Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALA

Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoa
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2094

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia. Eskumenak eskuordetzea

Toki Araubidearen Oinarrien Legearen 127. artikuluak eskumenak aitortzen dizkio Tokiko Gobernu Batzarrari, eta horietako batzuk Tokiko Gobernu Batzarreko kideen esku utz daitezke.

Alkate lehendakariak, Udalaren egitura organikoa aintzat hartuz, erabaki-proposamen hau egiten dio Tokiko Gobernu Batzarrari:

Erabaki-Proposamena

Lehena. Tokiko Gobernu Batzarreko kide Iñaki Gurtubai Artetxezinegotzi jaunari eskuordetzea Ogasun Saileko eta Giza Baliabideen Saileko zeregin hauek, alkatearen esku geratuko diren zuzendaritza gorena eta ikuskapena gorabehera:

a) Lizentziak ematea.

b) 80.000 eurotik beherako balio zenbatetsia duten obren kontratazioa eta 100.000 euroko edo hortik beherako balio zenbatetsia duten hornidura eta zerbitzu-kontratuak, kontratu pribatuak eta administrazio--kontratu bereziak.

Zerbitzu-emakiden eta obra-emakiden arloko kontratazioa Tokiko Gobernu Batzarrarentzat erreserbatuta geratzen da.

c) Aurreko b) letran azaldutako gastuen betebeharrak baimentzea, erabiltzea eta aitortzea.

d) Tokiko Gobernu Batzarrak obren, zerbitzuen, hornikuntzen, eta bestelako administrazio-kontratuen gaineko kontratazioak esleitu ondoren, horiek gauzatzearen ondorio diren obra-egiaztagiriak (azken egiaztagiria barne), fakturak eta beste onestea, kontratu bakoitzeko edukiaren osotasuna edo zati bat izanda ere.

e) Zigortzeko ahalmenaz baliatzea.

Bigarrena. Ogasun Sailari dagokionez, lehen artikuluko funtzioez gain honakoak eskuordetzea Iñaki Gurtubai Artetxe jaunari:

* Ondoko gastuetatik eratorritako betebeharrak baimendu, erabili nahiz agintzea: langileen ordainsariak; Gizarte Segurantzako kuotak; erretiroak eta pentsioak; borondatezko gizarte aurreikuspenerako erakundeak; zinegotzien ordainsari, konpentsazio eta dietak, onetsitako kredituen arabera; kontribuzioak eta zergak; betebeharren zenbatekoa berariaz zehaztuta duten kontratuetatik sortutakoak; alokairuetatik sortutakoak; udal zerbitzuetarako erregaiak erostea.

* Kreditu eragiketen ondoriozko interes eta amortizazioak ordaintzeabaimentzea.

* Udalaren diru-sarrerei dagokienez: diru-sarrerak formalizatzeadakartzaten dokumentuak baimentzea; errolda fiskalak onestea; zergak, tasak eta kanonak likidatzea; zerga zein zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerekin zerikusia duten ordainketak zatitu eta atzeratzea; abalak exekutatzea; diru-sarreren itzulketakbaimentzea; atzera egiteengatik, deuseztatzeengatik, ordainezintasunengatik, kobraezinengatik edo antzeko arrazoiengatik onartutako eskubideen baja ematea; zerga zein zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerekin zerikusia duten erreklamazio zein errekurtsoak ebaztea, izaera orokorreko xedapenak izan ezik, Organo Ekonomiko Administratiboaren eskumenak gorabehera.

- Udalaren diru-sarreren berri jasotzea.

Edonola ere, udal administrazioko langileen zuzendaritza gorena alkateari dagokio.

Hirugarrena. Giza Baliabideen Sailari dagokionez, lehen artikuluko funtzioez gain honakoak eskuordetzea Iñaki Gurtubai Artetxe jaunari:

- Zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea.

- Administrazio egoerak aitortzea.

- Erretiroa aitortzea.

- Lizentziak eta baimenak ematea.

- Aurretik egindako zerbitzuak eta maila pertsonalaaitortzea.

- Zerbitzu eginkizunetan atxikitzea, norberaren lanpostuarenak ez diren zereginak esleitu behar ez badira.

- Zerbitzu aktibora itzultzeaonartzea.

- Zerbitzuagatiko kalte-ordainak ordaintzea.

- Gizarte funtsekolaguntzak eta ikasteko bekar ordaintzea.

- Lanpostu berrietara atxikitzea eta lanpostuak berriro banatzea.

- Diziplina dosierren izapideak, funtzionarioazerbitzutik bereiztea eta lan kontratupeko langileak botatzea izan ezik.

- Zerbitzuagatiko dietak eta arrazoitu daitezkeen bestelako gastuak ordaintzea.

- Aldi baterako kontratazioetan ematen diren erreklamazioak ebaztea.

- Hartzekoen murrizketa proportzionalaonartzea.

- Egutegiak onartzea.

- Lan eskaintza publikoaren eta lanpostu hornikuntzarako deialdirako oinarriak onartzea.

- Haren eskumenen barruan egindakoen kontra aurkeztutako berraztertzekoerrekurtsoak zein gora jotzekoak ebaztea.

- Lanpostu trukeak onartzea.

- Ordu-ordainak.

- Epaiak betetzea.

Udal administrazioko langileen zuzendaritza gorena, berriz, alkateari dagokio.

Laugarrena. Tokiko Gobernu Batzarreko kide Maider Etxebarria García zinegotziari eskuordetzea, alkatearen esku geratuko diren zuzendaritza gorena eta ikuskapena gorabehera, lehen atalean adierazitako zereginak Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokionez.

Bosgarrena. Tokiko Gobernu Batzarreko kide Ana Oregi Bastarrika zinegotziarieskuordetzea, alkatearen esku geratuko diren zuzendaritza gorena eta ikuskapena gorabehera, lehen atalean adierazitako zereginak Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailari dagokionez.

Seigarrena. Tokiko Gobernu Batzarreko kide Itziar Gonzalo de Zuazo zinegotziari eskuordetzea, alkatearen esku geratuko diren zuzendaritza gorena eta ikuskapena gorabehera, lehen atalean adierazitako zereginak Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailari eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailari dagokienez.

Zazpigarrena. Era berean Tokiko Gobernu Batzarreko kide Felipe García Miravalles zinego­tziari eskuordetzea, alkatearen esku geratuko diren zuzendaritza gorena eta ikuskapena gorabehera, lehen atalean adierazitako zereginak Hezkuntza eta Kultura Sailari dagokionez.

Zortzigarrena. Tokiko Gobernu Batzarreko kide Jon Armentia Fructuoso zinegotziari eskuordetzea, alkatearen esku geratuko diren zuzendaritza gorena eta ikuskapena gorabehera, lehen atalean adierazitako zereginak Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailari dagokionez.

Bederatzigarrena. Tokiko Gobernu Batzarreko kide Borja Rodriguez Ramajo zinegotziari eskuordetzea, alkatearen esku geratuko diren zuzendaritza gorena eta ikuskapena gorabehera, lehen atalean adierazitako zereginak Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Sailari eta Udal Administrazioaren Sailari dagokienez.

Hamargarrena. Tokiko Gobernu Batzarreko kide Marian Gutierrez Ondarza zinegotziari eskuordetzea, alkatearen esku geratuko diren zuzendaritza gorena eta ikuskapena gorabehera, lehen atalean adierazitako zereginak Herritarren Segurtasunaren Sailari dagokionez.

Hamaikagarrena. Tokiko Gobernu Batzarreko kide Livia Claudia López Gutíerrez zinegotziarieskuordetzea, alkatearen esku geratuko diren zuzendaritza gorena eta ikuskapena gorabehera, lehen atalean adierazitako zereginak Kirol eta Osasun Sailari dagokionez.

Azken xedapena. Erabaki hau, zeinek Tokiko Gobernu Batzarrak lehen hartutakoak indargabetuko baititu, dataren egunean jarriko da indarrean, ALHAOn zein egunetan argitaratzen den gorabehera.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 21ean

Alkatea

GORKA URTARAN AGIRRE