Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren 701/2018 Foru Agindua, azaroaren 29koa. Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsetako partaidetzak erosteko gordailuen urteroko informazio aitorpena
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4462

Martxoaren 7ko 2/2018 Foru Arauak, zeinaren bidez aldatzen baitira Arabako zerga sistemako hainbat arau eta zerga, arautzen du berrikuntzarekin, jarduera ekonomikoaren finantzaketarekin eta ekoizpen kapitalizazioarekin loturiko Europako funts jakin batzuen zerga tratamendua.

Foru agindu honen bidez, onesten dira 782 ereduaren diseinu fisiko eta logikoak (Berrikuntzabultzatzeko Europako funtsetakopartaidetzak erosteko gordailuen urteroko informazio aitorpena).

Zuzeneko Zergen Zerbitzuak horren harira emandako txostena ikusi da.

Horregatik, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hau

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Onestea 782 ereduaren diseinu fisiko eta logikoak (Berrikuntzabultzatzeko Europako funtsetakopartaidetzak erosteko gordailuen urteroko informazio aitorpena).

Onesten dira 782 ereduari dagozkion euskarriek jarraitu behar dieten diseinu fisiko eta logikoak, xedapen honen I. eranskinean ageri direnak.

Bigarrena. Nork aurkeztu behar duen 782 eredua.

Indarrean dagoen araudiaren arabera 782 eredua aurkeztu behar dute berrikuntza bultza­tzeko Europako funtsetako partaidetzak erosteko gordailuak merkaturatzen dituzten kreditu entitateek, baldin eta haien harpidedunek zerga egoitza Araban badaukate. Martxoaren 7ko 2/2018 Foru Arauak, zeinaren bidez Arabako zerga sistemako hainbat arau eta zerga aldatzen diren, definitzen ditu funts horiek, 10. artikuluan.

Hirugarrena. 782 eredua aurkezteko erak.

782 eredua nahitaez baliabide elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, egoitza elektronikoa edo Editran erabiliz, Foru Agindu honen I. eranskinean jasotzen diren diseinu fisiko eta logikoen arabera.

Ereduaren aurkezpen telematikoa Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren otsailaren 3ko 39/2010 Foru Aginduak 3. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz egingo da (agindu horren bidez, zergapeko batzuek eredu jakin batzuk Interneten bidez telematikoki aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dira).

Laugarrena. 782 eredua aurkezteko epea.

782 eredua hurrengo urteko urtarrilaren lehenengo 30 egunen barruan aurkeztu beharko da, aurreko urteko informazioari dagokionez.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Lehenengoa. Aldatzea Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 770/2014 Foru Agindua, abenduaren 10ekoa, onartzen duena 187 eredua, talde inbertsioko erakundeen kapitalaren edo ondarearen akzioei edo partaidetzei buruzko informazio aitorpenarena eta akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errenta edo ondare irabazien gainean pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga direla-eta egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteroko laburpenarena. Urteroko laburpena.

Ondoko aldaketa hauek egiten dira ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen 187 ereduko euskarriaren diseinu fisiko eta logikoetan, zeinak abenduaren 10eko 770/2014 Foru Aginduaren II. eranskinean jasotzen baitira:

Bat. Ezartzen da eremu berri bat, "Funtsaren izena", 2 motako erregistroko (aitortuaren erregistroko) 390-430 posizioak hartzen dituena. Honela egongo da idatzita:

Posizioak

Izaera

Eremuen deskripzioa

390-430

Alfanumerikoa

FUNTSAREN IZENA

Funtsaren izen osoa idatzi behar da.

Bi. Ezartzen da eremu berri bat, "Europako funts mota", 2 motako erregistroko (aitortuaren erregistroko) 431 posizioa hartzen duena. Honela egongo da idatzita:

Posizioak

Izaera

Eremuen deskripzioa

431

Numerikoa

EUROPAKO FUNTS MOTA

2018ko martxoaren 7ko 2/2018 Foru Arauaren 10., 11. edo 12. artikuluetan aipatzen diren Europako funtsetako bat izanez gero, kode hauetako bat idatzi behar da:

1: Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsa.

2: Jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsa.

3: Ekoizpen kapitalizazioa bultzatzeko Europako funtsa.

Bigarrena. Aldatzea Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuaren 318/2009 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, balio, aseguru eta errenten inguruko urteroko informazio aitorpenaren 189 eredua onartzen duena.

Ondoko aldaketa hauek egiten dira ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen 189 ereduko euskarriaren diseinu fisiko eta logikoetan, zeinak ekainaren 1eko 318/2009 Foru Aginduaren II. eranskinean jasotzen baitira:

Bat. Ezarten da eremu berri bat, "Erakundearen izena", 2 motako erregistroko (aitortuaren erregistroko) 390-430 posizioak hartzen dituena. Honela egongo da idatzita:

Posizioak

Izaera

Eremuen deskripzioa

390-430

Alfanumerikoa

ERAKUNDEAREN IZENA

Erakunde edo funts jaulkitzailearen izen osoa idatzi behar da.

BALIO KODEA eremuan, 81. posizioan, A, B edo C idatzi bada soilik beteko da eremu hau.

Bi. Ezartzen da eremu berri bat, "Europako funts mota", 2 motako erregistroko (aitortuaren erregistroko) 431 posizioa hartzen duena. Honela egongo da idatzita:

Posizioak

Izaera

Eremuen deskripzioa

431

Numerikoa

EUROPAKO FUNTS MOTA

2018ko martxoaren 7ko 2/2018 Foru Arauaren 10., 11. edo 12. artikuluetan aipatzen diren Europako funtsetako bat izanez gero, kode hauetako bat idatzi behar da:

1: Berrikuntza bultzatzeko Europako funtsa.

2: Jarduera ekonomikoaren finantzaketa bultzatzeko Europako funtsa.

3: Ekoizpen kapitalizazioa bultzatzeko Europako funtsa.

Hirugarrena. Aurkezpen telematikorako sistemaren aplikazio eremua.

Ondoko eredu hau eransten zaio Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren otsailaren 3ko 39/2010 Foru Aginduaren 1. artikuluko Bat apartatuari (agindu horren bidez, zergapeko batzuek eredu jakin batzuk Interneten bidez telematikoki aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dira):

"-782 eredua (Berrikuntzabultzatzeko Europako funtsetakopartaidetzak erosteko gordailuen urteroko informazio aitorpena).

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru agindu honek indargabetu egiten du azaroaren 20ko 678/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita berrikuntzabultzatzeko Europako funtsetakopartaidetzak erosteko gordailuen urteroko informazio aitorpena.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du indarra, eta, lehenengo aldiz, 2019an aurkeztuko da, 2018ko ekitaldiari dagokion informazio aitorpena aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 29a

ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatua

JOSÉ LUIS CIMIANO RUIZ

ogasun zuzendaria

TERESA VIGURI MARTÍNEZ