Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALA

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-2047

Gasteizen baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunek 2019ko lehen seihilekoan duten energia-gastuari aurre egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarriak

2019ko ekainaren 21ean egindako ohiko bilkuran onetsi zituen Tokiko Gobernu Batzarrak baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunek 2019ko lehen seihilekoan ohiko etxebizitzan egiten duten energia-gastuari aurre egiteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia eta oinarri orokorrak.

Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1. artikuluan xedatutakoaren ildotik, argitara ematen dira, denek izan dezaten horien berri.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 21ean

Administrazio Zerbitzuen burua

ROSANA URTARAN URTARAN

Baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunen energia-gastua finantzatzeko laguntzak emateko deialdia arautuko duten oinarriak

Lehena. Xedea eta dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

Baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunek ohiko etxebizitzan duten energia-gastuari aurre egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarri arautzaileakezartzea da deialdi honen xedea, hau da, bigarren oinarrian zehazten diren pertsonek elektrizitatearen, gasaren edo beste erregai batzuenhornikuntzagatik egin beharreko gastuari dagokiona.

Gastu hauek lagundu daitezke diruz: 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitarteko elektrizitatearen, gasaren edo beste erregai batzuenkontsumoari dagozkionak, edo komunitate gastuak, horiek berokuntza barne hartzen badute.

Dirulaguntzak barne hartzen dituen hilabeteetan egindako energia-gastuagatik justifikatutako zenbatekoaren araberakoa izango da laguntza.

Edonola ere, laguntzaren gehieneko zenbatekoa 300,00 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko, eta ezingo da izan hark laguntzaren xedearekin lotuta benetan ordaindu duena baino handiagoa.

Laguntza bi zatitan ordainduko zaio onuradunari: ehuneko 80, dirulaguntza emateko ebazpenaren dataren hurrengo hilabetean, eta gainerako ehuneko 20a, berriz, gastuak justifikatu ondoren.

Onuradunek gizarte larrialdiko laguntzarik (GLL) jaso badute ohiko etxebizitza edo alojamendua mantendu ahal izateko, dirulaguntzak barne hartzen duen epean egindako gastuari energia-gasturako jasotako GLLari dagokiona kenduko zaio diruz lagun daitekeen gehienezko gastua kalkulatzeko.

Bigarrena. Onuradunen betebeharrak

Betebehar hauek betetzen dituzten pertsonak baliatu ahalko dira deialdiaz:

1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeapentsio-osagarri gisa.

2. Eskabidea aurkezten den uneari dagokionez, azken 10 urteetan gutxienez 5 urtez Gasteizen erroldatuta egon izana, eta gutxienez urtebetez, modu jarraikian, eskabidea egin aurretik.

3. Ohiko etxebizitzarako elektrizitatearen, gasaren edo beste erregai batzuen fakturak ordaintzea, zuzenean edo zeharka (etxejabeen erkidegoari, errentatzaileari...). Laugarren oinarriko 2. atalean zehazten da nola egiaztatu betebehar hori.

4. Kontsumitzailekalteberentzako bonu soziala eskatu izana; urriaren 6ko 897/2017 Errege Dekretuak eta urriaren 6ko ETU/943/2017 Aginduak arautzen dute hori.

5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2. artikuluan onuradun izateko aipatzen diren debeku-egoeretako batean ez egotea.

Betebeharrak egiaztatzeari dagozkionetarako, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 5. artikuluan definitutako bizikidetza unitatearen kontzeptua hartuko da kontuan.

Hirugarrena. Dirulaguntza emateko prozedura eta zenbatekoa

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak emateko erregimena lehia askea izango da; alegia, bigarren oinarrian zehazten diren betebeharrak betetzen dituztelarik eskabidea epe barruan aurkezten duten pertsonek eskuratu ahalko dute dirulaguntza. Horrenbestez, deialdiko kredituaren gehieneko zenbatekoa modu proportzionalean banatuko da eskabidea onartzen zaien eskatzaile guztien artean.

Edonola ere, laguntzaren gehieneko zenbatekoa 300,00 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko, eta ezingo da izan hark laguntzaren xedearekin lotuta benetan ordaindu duena baino handiagoa.

Laugarrena. Eskabideak eta agiriak aurkeztea

1. Deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta bi hilabetekoa izango da.

2. I. eranskineko inprimakia baliatuz egingo da eskabidea; interesdunak sinatuko du, edo ordezkaritza behar bezala egiaztatuta. Agiri hauek ere aurkezten beharko dira:

2.1. Onuradunaren kontu korrontearen edo aurrezki libretaren lehenengo orriaren fotokopia.

2.2. Elektrizitate, gas edo beste erregai batzuenhornikuntzarako indarrean dagoen kontratuaren kopia eta egindako gastuaren azken bi fakturak edo ordainagiriak.

2.3. Bonu sozialaren eskabidearen kopia edo ebazpena.

2.4. Laguntzaeskatzailea eta ordainagirien edo banku egiaztagirien titularra bera ez badira, agiri bidez egiaztatu beharko da bien arteko erlazioa. Ordainagiriak ordaindu direla justifikatzeko titularrari egindako banku transferentziaren egiaztagiria edo haren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dira, zeinean ordainagirietan zehaztutako zenbatekoa jaso duela adieraziko baitu, NAN/AIZren kopia erantsita.

3. 2018an eskuratutako laguntza osoa edo zati bat justifikatu gabe duten pertsonei ukatu egingo zaie eskatutako dirulaguntza.

4. Aurkeztutako eskabideen gaineko ebazpena albait egokiena izan dadin, beste agiririk ere eskatu ahal izango du Gasteizko Udalak.

5. Prozedura tramitatzeko administrazio publikoen esku dauden datuak erabili behar dira. Hori dela eta, eskabide ereduan berariazko baimena emango zaio organo kudeatzaileari datuen benetakotasuna egiaztatzeko behar diren lanak egiteko. Organo kudeatzaileari baimen hori ematen ez bazaio, datu horiek egiaztatzeko dokumentazioa erantsi beharko da, prozeduraren arauetan ezarritakoari jarraituz.

Bosgarrena. Prozeduraren instrukzioa, balioespena eta proposamena

1. Herritarrei laguntzeko bulegoetan eskabideak jaso ondoren, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak.egiaztatuko du behar bezala beteta dauden eta oinarri hauetan eskatutako agiriak erantsi diren.

2. Eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako betebeharrak betetzen, eskatzaileei hamar egun balioduneko epea emango zaie akatsakkonpontzeko edo falta diren agiriak aurkezteko, Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluaren ildotik. Halaber, ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitzat joko dela, dagokion ebazpenaren bitartez.

3. Orobat eskatuko zaio eskabidea zuzentzeko baldin eta laugarren oinarriko 4. atalaren ildotik egindako egiaztapenetatik ondorioztatzen bada eskatzaileak ez dituela zerga-betebeharrak bete edo Gizarte Segurantzarekikoak ordaindu, edo beste agiriren bat erantsi behar badu.

4. Aurreko paragrafoan ezarritakoaz gain, prozedura tramitatu eta ebazteko beharrezko den edozein datu, dokumentu osagarri edo argibide galdatu ahalko zaio eskatzaileari.

5. Oinarrietan edo aplikatzekoa den araudian jasotako eskakizunak betetzen ez dituzten dosierrak, edo behar diren agiriak erantsita ez dauzkatenak, organo instrukzio-egilearen esku utziko dira, ez onartzeko ebazpen-proposamena egin dezan; bertan ez onartzeko arrazoiak azalduko dira.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak egindako txosten teknikoari jarraituko zaio eskabideak balioetsi eta emateko hasierako proposamena egiteko.

Seigarrena. Dirulaguntzak emateko ebazpena

Eskabide bakoitzari dagozkion tramiteak bete eta txosten teknikoa egin ondoren, kide anitzeko organoak -Gizarte Politiken. Adinekoen eta Haurren Saileko zuzendariak, Komunitate Jardueraren Zerbitzuko buruak eta Prestazioetako eta Gizarteratzeko buruak osatutakoa- dirulaguntza eman edo ukatzeko proposamena egingo du, eta Gizarte honetara zinegotzi ordezkariari helaraziko dio, hark onets dezan.

Alderdi hauek adierazi beharko dira dirulaguntza emateko erabakian: onuradunaren izena, diruz lagun daitekeen epea, hileko zenbatekoa eta orotara ordaindu beharrekoa.

Ebazpena, arrazoitua izango baita, gehienez hiru hilabeteko epean emango da -eskabideak aurkezten den egunetik kontatuta-, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie; orobat zehaztuko da erabakiak amaiera ematen diola administrazio bideari, eta haren kontra zein errekurtso aurkez dezaketen, zein organoren aurrean eta zein epetan.

Ebazteko gehienezko epe hori igarotzen delarik berariazko ebazpenik eman ez bada, dirulaguntza eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Gasteizko Udalaren dirulaguntzei buruzko ordenantzan xedatutakoaren ildotik.

Zazpigarrena. Onuradunen betebeharrak

* Udalaren egiaztatzeekintzen mende jartzea, baita bertako Kontu-hartzailetza Nagusiari dagozkion finantza-kontrolerako ekintzen mende ere.

* Laguntza emateko orduan kontuan izandako edozein zirkunstantzia objektibo nahiz subjektibo aldatuz gero, Udalari jakinaraztea.

Laguntza eskabidea ulertu eta ebaluatzekobeharrezkotzatjotzen den informazio eta agiri osagarri oro Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailaren eskura jartzea.

* Diruz laguntzekoa den epeko energia-gastua justifikatzea, ordainagiri eta ordainketa-egiaztagirien bidez.

Zortzigarrena. Kredituak

2019ko ekitaldirako aurrekontu-aplikazioaren kontura finantzatuko da laguntzen kostua -30.000,00 euroko zuzkiduraren barruan-. Beraz, uztailaren 21eko 887/2006 EDaren 56. artikuluan xedatutakoaren ildotik, dirulaguntzak ematekotan nahiko kreditu izan beharko du deialdia ebazteko orduan.

Bederatzigarrena. Bestelako dirulaguntza edo laguntzekiko bateragarritasuna

Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak bateragarri izango dira helburu berarekin beste edozein erakunde publiko edo pribatuk ematen dituenekin, deialdiaren xede den energia-gastuan gain-finantziaziorikgertatzen ez den bitartean.

Hamargarrena. Dirulaguntza ordaintzea eta gastuak justifikatzea

1. Ebazpena onetsi ondoren, banku transferentziaren bidez ordainduko zaio laguntza onuradunari, eskabidean adierazitako kontuan.

2. Oinarrien lehen puntuan xedatutakoren ildotik, laguntza bi zatitan ordainduko zaio onuradunari: ehuneko 80, dirulaguntza emateko ebazpenaren dataren hurrengo hilabetean, eta gainerako ehuneko 20a, berriz, gastuak justifikatu ondoren.

3. Dirulaguntzaeskuratzeko eskabidea ebazten denetik gehienez 2 hilabeteko epean onuradunak herritarrei laguntzeko bulego batean egiaztatu beharko du diruz lagundutako gastua, eta fakturak edo ordainagiriak nahiz dagozkion ordainketa-egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu horretarako.

Justifikatutako zenbatekoak jasotako laguntza bestekoa edo hortik gorakoa izan beharko du, lehen oinarrian gizarte larrialdiko laguntzenjasotzaileentzat aurreikusitako doitzea gorabehera.

Jasotako laguntza osoa justifikatzen ez bada, bidegabe jasotako laguntzakitzuli beharko dira.

Ez dira baliozkoak izango aipatutako datuak zehazten ez dituzten banku ordainagiri edo egiaztagiriak, ez eta zuzenketa edo ezabaketarik dutenak ere.

4. Berokuntza gastuak komunitatearen barruan sartzen direnean, transferentziaren banku egiaztagiriaren bidez justifikatuko da, edo jabeen erkidegoak eman eta sinatutako ziurtagiriaren edo ordainagiriaren bidez. Batean zein bestean, ordainagiriaren titularra, helbidea, hilabetea eta ordaindutako zenbatekoa zehaztu beharko dira.

5. 2018an ohiko etxebizitza edo alojamendua mantendu ahal izateko gizarte larrialdiko laguntzak jaso dituzten onuradunek ez dituzte aipatutako agiriak aurkeztu beharko baldin eta aurretik laguntza horiek justifikatzeko aurkeztu badituzte Gasteizko Udalean.

6. Nolanahi ere, Gasteizko Udalak betebeharrak betetzen direla egiaztatzekobeharrezkotzatjotzen duen agiri oro eskatu ahalko du, bai eta kontrol ahalmenak baliatzeko behar direnak ere.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailari zuzendutako egiaztagiriak Gasteizko Udalaren herritarrei laguntzeko bulegoetako batean aurkeztu ahalko dira, edo zuzenbideak onartutako beste edozein bide baliatuz.

Hamaikagarrena. Dirulaguntza itzultzea

Organo eskudunak ofizioz eskatuko du jasotako laguntzaitzultzeko, bere ekimenez edo goragokoaren aginduz, beste organo batzuen eskari arrazoituei erantzunez edo salaketa baten ondorioz. Jasotako dirulaguntzaitzuli egin beharko da, beharrezko den dosierra izapidetu ondoren, kasu hauetan:

- Dirulaguntza zertarako eskatu zuten, hartarako erabili ez badute.

- Eskabidean emandako datuak edo aurkeztutako agiriak faltsutu egin badituzte.

- Laguntza ematea arrazoitu duten zirkunstantziakdesagertzen badira.

- Finkatutako betebeharrak bete ez badituzte.

- Dirulaguntzei buruzko Udal Ordenantzaren 20. artikuluan adierazten diren beste kasuetan.

Halaber, onuradunek diruz lagundutako gastuen kostuaren gainean lortutako soberakina itzuli egin beharko dute.

Hamabigarrena. Dirulaguntza itzultzeko prozedura

1. Gasteizko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantzaren 23. artikuluan xedatutakora egokituko da emandako dirulaguntza osoa edo haren zati bat itzultzeko prozedura.

2. Udaleko Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailaren kontu-korrontean sartu beharko da diru hori.

Hamahirugarrena. Arau-hausteak eta zigorrak

Gasteizko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantzan xedatutakora egokituko da arau-hauste eta zigorren erregimena.

Hamalaugarrena. Interpretatzea

1. Oinarri hauen interpretazioan sor daitekeen edozein zalantza Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotzi ordezkariak argituko du.

2. Oinarri hauek aurreikusi gabekoetan, Gasteizko Udalaren dirulaguntzei eta laguntzei buruzko udal ordenantza hartuko da kontuan, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, horri dagokion araudia -uztailaren 21eko 887/2006 EDaren bidez onetsia-, eta aplikagarri diren gainerako arauetan xedatutakoa ere.