Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 426/2019 Erabakia, ekainaren 25ekoa. Onestea Amaia Barredo Martín andreak Ingurumen eta Hirigintzaren zuzendari postua uztea egindako zerbitzuak eskertuz
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2087

Diputatuaren Kontseiluak, uztailaren 28ko 448/2015 Erabakiaren bidez, Amaia Barredo Martin andrea Ingurumen eta Hirigintza zuzendari izendatu zuen.

Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak 8.11 eta 40.7 artikuluetan eta uztailaren 11ko 10/2018 Foru Arauak 9. eta 11. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Foru Gobernu Kontseiluari dagokio dagokio goi karguak eta konfiantzazko gainerako langileak izendatzea eta kargutik kentzea, betiere sailetako diputatuen proposamenak hala eskatuta.

Ikusi da Amaia Barredo Martin andreak aurkeztutako ukoa; beraz, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak hala proposatuta eta Foru Gobernu Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe,

ERABAKITZEN DUT

Lehenengoa. Amaia Barredo Martin andrea Ingurumen eta Hirigintza zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, egindako zerbitzuak eskertuz.

Bigarrena. Erabaki honek 2019ko ekainaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Erabaki hau ALHAOn argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

JOSE ANTONIO GALERA CARRILLO