Documento

V - BESTELAKOAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2083

Araban, Arraia-Maeztuko udalerrian Birgara Goienen dagoen zerbitzugunean sortutako hondakin urak isurtzeko baimena

Espediente-zenbakia: RAV-A-2019-0003

Eskatzailea: Estación de Servicio Vírgala, SL

Estación de Servicio Vírgala, SL enpresak Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneoko Arroen bulegoari eskatu dio gasolindegi hortan sortutako hondakin-uren isurketarako baimena. Horretarako dagokion dokumentazioa aurkeztu du.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogeita hamar eguneko epearen buruan, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatu den baimenaren ondorioz nolabaiteko kalteren bat hartuko dutela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Arraia-Maeztuko udalean edo lurralde-bulego honetan (Forondako Atea 9-11- 01010 Vitoria-Gasteiz). Espedientea han egongo da ikusgai.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 19an

Mediterraneoko Arroen bulegoburua

JAVIER AGUIRRE ORCAJO