Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

AGURAINGO UDALA

Zaborren tasaren errolda, 2019ko bigarren hiruhilekokoa
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2084

2019ko bigarren hiruhilekoko zaborren tasaren errolda jendaurrean dago, hamabost egun baliodunez, ediktu hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera, interesdunek aukera izan dezaten aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko.

Alegaziorik aurkezten ez bada zaborren tasaren erroldaren aurka jendaurreko 15 egun baliodunetan, ordaintzeko epea hasiko da.

Zaborra biltzekozerbitzuaren 2019ko bigarren hiruhilekoko ordainagiriak aldi honetan ordaindu ahal izango dira, borondatezko epean: 2019ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra (egun biak barne).

Zerga horren eraginpeko zergadunek udalaren diruzaintzan egin ahal izango dute ordainketa, adierazitako epean, 10:00etatik 14:00etara.

Era berean, zergadunei gogorarazten zaie ordainketa banku edo aurrezki kutxetan helbideratu ahal dutela.

Epe hori igarotakoan, premiamenduko betearazte bide administratiboa abiaraziko da, hala xedatzen baitu indarrean dagoen Zergabilketa Arautegi Orokorrak, eta ehuneko bosteko errekarguarekin kobratuko dira ordaindu gabeko kuotak; errekargu hori bateragarria da luzapen errekarguarekin.

Dagozkion ondorioak izan ditzan jakinarazten da.

Agurain, 2019ko ekainaren 26a

Alkatea

Ernesto Sainz Lanchares