Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALA

Funtzio Publikoa
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2063

Alkatetzaren, Ekonomiaren eta Funtzio Publikoaren arloko koordinatzaile nagusia kargutik kentzea

Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko ekainaren 14an egindako eratze-bilkuran, Alkatetzaren, Ekonomiaren eta Funtzio Publikoaren arloko koordinatzaile nagusia kargutik kentzeaonetsi zen.

2016ko irailaren 2an onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak Iñaki Gurtubai Artetxe Alkatetzaren, Ekonomiaren eta Funtzio Publikoaren arloko koordinatzaile nagusi izendatzea, Gasteizko Udaleko Gobernuaren eta Administrazioaren Araudi Organikoan xedatutakoaren ildotik.

Araudi horretan berariaz arautzen dira zuzendaritza organo motak, horien zereginak zein izendapen erregimena, eta horrekin lotuta, 44. artikuluak honela dio:

"1. Tokiko Gobernu Batzarrak izendatu nahiz kargutik kenduko ditu koordinatzaile nagusiak eta zuzendari nagusiak nahiz antzeko organoak".

Eta 2. paragrafoan honela jarraitzen du:

"Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 130.3. artikuluan xedatutakoaren arabera izendatu beharko dira".

Iñaki Gurtubai Artetxe jauna Gasteizko Udaleko zinegotzi karguaz jabetu zen Udalbatzak 2019ko ekainaren 15ean egindako osoko bilkuran; beraz, orain beharrezkoa da orain arte betetzen zuen zuzendaritza kargutik kentzea.

Gasteizko Udaleko Gobernuaren eta Administrazioaren Araudi Organikoaren 44. artikuluak Tokiko Gobernu Batzarrariaitortzen dio zuzendari nagusiak izendatu eta lanpostutik kentzeko eskumena.

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 124.4.b) artikuluak -Tokiko Gobernua Eraberritzeko abenduaren 16ko 57/2003 Legeak aldatua- xedatutakoarekin bat etorriz, alkateari dagokio udal administrazioaren zuzendaritza, eta ondorioz, Gasteizko Udalaren alkateak honakoa proposatzen dio Tokiko Gobernu Batzarrari:

Erabaki proposamena

1. Iñaki Gurtubai Artetxe Alkatetzaren, Ekonomiaren eta Funtzio Publikoaren arloko koordinatzaile nagusiaren kargutik kentzea, 2019ko ekainaren 14tik aurrerako ondorioekin.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 25ean

Alkatea

GORKA URTARAN AGUIRRE