Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

BASTIDAKO UDALA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epearen hasiera, 2019. urtea
Argitaratuta: 2019/07/05eko 77. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2019-77-1995

Bizilagunei eta, oro har, herritarrei jakinarazten zaie uztailaren 1etik (bat) 26ra (hogeita sei), egun biak barne (salbu eta larunbat eta jaiegunak), ordaindu ahal izango dela borondatezko aldian zerga hau:

- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, 2019. urtea.

Ordaindu beharra duten zergadunek udalaren kontu korronte honetan sartu behar dute dirua: Kutxabanken ES33-2095-3216-41-1090956243 zenbakian, 08:30etik (zortzi eta erdiak) 10:30era (hamar eta erdiak).

Zergadunei aholkatzen zaie zergaren ordainagiriak banketxeetanhelbideratzea.

Ordaindu beharra duten eta aipatutako epean, hau da, uztailaren 29a (hogeita bederatzi) baino lehen, ordaintzen ez duten zergadunek ehuneko 20ko (hogei) errekargua izango dute, eta premiamendu bidez kobratzeko bideari ekingo zaio.

Igorritako zenbatekoekin ados egon ezean, ordaindu behar dutenek berraztertzekoerrekurtsoa aurkeztu ahal izango diote udal honi, kobratzeko borondatezko epea amaitu eta hilabeteko epean.

Bizilagunak eta herritarrak jakitun egon daitezen jakinarazten da.

Bastida, 2019ko ekainaren 19a

Alkate-lehendakaria

LAURA PEREZ BORINAGA