartuz.

Ponpaketa estazioa (EB1) Gaubeako 9 poligonoko 135 lurzatian dago kokatuta, Osmako presa txikitik hur, Tumecillo ibaiaren gainean. Dagoen presa txikia baliatu eta berreraikiko da, ibilguan beste azpiegitura bat saihestuz. Jarduketa bat dator ACUAESen eta AFAren "Arabako Haranetako (1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuak) eremu ureztagarriko lur ureztatua hobetu eta modernizatzeko proiektua"n jasotakoarekin, 7. eremuari buruzkoarekin, hain zuzen ere. Beraz, SERS-FULCRUMek 1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuetarako idatzitakoeraikuntza proiektuak berak eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioak egindako ingurumen inpaktuaren adierazpenak jasotako ingurumen baldintzak bete behar ditu jarduketa honek .

Putzuagutxi gorabehera 658 msnm-ko kotan dago Osma - Karkamu haranaren eskuin hegalean, Gaubeako udal mugarteko 9 poligonoko 488 lurzatian eta eginkizun bikoitza dauka, pilatzekoa eta erregulatzekoa, bolumen erabilgarria 8.870 metro kubikokoa izanik. Ahalmenak ureztatze eremuaren uztaileko egun biko ur beharrizanak asetzen ditu. Putzua dagoen lurzati edo lurzoruaren ezaugarriak kontuan hartuz diseinu bat egin da hegal erdian, lurrak konpentsatzea eta paisaia inpaktua minimizatzeaahalbidetzeko.

Era berean, hornidura osagarrirako hodi bat diseinatu da, "El Molino" urtegitik (IV. eremua), Tumecillo ibaian urik ez dagoenean ureztapena bermatzeko.

Putzua puntu bitatik bete ahal izatea proiektatu da: Osmako presa txikitik bultzatzeko hodia medio eta "El Molino" urtegitik V. eremutik irteten den hodia medio, zeina 3.400 metro luze izatea aurreikusi baita.

Ponpaketa estazioa (EB2) 9 poligonoko 488 lurzatian kokatzeaproiektatzen da, putzuaren ondoan.

Ureztatzeko sareak:

Ureztatzeko sare adarkatu bi diseinatu dura, bereiziak eta lurpekoak ur-harguneraino:

- Grabitate bidezko ureztapena 600 msnm-tik beherako kotan dauden lurzatietan, 139,78 hektareako ureztatze 30 multzotan banatuta.

- Presio bidezko ureztapena 600 msnm-tik gorako kotan dauden lurzatietan, 97,76 hektareako ureztatze 15 multzotan banatuta.

Sare globala 17 kilometro luze da guztira. Aurreproiektuaren dokumentuan azaltzen denez, irizpidea errepide, bigarren mailako bide, ibai eta erreka eta interes naturaleko eremuekiko gurutzaguneakminimizatzea izan da. Gainera, lurzatiak zeharkatzea saihestu da, haien mugetatik diseinatzealehenetsiz.

Guztira, ureztatzeko hodiek birritan zeharkatzen dute Tumecillo ibaia (Tumecillo-Omecillo ibaia KBE), eta bideratutako zulatze baten bidez proiektatzen dira gurutzagune biak, ibaiertzekolandaretzari ez ibilguari eragin gabe. Gainera 7 gurutzaguneproiektatzen dira nolabaiteko tamaina duten erreken gainean (Las Torcas, Fresneda eta izenik gabeko erreka) eta beste gurutzagunebatzuk arro oso txikia duten erreketan. Ingurumen agiriak ibai eta erreka sarearekiko gurutzagunebakoitzaren deskribapen oso xehea dakar eranskin batean, ortoargazkiekin, eta gurutzagune horiek ibilguaren alde degradatuetatik, landare naturalik gabeko aldeetatik edo dauden zubi eta ibietatik egitea lehenetsi da.

1.2. Ebaluatu nahi den eremu geografikoa. Naturgune babestuak jarduketa arean eta ingurumena babesteko beste figura batzuk:

Proiektua garatzen den eremua osorik dago Gaubea udalerrian, Estuliz, Caranca, Karkamu, Fresneda eta Osma biztanleguneetan, Arabako Lurralde Historikoaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Proiektuaren eremuan Omecillo-Tumecillo ibaiko KBEri (2110005 KBE) dagokion Natura 2000 Sareko naturgune babestua dago. Era berean, Arkarmo-Gibijo-Arrastariako KBEk muga egiten du ureztapena hobetu eta modernizatu nahi zaien lurzatiekin.

Martxoaren 17koak 35/2015 Dekretuak, Arabako Lurralde Historikoko bost ibai Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen dituenak, izendatu zuen ES2110005 Omecillo-Tumecillo ibaia KBE. Ukituko litzatekeen eremua, bestalde, Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan "galzorian" eta "kaltebera" kategorietan kalifikatutako espezie batzuen interes bereziko eremua da.

- Bisoi europarra, Mustela lutreola. Kudeaketa plana azaroaren 7ko 332/2003 Foru Aginduaren bidez onartu zen. ALHAO, 142. zk., 2003ko abenduaren 5ekoa. Espezie hori "Galzorian" kategorian sartu du Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoak.

- Igaraba, Lutra lutra. Kudeaketa plana urriaren 27ko 880/2004 Foru Aginduaren bidez onartu zen ALHAO, 136. zk., 2004ko azaroaren 24koa. Espezie hori "Galzorian" kategorian sartu du Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoak.

- Iparraldeko katxoa, Squalius pirenaicus. Kudeaketa plana apirilaren 18ko 339/2007 Foru Aginduaren bidez onartu zen. ALHAO, 58. zk., 2007ko maiatzaren 14koa, eta ALHAO, 63. zk., 2007ko maiatzaren 25ekoa. Espezie hori "Galzorian" kategorian sartu du Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoak.

- Mazkar arantzaduna, Cobitis calderoni. Kudeaketa plana apirilaren 18ko 340/2007 Foru Aginduaren bidez onartu zen. ALHAO, 57. zk., 2007ko maiatzaren 11koa, eta ALHAO, 63. zk., 2007ko maiatzaren 25ekoa. Espezie hori "Galzorian" kategorian sartu du Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoak.

- Uhalde enara, Riparia riparia. Kudeaketa plana Diputatuen Kontseiluarenmartxoaren 7ko 22/2000 Foru Dekretuaren bidez onartu zen. ALHAO, 73. zk., 2000ko martxoaren 27koa. Espezie hori "Kaltebera" kategorian sartu du Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoak.

Jarduketa eremu osoa dago 44 zenbakiko paisaia bikainean murgilduta ("El Raso-Angosto-Olvedo"), Arabako Lurralde Historikoko Paisaia Berezi eta Bikainen Katalogoaren arabera (Diputatuen Kontseiluaren irailaren 27ko 829/2005 Erabakiak onartua).

1.3. Aztertutako aukerak:

Sustatzaileak ingurumen ebaluaziorako aurkeztutako dokumentazioan dioenez, ureztapena hobetu eta modernizatzeko konponbidea definitzeko zenbait aukera aztertu dira, bai banaketa sarearen trazadurari dagokionez, bai ureztatzeko ura hartu, biltegiratu eta erregulatzeari dagokienez. 0 aukera baztertu da, ez baitu ahalbidetzen ureztapena hobetu eta modernizatzea eta harpenek inpaktuak sortzen dituztelako Omecillo-Tumecillo ibaiko KBEko eta Fresnedako errekako 8 puntutan, ingurumen sentiberatasun handiko eremu baten zati batzuei eraginik, beraz.

Banaketa sarearen trazadurari lotutako aukerak:

A-1 aukera (ez da hautatu): Kabinetean definitutako sarea, irizpidea kostu energetiko eta ekonomikorik txikiena izanik, karga galerak saihestuz eta hodi sareen luzera txikiagoa bilatuz.

A-2 aukera (hautatua): Hasierako planteamendua, funtsean hidraulikoa eta kostu energetiko txikiagokoa zena, zuzendu da, ingurumen sentiberatasuneko eremuetan ingurumen inpaktuak minimizatzea bilatuta, bereziki Omecillo-Tumecillo ibaiko KBEn. Ikuspuntu hidraulikotik onena den trazadura desbideratzen da, ingurumen kalitate eta sentiberatasuneko espazioei ahalik eta gutxien eragitea edo ez eragitea bilatuz. Konponbidea A-1 baino garestiagoa da, baina bera hautatu da nabarmen gutxitzen direlako Natura 2000 Sarearen eta oro har ingurumenaren gaineko ondorio kaltegarriak.

Ureztatzeko ura hartu, biltegiratu eta erregulatzeari lotutako aukerak:

B-1 aukera- Zuzeneko ponpaketa (ez da hautatu): Ureztatzeko behar den ur guztia Tumecillo ibaitik ponpatzeaproposatzen da. Urtearen zati batean hornidurarik gabe geratzeko arriskua dago eta gainera inpaktu handiagoa dakar konponbide honek, agorraldian ur bolumen handiagoa ponpatzean. Kostu energetiko handiagoa.

B-2 aukera - Bolumen handiko pilaketa putzua (ez da hautatu): Behar den ur guztia pilaketa putzuanpilatzeaproposatzen da. Kostu ekonomiko handiagoa dakar. Agorraldian ura ateratzea saihesten da eta ingurumen inpaktu txikiagoa dakar horrek.

B-3 aukera - Zuzeneko ponpaketa eta bolumen txikiko pilaketa putzua (hautatua): Aurreko bien arteko konponbide mistoa, aldi kritikoetan pilatzeaahalbidetzen du. Inpaktu txikiagoa putzuaeraikitzean, tamaina eta kostu ekonomiko txikiagokoa baita. Ura "El Molino" urtegitik eramateko hodi bat jarriko da eta kostu energetiko txikieneko aukera da. Nolanahi ere, sustatzaileak proposatutako B-3 konponbidearekin agorrilean ura hartzeaonartzen da eta, beraz, zentzu horretan B-2 konponbidearekin baino inpaktu handiagoa eragiten da Tumecillo-Omecillo ibaiko KBEn; bestalde, ordea, "El Molinon" pilatuta dauden urak aprobetxatu eta orain "Los Castros" bezalako presa handi bat eraikitzea ekiditen da. Oharra. Proiektu honetan definitutako konponbide honetarako, ingurumen inpaktuaren ebaluazioko prozedura honen bitartez, Arabako Haranetako eremu guztietako ureztatze orokorraren ingurumen inpaktuaren adierazpeneko zehaztapenak bete behar dira. Ikus 5 atala, Neurri zuzentzaileak).

2. Kontsulta fasearen laburpena

Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2019ko urtarrilaren 10ean eman zion hasiera eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egiteko faseari, prozedura arautuari jarraituz. Jarraian, kontsultatu zaien erakunde, entitate eta elkarteen zerrenda jarri da, eta haietatik zeinek erantzun duen adierazi da:

URA - Uraren Agentzia

?

Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ondarearen Zuzendaritza

?

Eusko Jaurlaritzaren Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

?

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Arabako Natur Institutua

Ekologistak Martxan Araba

GADEN - Natura Babesteko eta Ikertzeko Arabako Taldea

Eguzki talde ekologista

Hontza

GAIA elkartea

Gasteiz Zero Zabor

Arabako Mendi Federazioa (Ingurumen Atala)

UAGA - Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkartea

IHOBE - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

?

SEO Bird Life

Arabako Kontzejuen Elkartea

Gaubeako Udala

Osmako Administrazio Batzarra

Fresnedako Administrazio Batzarra

Karanka eta Miomako Administrazio Batzarra

Villanañeko Administrazio Batzarra

Karkamuko Administrazio Batzarra

Añanako Kuadrilla

Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzua

Arabako Foru Aldundiko Museo eta Arkeologia Zerbitzua

?

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua

Arabako Foru Aldundiaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua

?

Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritza

?

Hona hemen jaso diren erantzunetan adierazitakoaren laburpena (alegazio edo gogoeten kopia osoa dago Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuaren 18/153 espedientean eta www.araba.eus):

* Arabako Foru Aldundiaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak hau jaso du bere txostenean: "agiri teknikoa aztertuta, ikusten da Arabako Foru Aldundiaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren ikuspuntutik ez dagoela eragozpenik hura izapidetzeko".

* Arabako Foru Aldundiko NekazaritzaZuzendaritzaren ustez, proiektuaren laburpen labur bat egin ondoren, proiektu honekin "efizientzia handiagoa lortuko da ur kontsumoan, aurrezpenik handiena lortuz eta nekazaritza ekoizpenean errendimendurik handiena lortuz, lurzatietan ura garraiatu, banatu eta aplikatzeko sistemak hobetuz." Halaber, txostenean defenditzen da proiektuari esker nekazarien bizi kalitatea hobetu eta ureztapenaren kudeaketa hobea eta eraginkorragoa egingo da alde horretan. Proiektatutako ureztatze sistema eta egungoa erkatzen dira. Egungoa udako harpenetan oinarritzen da, nekazariak oro har euren traktoreekin iristen direla ibairaino.

NekazaritzaZuzendaritzak dioenez, proiektatutako jarduketek (ureztatze adar berriak eta pilaketa putzua) EAEko nekazaritza eta basogintzako LAPak "trantsizioko landa paisaia" eta "balio estrategiko handiko" gisa katalogatzen dituen lurzoruak okupatzen dituzte. Edonola ere, diotenez, lurzoru horien gaineko eragin gehienak aldi baterako izango dira (kanpaina bakar baterako), hodiak lurperatutakoan lurrazalaren gainean laboratzen jarraitu ahalko baita.

Alegazio horretan azpimarratu dutenez, proiektu hau nekazaritzaren onerako da eta, horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-lurra kontserbatzeari eta lur horren erabilpena sustatzeari buruzko urriaren 2ko 193/2012 Dekretuak ezari litzakeen mugetatik salbuetsita dago. Gainera, gogorarazi dute 14/2000 Legeak interes orokorreko jo zuela ureztatzea Arabako Haranetako alde osoan.

Beraz, azkenik NekazaritzaZuzendaritzak ondorioztatu du proiektua egitea bateragarria dela nekazaritzarekin eta onura bat dela nekazaritzarensektorearentzat, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen xedeen ildotik.

* URA Uraren Euskal Agentziak, bere txostenean, inpaktuak ondo ebaluatu beharra azpimarratu du. "Galzorian" katalogatutako arrain espezieei (mazkar arantzaduna, ibai kabuxa eta iparraldeko katxoa) eta intereseko beste espezie batzuei buruz (loina, mazkarra, ezkailua eta amuarrain arrunta) berba eginez, dioenez, "Osmako presa txikia"ren eremuan obra eremuan, jalkinak geratzeko hesietan zein solidoak arrastatzea ekiditeko dekantazio putzuetan eta abarretan dauden aleak erreskatatu, garraiatu eta lekualdatu behar izateko aukera prebenitu beharko da.

URAk azpimarratu duenez, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren (JPHE) 126. bis artikuluan xedatutakoaren arabera, emakida berria eman edo indarrean dagoena aldatzen bada, "Osmako presa txikia"n arrain fauna autoktonoak hura gainditu ahal izatea bermatzen duten kontserbazio dispositiboak jarri eta ondo zaintzeko eskatu ahalko da. Helburu hori Omecillo-Tumecillo ibaia KBE kudeatzeko tresnetan (martxoaren 17ko 34/2015 eta 35/2015 Dekretuak) eta iparraldeko katxoa eta mazkar arantzaduna arrain espezieak ("Galzorian" katalogatuta daudenak) kudeatzeko planetan ere jaso da.

Hodi sareen ibai eta erreken azpiko gurutzaguneei dagokienez, URAk egokitzat jo ditu sustatzaileak ingurumen agiriaren bidez proposatu dituen leheneratzeko proposamenak. Bereziki, oso ondo baloratu du Tumecillo ibaiaren azpiko gurutzagune biak (Omecillo-Tumecillo ibaia KBE) lurpeko zulatzearen bidez egiteko aukera.

Prebenitzeko eta zuzentzeko neurri batzuk aipatu ditu URAk ingurumen eraginak minimizatzeko. Funtsean, makineria parkeen eta instalazio lagungarrien kokapenari eta jarduketak agorraldian egin beharrari buruzko neurriak dira.

Azkenik, URAk dioenez, "bai jabari publiko hidraulikoan bai polizia eremuan (100 metro) egin beharreko jarduketak aurrera eramateko eta hondakin urak ibilgu publikoetara isurtzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik eskudun den arroko erakundeak (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa) baimena ematea, zeina Uraren Euskal Agentzian izapidetu beharko baita". Baimenaren beharra obrak egin bitartean behar litekeen aldi baterako harpen orori ere hedatzen zaio, bai lurrazaleko bai lurpeko urei dagokienez.

* Eusko Jaurlaritzaren Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak Natura Ondarea ZaintzekoZerbitzuaren txosten bat bidali du. Bertan, aurreko ohar gisa dio zalantzak daudela proiektu honetan sartu den pilaketa putzuaren eta "Arabako Haranetako (1., 2., 3., 5. 6. eta 7. eremuak) eremu ureztagarriko lur ureztatua hobetu eta modernizatzeko proiektua"n eremu horretarako sartu den "Los Castros"ko putzua osagarriak diren. Gainera, Natura Ondarea ZaintzekoZerbitzuakureztatzeko ur harpenarekin eta horretarako proiektatutako hargune obrarekin sor litezkeen eraginen analisiaren falta sumatu du.

Txosten horretan gogorarazi denez, URA Uraren Euskal Agentziak egindako "Puron, Omecillo eta Baia ibaien arroetako oztopoen inbentarioa"ren arabera, "Osmako presa txikia" iragazkortasuna hobetzeko lehentasuneko esku hartzea behar duten presa txikietako bat da.

Omecillo-Tumecillo ibaia KBErako definitutako helburu operatiboen arabera, Natura Ondarea ZaintzekoZerbitzuaren txostenaren arabera, ez dago argi "Osmako presa txiki"ko harpena oztopo izango ez ote den KBEren helburuak lortzeko eta esaten da argi dirudiela aurreproiektuan jasotako zenbait jarduera bateraezinak direla KBEren araudiarekin. Agorraldian ibaian gertatzen den emari urritasuna aipatzen da alderdi nabarmen gisa. Funtsezkoa da "ebaluazio egoki" bati heltzea, 42/2007 Legearen 46.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Azkenik, hodi sarearen inpaktuei dagokionez, ondorioztatzen da onargarria izango dela inpaktua, ingurumen agirian azaldutako neurriak hartzen badira.

* IHOBE sozietate publikoak jakinarazi du aurreproiektuaren dokumentuan zuzen hartu dela kontuan historikoki kutsatzaileak izan daitezkeen jarduerak jasan dituzten lurzatiak daudela, 01055-00015 kodeko lurzatia aipatuz, zeinak hainbat motatako hondakinen isurketa jasan baitu. Lurzati hori aztertutako eremuan dago baina argitu da bertan ez dela jarduketarik proiektatu. Nolanahi ere, azkenean zioren batengatik eragin balitzaio, lurzoruaren kalitatearen adierazpen bat beharko da lurzoruaren kutsadurari lotutako arriskurik ez dagoela bermatzen duena.

* Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ondarearen Zuzendaritzak txosten tekniko bat igorri du, Euskal Kultura Ondareko Zentroak egina. Jakinarazten denez, Arkeologia katalogoan interes arkeologikoko elementu hauek daude, ebaluatutako proiektuan aurreikusitako lanetatik oso hurbil edo haiek zuzenean eraginda:

- Burzaballako txabolaren oinarria Karkamuko entitatean.

- Salgaceako txabolaren oinarria Carancako entitatean.

- Valdelienzo txabolaren oinarria Fresnedako entitatean.

- Presilloko kokagunea Osmako entitatean.

- Traslapeña I txabolaren oinarria (Osma).

- Traslapeña II txabolaren oinarria (Osma).

- Osmako errota (Osma).

Osmako errotari eta haren azpiegitura hidraulikoari buruz, halaber, azpimarratzen da arkitektura katalogoan dagoela eta, ondorioz, interes arkeologiko eta arkitektonikoa duenez, presa txikiaren gaineko jarduketak eta inguruan ponpaketa estazioa eraikitzeak ekar dezaketen eragina berariaz baloratzeagomendatzen da, baita ustiapen fasean gainerako azpiegitura hidraulikoak jasan dezakeen eragina ere. Errotari dagokionez, gutxienez eraikinari atxikitakoeraikuntza, instalazio eta hesi eraiki berririk gabeko 15 metroko atzerapenaerrespetatzea eta ingurunearen ezaugarriak andea ditzaketen jarduketak ekiditea gomendatzen da.

Gainera, interes arkitektonikoko beste elementu batzukaipatzen dira, urrunago daudenak eta zeharkako eragina jasan lezaketenak. Beraz, beharrezkoak badira, prebentzioko neurriak hartu beharko dira haientzat.

Interes arkeologikoko elementuak dauzkaten eremuen kasu guztietan, eraginik egonez gero, Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen zehaztapenak aplikatu beharko dira.

* Museo eta Arkeologia Zerbitzuak dioenez, obrak eragin arkeologikoa dauka gutxienez eremu arkeologiko hauetan: Valdelienzo txabolaren oinarrian, Traslapeña I txabolaren oinarrian eta El Presillon. Ondorioz, eremu horietan obrak hasi aurretik zundaketak egin behar dira eta lanek dirauten bitartean lur mugimendu guztien kontrol arkeologikoa egingo da.

3. Ingurumen inpaktu nagusiak. Oso kontuan hartu behar diren ingurumen alderdiak

Eraginak Natura 2000 Sarean eta lotutako basa fauna espezieengan:

Proiektuak sor litzakeen inpakturik garrantzitsuenak Omecillo-Tumecillo ibaia (ES2110005) KBE Natura 2000 Sareko espazioan eta ibaian bizi eta "galzorian" katalogatuta dauden lau espezieengan gertatuko lirateke. Zehazki, inpaktu horiek, alde batetik, obrak egiteko aldian gertatuko lirateke Osmako presa txikian zein Tumecillo ibaian proiektatzen diren gurutzagune bietan egin behar diren jarduketetan eta, bestetik, ustiapen aldian ibaiaren emaria murrizteagatik. Garrantzitsua da nabarmentzea hiru inpaktu horiek "Arabako Haranetako (1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuak) eremu ureztagarriko lur ureztatua hobetu eta modernizatzeko proiektua"ren ingurumen inpaktuaren ebaluazio prozeduraren esparruan ebaluatu direla; izan ere, jarduketa horiek proiektu horretan sartuta daude eta orain 7. eremuaren proiektuaren garapenean ez da aldaketa garrantzitsurik sartu Matura 2000 Sarearen gaineko eraginei dagokienez, udako harpenari dagokionez izan ezik. Berrikusi behar da alderdi hori.

Hortaz, Osmako harguneari, Tumecillo ibaiko gurutzaguneei eta emariaren murrizketari eta hargunean emari ekologikoa kontuan hartzeari dagokienez, errespetatu beharko dira Biodibertsitate eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko azaroaren 13ko Ebazpenak. "Arabako Haranetako (1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuak) eremu ureztagarriko ureztapena hobetu eta modernizatzeko proiektua"ren ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten duenak, ezarritako baldintzak. Ildo horretatik, hauek dira alderdirik garrantzitsuenak: dauden 8 harguneak (Fresnedako Andre Mariako Ureztatzaile Elkartearen indarreko emakida) deuseztatu eta bakar batean bateratzeko eskatu beharko da, debekatuko da Tumecillo ibaian agorraldian emariak hartzea, betiere gainerako urterako ezarritako emari ekologikoa errespetatuz, Osmako presa txikian arrapala edo eskala bat egingo da arrain faunarentzat oztopo efektua saihesteko, eta Tumecillo ibaiko gurutzagune biak lurpeko zulatzearen edo zulaketa bideratuaren bidez egingo dira.

Izan ere, jarduketa Natura 2000 Sarearen kontserbazio helburuekin eta orokorrean natura ingurunearen babesarekin bateragarria dela bermatzeko, ezinbestekoa da aurreko paragrafoaren amaieran adierazitako baldintzak zein ingurumen inpaktuaren adierazpenean (IIA) ingurumena leheneratu eta paisaian integratzeari, jarduketak fauna babestuetako espezieentzako sasoi kritikotik kanpo egiteari, landare naturalen eremuak saihesten dituen hodi sare bat diseinatzeari zein ezarritako baldintzen ingurumen zaintzari buruz ezarritako beste batzukbetetzea. Uste da egungo proiektuarekin denak betetzen direla, Tumecillo ibaian udaldian urik ez hartzeko aurreikuspena izan ezik. Berrikusi eta zuzendu beharko da alderdi hori IIA horretan ezarritakoa betetzeko, uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean harpen hori debekatuz.

IIAk eskatzen duenaz gain, nolanahi ere, arretaz leheneratu beharko dira Osmako presa txikian 1 ponpaketa estazioa (EB1) eraikitzeko eragindako lurzoruetako ingurumena, estazio horren inguruan behar beste lurzoru desjabetzea bermatuz paisaian integratzea eta ingurunea leheneratzeaahalbidetzeko, zuhaixka eta zuhaitz landare autoktonoak landatuz. Halaber, eraikuntza ondo intsonorizatuta egin beharko da, zarataren ondorioz eragin kaltegarri oro minimizatuz, eta ibilgutik ahalik eta urrunen egin beharko da (25 bat metrora proiektatu da). Eraikuntza egitean inguru horretako eraikuntza tradizionalen ezaugarriak errespetatu beharko dira eta ahalik eta gehien minimizatu beharko dira ikusizko inpaktuak. Horri dagokionez, kontuan hartu beharko da eremu osoa "paisaia bikain" gisa dagoela kalifikatuta Arabako Lurralde Historikoko Paisaia Berezi eta Bikainen Katalogoaren arabera.

Beste inpaktu batzuk, Omecillo-Tumecillo ibaia (ES2110005) KBEren eta Arkamu-Gigijo-Arrastaria (ES2110004 kod.) KBEren mugakide diren lurzatien ureztatzeak eragindakoak, Arabako Haranen proiektu orokorraren IIE arruntaren esparruan eta, nolanahi ere, egun ureztatu egiten dira alde berean, indarrean dauden hargune eta emakida sakabanatuak baitaude 8 harguneetan. Harpen horiek udaberritik udazkenaren hasierara arte egin ohi dira, hots, agorraldia hartuz, eta horregatik inpaktu garrantzitsuak eragiten dituzten Natura 2000 Sarean, 7. eremu horretan ureztapena hobetzeko proiektua abiarazi ondoren ekidin ahalko direnak.

VII. eremuko ureztapen proiektuak sartzen dituen berritasunak (IIAn ebaluatu ez diren inpaktuak, jarduketak ez direlako proiektu orokorrean sartzen):

Proiektu honek "Arabako Haranetako (1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuak) eremu ureztagarriko lur ureztatua hobetu eta modernizatzeko proiektua"ren aldean ezartzen dituen aldaketak, beraz IIE arruntaren prozeduran ingurumen ebaluaziorik egin ez zaiela pentsa daitekeenak, 7. eremuko hodi sarearen eta 5. eremuaren arteko loturari, 4. eremuko ("El Molino" urtegia) soberako uren aprobetxamenduari eta hirugarrenik erregulatzeko eta pilatzekoputzu txiki bat (8.870 m3) eraikitzeari dagozkie. Lehenago ebaluatu zen proiektu orokorrean 7. eremurako jasotzen ziren beste jarduketa batzuk, hala nola "Los Castros"ko putzua (268.000 m3), ez dira jaso IIE erraztua egiten zaion proiektu honetan.

Proiektu orokorrean ezarritako sare nagusiaren eta ureztapen sarearen aldaketari dagokionez, baloratu behar da ingurumenaren ondoreetarako aldaketak garrantzi txikikoak direla eta hodiak labore eremuetatik sartzen direla eta gurutzagunebatzuekin sare hidrografikoan, zeinen elkarguneak uste baita egokiak direla ingurumen ondorioetarako. Nolanahi ere, gurutzagune horietan, ingurumen agirian, ingurumena babesteko eta zuzentzeko neurri egokiak sartu dira, eta urrats guztien eta ingurumena leheneratzeko konponbidearen analisi xehea egin da.

4. eremuko soberako uren aprobetxamenduari dagokionez (Tumecillo ibaian defizita izanez gero), esan behar da jasota zegoela proiektu orokorrean ur horiek erabiltzea balizko aukera gisa, bai 7. eremua ureztatzeko, "Los Castros" betez (ekarpen gehigarria Osmako ponpaketari), bai defizit urteetan "Barron" urtegia betetzeabermatzeko. Nolanahi ere, uste da ingurumenaren ikuspegitik alderdi ona izango dela hori, "El Molino" urtegia eraikita baitago eta uraren aprobetxamenduanefizientzia handiagoa baitakar.

Azkenik, 8.870 metro kubikoko putzua eta lurzati berean kokatutako EB ponpaketa estazioa eraikitzeanekazaritza eremu batean pentsatu da, landare naturalek estalitako eta ingurumen urrakortasun bereziko eremuei eragin gabe, eta inpaktu nagusiak laborantza lurzoruen okupazioan eta paisaiari lotuta eragingo direnak dira, putzua ikusizko arro zabala duen eremu batean eta area katalogatu batean kokatzen baita. Beraz, justifikatuta dago pilaketa-erregulazio putzuaren eta EB2 ponpaketa estazioaren inguruko ingurumena leheneratu eta paisaian integratzeko jarduketak aurreikustea, halako moldez non ingurumenaren eta paisaiaren gaineko ondorioak minimizatzen diren, eta horretarako funtsezkoa da jarduteko lurzoru publiko nahikoa edukitzea. Halaber, astiro aztertu beharko da soberako materialen eta putzua eta beste jarduketa batzuk egiten behar diren maileguen tratamendua, eraldatzea aurreikusita dauden areetako ingurumenean eta paisaian integratzea aurreikusiz. Horri buruz, kontuan hartu behar da Arabako Lurralde Historiko mailan eremu osoa paisaia bikain katalogatzeko aukera.

Eraikuntza proiektuarekin batera leheneratzeko eta paisaian integratzeko proiektu bat beharko da, babesteko eta zuzentzeko neurri guztiak hartuko dituena, bereziki sare hidrografikoaren gurutzaguneei, landaretza naturalak estalitako eremuekiko gurutzaguneei, Osmako presa txikiari eta EB1 ponpaketa estazioari dagozkion obrei, putzua eta EB2 kokatzeko aurreikusitako eremuari eta zabortegi edo maileguetarako aurreikusitako eremuei helduz. Ingurumen organoaren txostena beharko du proiektu horrek.

4. Ingurumen baldintzak

"Osma-Karkamu harana (Araba) VII. eremuko lur ureztatua hobetu eta modernizatzeko proiektua. Goragunea, Banaketa sarea" proiektu honek, bere jarduketa eremuari eta bertan aurreikusitako obrei dagokienez, osorik bete behar ditu Biodibertsitate eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko azaroaren 13ko Ebazpenak, Arabako Haranetako (1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuak) eremu ureztagarriko ureztapena hobetu eta modernizatzeko proiektuaren ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten duenak, ezarritako ingurumen zehaztapenak.

Orobat, proiektuak osorik bete beharko du Arroko Administrazio Organoak ezarritako emari ekologikoen erregimena.

Halaber, sustatzaileak IIE erraztua izapidetzeko egindako ingurumen agirian sartutako neurriak hartu beharko dira, baita hemen adierazitako babestu eta zuzentzeko neurriak ere (haietako batzuk aurreko paragrafoan aipatutako ingurumen inpaktuaren adierazpenean aurreikusita daude edo bertan jasotako neurrien garapena dira):

A) VII. eremuko ureztapena hobetu eta modernizatzeko proiektua egokitu edo berrikusi beharko da, Omecillo-Tumecillo ibaiko KBEn eta haren ibaiadar den arroan udaldian, uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean, harpenak ekiditeko baldintzabetetzeko.

B) Obrak hasi aurretik sustatzaileak abisua emango dio Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuari, obren ingurumen jarraipen egokia egin dadin eta ingurumen eraginari buruzko txosten honetan ezarritakoa betetzen dela egiaztatu dadin. Eraikuntza lanak hasi aurretik, proiektuak zuhaixka edo zuhaitz landarediaren eta azaleko hidrologia eremuen gainean (Omecillo-Tumecillo ibaiko eta ibaiadarretako KBE) eragiten dituen eremuetan proiektua gauzatzeak eragingo dituen azaleren ingurunearen mugaketa zehatza eta seinalamendua egingo dira. Seinalatze hori eta aurreko zuinketa egiten denean, aurrean egon beharko dute obraren zuzendaritzakNekazaritza Garapenerako Zerbitzuaren aldetik, kontratako obra buruak, Natura Ondarea ZaintzekoZerbitzuko teknikari batek eta Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuko teknikari batek. Arreta berezia jarriko zaie txosten honen ondorioetarako ingurumen sentiberatasuneko eremu izendatutako eremu hauei:

- Osmako presa txikiko eta EB1 ponpaketa estazioko jarduketak.

- Pilaketa-erregulazio putzuaren eta EB2 ponpaketa estazioaren eremua.

- Omecillo-Tumecillo ibaiko KBErekiko gurutzaguneetan aurreikusitako lurpeko zulaketa bien eremua.

- Omecillo-Tumecillo ibaiko KBEren ibaiadar den sare hidrografikoarekiko gainerako gurutzabideak.

C) Eraikuntza proiektua behin betiko onartu aurretik, ingurumena leheneratzeko eta paisaian integratzeko proiektu bat aurkeztuko zaio ingurumen organoari. Proiektuak xehetasunez zehaztuko ditu egokitzapen geomorfologikoari, landareak leheneratzeari lurzorua prestatu eta ereiteari eta aurreko paragrafoan adierazitako ingurumen sentiberatasuneko eremuen inguruan burutu beharreko beste neurri batzuei lotutako obra unitate guztiak. Proiektu horretan, honako lan hauek jasoko dira gutxienez:

- Lurraren destrinkotze, moldatze eta taxutzea, lur naturalarekiko igarotze eta ukipen guneetan behar bezalako doiketa eta egokitze fisiografikoa lortzeko.

- Kalitatezko landare lur geruza bat ematea, gutxienez 0,4 metrokoa, eta ondoren ukituak ematea.

- Lurra landu eta harrotzeko eta ondoren xehatzeko lanak egitea, gainazalak ereiteko eta hidroereiteko egoki prestatzeko.

- Ereite edo hidroereite bidez belarki estalkia ezartzea, landare estalki naturala duten eraginpeko zonetan. Horretarako, soropil espezie gramineoen eta lekadunen nahastea erabiliko da, erasango den eremuko klimarako eta lurzoru motarako egokia, eta Ingurumen eta HirigintzaZuzendaritzakontzat eman beharrekoa.

- Landaketak egitea espezie autoktonoekin, egindako lanak paisaian txertatzeko.

- Bermatu beharko da zurezko landare estalkian mantentze lanak egingo direla hasierako ezarpen aldian (landaketatik 2 urtera), behin betiko sustraitu eta ezarriko dela ziurtatzeko. Hauek hartu beharko dira kontuan hemen: defizit hidrikoa den garaietan ureztatzea, landare hilak ordeztea, zurkaitzak eta oinarriko babesak ordezatea (behar denean), ongarriztatzea eta sasiak kentzea eta abar.

D) Zulatze horizontal gidatu biak egiteko obren inguruetan, Omecillo-Tumecillo ibaiko ES2110005 KBEren lurrazaleko muga markatu egingo da eta muga hori errespetatu egingo da edozein hondeaketa egiterakoan edo landaredia aldatzerakoan. Ez da Natura 2000 Sareko lurrik okupatuko.

E) Arabako Haranetako (1., 2., 3., 5., 6. eta 7. eremuak) eremu ureztagarriko ureztapena hobetu eta modernizatzeko proiektuaren IIAk eskatzen duenez, Tumecillo ibaiaren gaineko Osmako presa txikian arrapala edo eskala bat egingo da uretan behera, malda egokia izango duena presa txiki horrek arrain faunari dakarkion hesi efektua ezabatu ahal izateko. Jarduketa honen proiektua eskudun diren administrazio organoek baloratu eta baimendu beharko dute.

F) Ibai-erreken bazterretan hodiekin gurutzatzeko obrak egiten direnean, eraikuntza prozedura bereziak erabili beharko dira ahalik eta lur mugimendu gutxien eragiteko eta natura aldetik balio handiena duten guneen gaineko eraginak saihesteko. Honako arau hauei jarraituz egin beharko dira lan horiek:

- Sare hidrografikoan aurreikusita dauden gurutzaguneak zuhaitz edo zuhaixkarik gabeko lekuetan egingo dira lehentasunez, betiere makina txikiekin, "laneko kaleak" ez dezan 6 metrotik gorako zabalera eduki. Gune horiek aldez aurretik identifikatu eta mugatuko dira, obrako bisita baten bitartez, eta bisita horretan honako hauek izango dira: obrako zuzendaritza, sustatzailearen aldetik; kontratako obra burua, eta Ingurumen Iraunkortasunaren Zerbitzuko teknikari bat.

- Ibaiertz horietan ezingo da obrako materialik biltegiratu, ez eta lurrik edo indusketa materialik metatu ere.

- Ibaietako landarediari dagokionez, lanak hasi baino lehen zegoen antzeko egoera lortzeko, erriberako berezko espezieez landareztatuko dira lanen eraginpeko ibai ertzak.

- Ibaiertzak babesteko eta ibaiko ezpondak egonkortzeko egiturak, behar izanez gero, ingurunean egokituko dira. Horretarako, zuloak landare lurrez beteko dira eta bertoko zuhaitz, zuhaixka eta belar landaredia ezarriko da landaketen eta aldaxkatzeen bitartez.

G) "Osmako presa txikia"ren jarduketa eremuan jalkinak geratzeko hesiak edo solidoak Tumecillo ibaiaren ibilgurantz arrastatzea ekiditeko dekantazio putzuak jarriko dira. Eremu horretan obrak egin aurretik Natura Ondarea ZaintzekoZerbitzuari galdetuko zaio, beharrezkoa, arrain fauna erreskatatu, garraiatu eragin areetatik eragin gabeko ibai eremuetaraino lekualdatzea aztertu eta aurreikusi ahal izateko.

H) Ponpaketa estazioetarako (EB1 eta EB2) proiektatutako etxolak eta lotuta dakartzaten instalazio guztiak halako moldez eraiki beharko dira non inguruko eraikuntza tradizionalekin bat datozen, material kritikoak eta erraz integra daitezkeenak erabiliz. Hots inpaktua moteltzea errazten duten materialak erabiltzea aurreikusiko da. Kanpoko fatxadak kolore kriptikoz eta akabera distiragabez margotuko dira, lurzoruarekin mozorrotzeko, eta ingurunean fisiografikoki integratzeko beste neurri batzuk aztertuko dira: ildo bitarteak, landare pantailak, etab.

I) Hodiak eta ur hartuneak kokatzeko proposatutako lekuetan, landare lurreko geruzak lurzoruko beste geruzetatik bereiz aterako dira. Ahal dela, berehala birbanatuko dira, edo, ezin bada, metatu egingo dira Aldundi honetako ingurumen organoak baimendu beharreko leku batean. Lur metaketen gehienezko altuera 3 metrokoa izango da, lurra trinkotu ez dadin, eta sekzio trapezoidalekoak izango dira. Landare lur hori obrak eragindako eta txosten honetako goragoko paragrafoetan deskribatutako gainazaletan landaredia eta lurzorua lehengoratzeko lanetarako erabiliko da.

J) Mailegu zonak edo hondakindegiak erabiltzeko, ingurumen organoaren aurretiazko baimena jaso beharko da, modu horretan kokalekuen egokitasuna ebaluatzeko eta ingurumenaren gaineko eraginak arindu eta zuzenduko dituzten lehengoratze neurriak ezartzeko.

K) Saihestu egingo da solidoak ibai sarera herrestatzea, eta iragazki hesiak edo dekantazio baltsak ezarriko dira hori eragozteko, beharrezkoak badira. Makinak garbitzeko prozesuetan aurreneurri zorrotzak ezarriko dira. Berariaz galarazten da hondakinak, kutsa dezaketen substantziak eta landaretza hondarrak ur ibilguetara botatzea. Hondakindegi baimendun batera eramango dira, eta, hala behar denean, kudeatzaile baimendun batek jasoko ditu.

L) Ez da zerbitzu gunerik, makineria parkerik eta produktu kutsatzaileen biltegirik jarriko txosten honetan definitutako ingurumen sentikorreko aldeetan, ezta 500 urteko birgertatze aldiko uholde arriskua duten eremuetan ere.

M) Une oro beteko da txosten honetan aipatutako fauna espezieen kudeaketa planetan ezarritakoa, babes helburuak lortuko direla bermatzeko, batez ere lanak egiteko garaiei eta espezieen sasoi kritikoei dagokienez. Bisoi europarraren kasuan, ugalketarako sasoi kritikoa martxoaren 15etik uztailaren 31ra bitartekoa da. Sasoi horretan ezingo da Omecillo ibaiaren ibilgua zuzenean edo zeharka ukitzen duen eraikuntza lanik egin, espezie horien interes bereziko eremu deklaratua baita.

N) Igaraba urte osoan ugaltzeko gai denez, ez da berariazko aldi kritikorik ezarri espezie horren kudeaketa planean. Proiektuak ukitutako eremuan bizi diren igarabak ugaltzen diren eta umeak hazten dituzten sasoian balizko ukipenak saihesteko, obren hasieraren berri emango zaio Ingurumen Iraunkortasunaren Zerbitzuari, 30 egun lehenago gutxienez, Tumecillo ibaian ikuskapena egin dadin ingurumen sentikorreneko aldeetan eta zehaztu dadin ea igarabaren bat ba ote dagoen ugaltzeko edo umeak hazteko sasoian, eta, behar izanez gero, neurri egokiak ezarriko dira.

O) Sustatzaileak Tmuecillo ibaiko uraren kalitatearen jarraipena eta kontrola egingo du Osmako presa txikiko jarduketek dirauten aldian. Horretarako laginak hartu eta aldizka aztertuko dira urak, gutxienez astean behin. Analisietan, gutxienez parametro hauek erregistratu beharko dira:

- Tenperatura.

- pH-a.

- Guztizko solidoak Solido esekiak.

- Oxigeno disolbatua.

- Eroankortasuna.

- Oxigeno eskari kimikoa (OEK).

- Nitrogeno organikoa eta amoniakoarena (GKN).

- Nitratoak eta nitritoak.

- Guztizko fosforoa (GP).

- Hidrokarburoak, olioak eta koipeak.

Tumecillo ibaian ur laginak hartzeko guneak zein izango diren zehaztuko da sustatzaileak eta ingurumen organoak tokia bisitatu eta gero, eta bi gune hauetan, behintzat, egongo dira: jardun esparruaren uretan behera eta uretan gora.

Hartutako laginen emaitzak ingurumen organo honi eta eskumena duten administrazioei igorriko zaizkio aldian-aldian.

P) Kultura ondarearen arloan eskudun diren organoek Osmako presa txikiaren ondoan aurreikusitako EB1 ponpaketa estazioaren kokapena eta ezaugarriak aztertu eta txostena egingo dute, eraikuntza proiektua onartu aurretik, "Osmako errota"k jasan litzakeen ondorioak aztertzeko, "interes arkeologikoko elementu" gisa katalogatuta baitago.

Q) Behin betiko onartu aurretik, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eraikuntza txostenari buruzko txostena eta balorazioa egin beharko ditu, interes arkeologikoko alde edo elementuetan izan dezakeen eraginagatik.

R) Obrek irauten duten bitartean, lubrifikatzaileak edo erregaiak biltegiratzekoontzi estankoak, biltegi iragazgaitzak edo beste sistema batzuk erabiliko dira. Debekaturik dago erabilitakoak isurtzea; baimendutako kudeatzaile bati eman behar zaizkio horiek. Debeku hori beste hauetara ere hedatzen da: hormigoi hondakinak, eraikuntza materialak, lurrak eta abar; horiek guztiak hondakindegi edo zabortegi baimenduetara eraman beharko dira. Bide-zoruak kentzean sortutako eraikuntza eta eraisketa hondakinak eraikuntza eta eraisketa hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatu beharko dira.

S) Obrak bukatu ondoren garbiketa kanpaina zorrotza egingo da. Proiektuaren eraginpeko eremuan ez da inolako obra hondakinik geratu beharko, eta obrako instalazioak erabat eraitsi beharko dira.

T) Ingurumen agiriaren 12. puntuan, "Proposatutako prebentzio eta zuzenketa neurrien jarraipena"ri buruzkoan, esaten denez, komenigarritzatjotzen da ingurumenaren jarraipena egitea, Tumecilloko Ureztatzaile Elkartearen, eta foru aldundi honetako Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuaren eta Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuaren artean koordinatuta. Zaintza hori eraikuntza fasean eta funtzionamenduanjartzeko lehenengo urteetan egingo da, zuzentzeko eta ingurumena leheneratzeko neurrien eraginkortasuna ezagutu eta ebaluatu eta suma daitezkeen akatsakzuzentzeko.

Horrenbestez, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzkoak, 40. artikuluan ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. "Arabako Haranetako Osma-Karkamu harana VII. eremuko ureztapena hobetu eta modernizatzeko proiektua. Goragunea - Banaketa sarea" proiektuaren ingurumen inpaktuaren txostena egitea.

Bigarrena. Abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen ebaluazioarena, betetzeko, ingurumen inpaktuaren txostenak ingurumen erabaki loteslearen ondorioak izango ditu proiektua gauzatzeko neurri eta baldintzei dagokienez.

Hirugarrena. Ingurumen inpaktuaren txosten hau ALHAOn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 18a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatua

Josean Galera Carrillo

Ingurumen eta Hirigintzako zuzendaria

Amaia Barredo Martín