Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUÑA OKAKO UDALA

Prezio publikoak arautzen dituen zerga ordenantza behin betiko onestea
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2069

Ondoren aipatzen den zerga ordenantzaren aldaketaren aurka ez da erreklamaziorik aurkeztu:

Zerbitzuak eman eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Horiek horrela, behin betiko onetsitageratzen da, eta osorik argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 70.2. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

ZERBITZUAK EMAN ETA JARDUERAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua

Udal honek, bat etorriz Arabako lurralde historikoko toki ogasunak arautzen dituen foru arauak xedatzen duenarekin, eranskinean ageri diren zerbitzu publikoen eta administrazio jardueren prezio publikoak ezarri eta eskatzen ditu, ordenantza honetan ezarritako eran, zeinaren zati baitira.

2. artikulua

Ordenantza hau udalerri osoan aplikatzen da.

3. artikulua

Arau honetako prezio publikoak zerbitzuen edo jardueren onuradunek ordaindu beharko dituzte.

4. artikulua

Arau honetako prezio publikoen tarifak eranskinean daude jasota.

5. artikulua

Kopuru horiek, eskatutako edo egindako zerbitzu edo jarduera bakoitzeko ordaindu beharko dira, eta ezingo dira murriztu epigrafeetan azaltzen diren zenbatekoak.

6. artikulua

Arau honetako zerbitzu edo udal jarduerak jaso ahal izateko, aurrez horien eskaera egin beharko zaio udalari. Zerbitzu edo jarduera horiek emanda daudela ulertuko da, edonola ere, arau honetako prezio publikoak ordaintzekobaldintzaren pean, eta luzatu ondoren, prezio publikoa ez ordaintzeak automatikoki ekarriko du zerbitzua ez ematea edo jarduera ez egitea.

7. artikulua

Arau honetako prezio publikoak ordaindu beharra zerbitzua ematen den edo jarduera hasten den unean sortuko da. Hala ere, dagoeneko eman eta luzatutako zerbitzuak edo jarduerak badira, ordaindu beharra sortzen da dagozkien tarifetan adierazten diren aldietako bakoitzaren lehenengo egunean.

8. artikulua

Honela ordainduko dira prezio publiko horiek:

a) Emandako zerbitzuen edo egindako jardueren kasuan, zuzenean egin beharko da diru sarrera udal kutxan, zerbitzua edo jarduera jaso aurretik, eta bertan aipatzen den gutxieneko kopurua ordainduz.

b) Dirua aurretik ordaindu ezin den zerbitzuei eta jardueren kasuan, udalak faktura aurkezten duen unean.

c) Urte osoko zerbitzuei eta jardueren kasuan, prezio publikoen zerrendan sartu ondoren, urteka.

9. artikulua

Dagokion zenbatekoa itzuliko da jarduera egiten ez bada eta ez egitearen arrazoiak ezin bazaizkio egotzi prezio publikoa ordaintzeko obligazioa duenari.

10. artikulua

Prezio publiko horiek ez ordaintzearen zorrak premiamendu bidez eskatu ahal izango dira.

11. artikulua

Ordenantza hau, eranskinarekin batera, indarrean jarriko da Iruña Okako Udalak behin betiko onartu eta testu osoa ALHAOn argitaratzen denean, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, toki araubidearen oinarriak arautzen dituenak, 65.2 artikuluan ezarritako epea igaro eta gero.

I. epigrafea. Kopiak edo administrazio agiriak jaulkitzeko zerbitzua

1. Prezio publiko honen gaia da, aurrez interesdunak eskatuta, fotokopiak jaulkitzea, bai eta aldizkari ofizialetako edo egunkari publikoetako iragarkiak ere.

2. Ordaintzetiksalbuetsita egongo dira administrazio publikoak, oro har, erakunde ofizialak eta administrazio batzarrak.

Prezio publikoa.

a) Fotokopiak jaulkitzea, interesdunak eskatuta:

DIN- A4: 0,1 euro.

DIN- A3: 0,15 euro.

b) Interesdunek eskatzen dituzten kopiak udal bulegoetatik kanpoko establezimenduetan egin beharrekoak badira, fotokopiak egiteko zerbitzuak dakarren gastu osoa igorriko zaie.

c) Egunkarietako eta aldizkari ofizialetako iragarkiak, partikularrek eskariz hasitako espedienteetan: iragarkiaren zenbatekoa.

II. epigrafea. Zerbitzua Udalaren material edo makinekin ematea

Gaia. Prezio publiko honen gaia da ordenantza honen eranskinean jasotzen den tarifan aipatzen diren zerbitzuetako bat ematea, horrek berekin baitakar ordaintzeko betebeharra.

Tarifa.

Musika ekipoa eta Udalaren beste ondasun batzukerabiltzeagatiko prezio publikoa.

A taldea: Iruña Okako kultura eta kirol elkarte edo taldeak.

B taldea: Gainerako eskatzaileak, udalerrikoak zein kanpokoak.

A taldeak, hau da, Iruña Okako kultura eta kirol elkarte edo taldeek, doan erabili ahal izango dituzte Udalaren ondasunak, baldin eta jarduerak udalerrian egiten badituzte. Bestela, B taldearentzat ezarritako tasa aplikatuko zaie.

Hala ere, lagatako ondasunak behar bezala erabiliko direla bermatzeko, 100 euroko fidantza ordaindu beharko diote Udalari.

B taldearen kasuan, honako tarifa hauek aplikatuko dira 2018an:

* Musika ekipoa: 180,00 euro.

* Aulkiak, unitateko: 0,50 euro.

* Mahaiak, unitateko: 6,00 euro.

* Parrilla: 200,00 euro.

* Berogailuak, unitateko: 40,00 euro.

Interesdunak eskatzen badu salbuetsitageratzea tasa ordaintzetik edo fidantzajartzetik, eta Kultura saileko informazio batzordeariiruditzen bazaio materiala erabiliko den jarduera gizartearen interesekoa edo onura publikokoa dela, Alkatetzak onartu ahal izango du salbuespen hori.

III. epigrafea. Udalaren aretoak eta instalazioak lagatzea

3.1. Zentro soziokulturaleko edo auzo etxeko aretoak erabiltzeagatiko prezio publikoa.

3.1.1. Lagapen zehatzak: egun bateko erabilera bakarra eta zehatza, hala nola bilerak, hizketaldiak, hitzaldiak, eta abar.

3.1.2. Erabilera publikoa (hezkuntzarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak, eta irabazi asmorik gabeko erakundeen jarduerak): Doan.

3.1.3. Erabilera pribatua (irabazi asmoa duten erakundeek egindako jarduerak):

* Egun osoa: 100 euro.

* Goizez edo arratsaldez: 50 euro.

3.2. Behin-behineko lagapena: Udalaren ondasuna edo lokala hainbat jardun jakinetarako erabiltzea.

Lagapenaren indarraldia, guztira -egon litezkeen luzapenak barne-, urtebete baino gutxiago izango da.

3.2.1. Erabilera publikoa (hezkuntzarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak, eta irabazi asmorik gabeko erakundeen jarduerak): Doan.

3.2.2. Erabilera pribatua (irabazi asmoa duten erakundeek egindako jarduerak):

* Egun osoa: 50 euro.

* Goizez edo arratsaldez: 25 euro.

Zenbait emanaldi eskaintzeko eta denbora jakin baterako lokal bat alokatzen duten pertsonei edo taldeei ehuneko 60ra arteko hobaria eman ahal izango zaie, baldin eta interesdunak aurrez hala eskatzen badu eta Kultura saileko informazio batzordeak hori proposatzen badu, iritzita lokalean egingo diren jarduerak gizarte interesekoak edo onura publikokoak direla.

3.2.3. Lokalak lagatzea legez eratutako klub eta elkarteei edo irabazi asmorik gabeko pertsona taldeei, baldin eta lokalean egiten diren jarduerengatik diru kopuru bat (izena ematean) edo kuota bat kobratzen bazaie bertaratuei edo parte hartzaileei, edo jarduera horien bidez dirua irabazten badute.

Kasu horretan, lokala lagatzen den unean zehaztuko da ordaina, eta ekonomikoa edo soziala izan ahalko da.

Ekonomikoa: Tasa bat kobratuko da lokala erabiltzeakdakartzan gastuak ordaintzeko (argia, berokuntza eta garbiketa).

- Ordubete astean: 20 euro hilean.

- Astean bi ordu: 40 euro hilean.

Soziala: Kultura sailak eta elkarte edo pertsona fisiko eskatzaileak adosten dutena.

Egoitza udalerrian duten elkarteak eta entitate publiko edo pribatuak: doan.

3.3. Udal pilotalekua (ordubete):

* Erroldatuak: 3 euro.

* Ez erroldatuak: 6 euro.

IV. epigrafea. Santa Katalina lorategi botanikoa.

* Bisita librea: 3,00 euro.

* Bisita ikasle txartelarekin: 1,50 euro.

* Hamar (10) urtera arteko haurrak (talde gidatuetan izan ezik): doan.

* Taldeak (gutxienez 10 lagun): 2,00 euro pertsonako.

* Helduen talde gidatua (gehienez 30 lagun): 3,00 euro pertsonako.

* Eskola umeen talde gidatua (gehienez 30 lagun): 3,00 euro pertsonako.

* Añanako Kuadrillak gidatutako taldea: doan.

* Lantegia (gehienez 30 lagun): 5,00 euro pertsonako.

Espazio irekiak.

Espazio irekiak

Egun 1/2

Egun osoa

200 €

400 €

Ekitaldian baimendutako gehieneko edukiera: 100 pertsona.

Espazio itxiak

Egun 1/2

Egun osoa

Prestakuntza gela

100 €

200 €

Erakusketa aretoa

100 €

200 €

Berotegia

100 €

200 €

Tximeleten gunea

100 €

200 €

Erreferentzia gunea

Egun osoa

Taberna-kioskoa

Lorategi Botanikoaren Lagun Elkartea

Doan

Gainerako eskatzaileak

500 €

Ekitaldian baimendutako gehieneko edukiera: 100 pertsona.

Udalerrian erroldatuta dauden bizilagunek ezarritako kuotaren ehuneko 50eko dirulaguntza jasoko dute.

Udalerrian erroldatuta dauden familia ugariek eta Hirukidekoak diren familia ugariek ehuneko 33ko hobaria izango dute bisita librerako ezarritako kuotan.

Guztiak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da.

Iruña Oka, 2019ko ekainaren 26a

Alkate lehendakaria

JOSÉ JAVIER MARTINEZ GARCIA