Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALA

Funtzio Publikoa
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2101

Behin-behineko langilea izendatzea

2019ko ekainaren 17ko dekretuan xedatutakoaren ildotik, behin-behineko langile izendapen hau egin du alkateak:

Jon Ruiz de Infante Antón Elkarrekin Podemos talde politikoko aholkulari izendatzea, behin-behineko langile gisa, 2019ko ekainaren 16ko eragin-datarekin.

Hala ematen da argitara, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeak -11/1999 Legeak aldatua- 104. artikuluan xedatutako ondorioak izan ditzan.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 26an

Alkatea

GORKA URTARAN AGIRRE