Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

DIPUTATU NAGUSIAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 402/2019 Erabakia, ekainaren 25ekoa. Onestea Borja Rodriguez Ramajo jaunak aholkularitza bereziko eginkizunak dituen behin-behineko lanpostua uztea egindako zerbitzuak eskertuz
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2091

Azaroaren 15eko 744/2016 Erabakiaren bidez, Diputatuen Kontseiluak Borja Rodriguez Ramajo jauna izendatu zuen behin-behineko langileentzat gordetako aholkulari tekniko lanpostua bete zezan, 1122. 004 kodearekin.

Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 18ko 52/92 Foru Arauaren 8.11 artikuluak eta Foru kargu publikoen jarduna arautzen duen uztailaren 11ko 10/2018 Foru Arauaren laugarren xedapen gehigarriak xedatutakoaren arabera, Foru Gobernu Kontseiluari dagokio, diputatu nagusiak eta foru diputatuek hala proposatuta, haien sailetako behin-behineko langileak izendatzea eta kargutik kentzea lanpostuen zerrendan ageri diren mota horretako lanpostuetan.

Ikusi da Borja Rodríguez Ramajo jaunak aurkeztutako ukoa; beraz, diputatu nagusiak hala proposatuta eta Foru Gobernu Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe,

ERABAKITZEN DUT

Lehenengoa. Borja Rodriguez Ramajo jaunak aholkularitza bereziko eginkizunak dituen behin-behineko lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, egindako zerbitzuak eskertuz.

Bigarrena. Erabaki honek 2019ko ekainaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Erabaki hau ALHAOn argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE