Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

BIDE AZPIEGITUREN ETA MUGIKORTASUNAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 422/2019 Erabakia, ekainaren 25ekoa. Onestea María Ángeles Gutiérrez Ondarza Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren zuzendari postua uztea egindako zerbitzuak eskertuz
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2088

Diputatuaren Kontseiluak, uztailaren 28ko 440/2015 Erabakiaren bidez, María Ángeles Gutiérrez Ondarza Bide Azpiegitura eta Mugikortasunaren zuzendari izendatu zuen.

Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak 8.11 eta 40.7 artikuluetan eta uztailaren 11ko 10/2018 Foru Arauak 9. eta 11. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Foru Gobernu Kontseiluari dagokio dagokio goi karguak eta konfiantzazko gainerako langileak izendatzea eta kargutik kentzea, betiere sailetako diputatuen proposamenak hala eskatuta.

Ikusi da María Ángeles Gutiérrez Ondarzak aurkeztutako ukoa; beraz, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak hala proposatuta eta Foru Gobernu Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe,

ERABAKITZEN DUT

Lehenengoa. María Ángeles Gutiérrez Ondarza Bide Azpiegitura eta Mugikortasunaren zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, egindako zerbitzuak eskertuz.

Bigarrena. Erabaki honek 2019ko ekainaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Erabaki hau ALHAOn argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatua

CRISTINA GONZÁLEZ CALVAR