Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Udala

Funtzio Publikoaren Saila
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4441

Behin-behineko izendapen edo zerbitzu-eginkizun bidez, Gasteizko Udaleko Udalbatzaren idazkari lanpostua betetzea

Behin-behineko izendapen bidez Gasteizko Udaleko Udalbatzaren idazkari lanpostua betetze aldera, Funtzio Publikoaren zinegotzi ordezkariak lanpostua betearazteko ebazpena eman du 2018ko azaroaren 26an, hauxe delarik -hitzez hitz- haren testua:

"Gasteizko Udaleko Udalbatzaren idazkariak erretiroa eskatu du 2019ko urtarrilaren 16rako, eta, ondorioz, lanpostua huts geratuko da".

Toki administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuko 8. artikuluaren arabera, lanpostu hori -zein jarraian adierazitako moduan definitzen den Udal honen lanpostuen zerrendan- Toki administrazioko gaikuntza nazionaleko lehen mailako funtzionarioeigordetzen zaie:

Udalbatzako idazkaria, lanpostu-osagarria: 30, berariazko osagarria: 5, arduraldiaren portzentajea: 125, hizkuntza-eskakizuna: 4, derrigortasun-data: 1994ko abenduaren 31

Kontuan hartu da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa.

Kontuan hartu da martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 48. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.

Beraz, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak -abenduaren 16ko 57/2003 Legeak aldatua- 127. artikuluan aitortutako eskumenak direla medio, eta Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko maiatzaren 24an emandako eskuordetzea baliaturik, honako hau ebatzi dut:

Ebazpena

Lehena. Hamar eguneko epea irekitzea, iragarkia ALHAOn argitaratzen denetik, lehen mailako idazkaritza lanpostua behin-behineko izendapen bidez -edo, modu subsidiarioan, zerbitzu-eginkizun bidez- betetzeko prozesuan parte hartu nahi duten hautagaiek eskabideak aurkeztu ditzaten.

Toki administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionario, lehen mailako idazkari, izan behar da hautatua.

Bigarrena. Hautagai aukeratuaren alde behin-behineko izendapena egitea proposatzea Arabako Foru Aldundiari.

Hirugarrena. Hautagairik aurkeztuko ez balitz, Toki administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuko 48. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako prozedurarekin jarraitzea.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 27an

Funtzio Publikoaren zinegotzia

Jaione Aguirre López de Araya