Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia Iragarkiak

IDAZKARITZA NAGUSIA

Foru Gobernu Kontseiluak 2018ko azaroaren 27ko ohiko bilkuran onartutako xedapenen laburpena
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4430

- Zerga premiazko araugintzako dekretua:

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2018 Zerga premiazko araugintzako dekretua, azaroaren 27koa. Onestea gasaren, petrolioaren eta kondentsatuen erauzte balioaren gaineko zerga.

- Foru dekretua:

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 59/2018 Foru dekretua, azaroaren 27koa. Onespena ematea Arabako zerga sistemako zenbait arautegitan aldaketak egiteari.

- Erabakiak:

DIPUTATU NAGUSIAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 637/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onestea Foru Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 4ko ohiko bilkura aurreko 3ra, astelehena, atzeratzea.

Foru Gobernu Kontseiluaren 638/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onestea Aldundi honek emakumeenganako indarkeriaren arloko koordinaziorako lurralde batzordean izango duen ordezkariaren izendapena.

EKONOMIA GARAPENAREN ETA LURRALDE OREKAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 639/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea Arabako toki erakundeen ondasunen inbentarioa egiteko Foru Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 3ko 39/2018 Foru Dekretuak onetsitakodirulaguntza deialdiaren ebazpenari.

Foru Gobernu Kontseiluaren 640/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea Arabako toki erakundeen gastu korrontea murrizteko eta karbono dioxidoko emisioak murrizten laguntzeko kanpoko tokiko argiteria sektorean ekintzak egiteko dirulaguntzen bosgarren esleipenari, zeinaren deialdia Foru Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 3ko 40/2018 Foru Dekretuaren bidez egin baitzen.

Foru Gobernu Kontseiluaren 641/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea Arabako toki erakundeen gastu korrontea murrizteko eta karbono dioxidoko emisioak murrizten laguntzeko kanpoko tokiko argiteria sektorean ekintzak egiteko dirulaguntzen seigarren esleipenari, zeinaren deialdia Foru Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 3ko 40/2018 Foru Dekretuaren bidez egin baitzen.

Foru Gobernu Kontseiluaren 642/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea "Altel SLU" enpresari esleitzeari Arabako Lurralde Historikoko herrigune eta eskualde barreiatuetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak nola hedatzen ari diren behatzekolaguntza eta ikuskapen teknikoa, hiru hilez behingo txostenak egiteko eta herrigunea aztertzeko hurrenez hurren 4.162,40 euro eta 687,28 euroko aleko prezioetan, BEZa barne.

ENPLEGU, MERKATARITZA ETA TURISMO SUSTAPENAREN ETA FORU ADMINISTRAZIOAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 643/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea Aldundi honetarako eta nahitaezko dirubilketako erakunde kudeatzailerako 2019rako posta zerbitzuetarako "Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA" sozietatearekin egindako kontratua luzatzeari, irailaren 6ko 537/2016 Erabakian onetsitako aleko prezio berberetan.

Foru Gobernu Kontseiluaren 644/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea suteen aurkako ekipoak (SAE) onik zaintzeko eta konpontzekomantentzezerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeari, gehienez ere 312.864,86 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne, eta 2019ko apirilaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra arteko gauzatzeko epearekin.

Foru Gobernu Kontseiluaren 645/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea telefono deiei erantzuteko "Servicios Integrales de Atención al Cliente y Ventas Xupera XXI SA" enpresari esleitutako kontratua luzatzeari 2019rako, 102.100 euroko zenbateko aurreikusian, BEZa barne.

Foru Gobernu Kontseiluaren 646/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea aldatzearimaiatzaren 22ko 480/2007 Erabakia, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, datu pertsonalen babesarenaren (DBLO), eraginpean dauden Aldundi honetako fitxategien segurtasunerako egitura funtzionalaonetsi zuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendura egokitzeko.

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 647/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Behin betiko onespena ematea Armiñongo udalerriko ondasun higiezinen gaineko zergari lotutako lurzoruaren eta hiri ondasun higiezinen (eraikinak) balioztapen txostenari.

Foru Gobernu Kontseiluaren 648/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea foru arau proiektuari, zeinaren bidez berresten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin, Nafarroako Zerga Ogasunarekin eta Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiekin egindako hitzarmena proiektu bat garatzeko, non aztertu eta ezarriko baitira fakturatzeko eta kobratzeko sistemen kontrolerako tresnak (TICKET-BAI proiektua); eta hura Batzar Nagusietara bidaltzeari, arauz izapidetu dadin.

Foru Gobernu Kontseiluaren 649/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak hala eskatuta, 2018ko urtekoa 2019an banatzeko 40/2018 konpromiso kredituaren (94.379,03 euro) espedienteari, gastuen egoeraren "Arabako Garraio Plan Zuzentzailea betearaztea: AKK" partidan.

Foru Gobernu Kontseiluaren 650/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea, Nekazaritza Sailak hala eskatuta, 2018ko urtekoa 2019an banatzeko 41/2018 konpromiso kredituaren (5.390,16 euro) espedienteari, gastuen egoeraren "Mendi publikoetarako laguntzak" partidan.

Foru Gobernu Kontseiluaren 651/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onestea foru aldundi honen aurrekontuaren kreditua gaitzeko 22/2018 espedientea eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuaren kreditua gaitzeko 3/2018 espedientea (guztira, 858.526,00 euro) eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuaren 14/2018 kreditu transferentzia espedientea (96.251,00 euro), Gizarte Zerbitzuen Sailak eskatuak.

Foru Gobernu Kontseiluaren 652/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onestea kreditua transferitzeko 144/2018 espedientea, 50.000 eurokoa, "Kultur ekintza eta sormena sustatzea" partidarako, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eskatua.

GIZARTE ZERBITZUEN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 653/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onestea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzura lan egiten duten langileen ordainsariak 2017rako ezarritakoei dagokienez ehuneko 1,5 handitzea, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta ehuneko 0,25 gehiago 2018ko uztailaren 1etik aurrera.

Foru Gobernu Kontseiluaren 654/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onestea Indesa 2010 SL sozietateari ekarpena egitea, finantza desoreka konpontzeko.

NEKAZARITZA SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 655/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onestea, Landa Garapenerako Programa 2015-2020 delakoaren baitan, maiatzaren 25eko Kontseiluaren 22/2018 Foru Dekretuak onartutako Nekazaritzako ur baliabideak kudeatzeko diru-laguntza deialdiaren ebazpena.

Foru Gobernu Kontseiluaren 656/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea EntziakoPartzuergoak eskatutako luzapenari, zeina baita 2018rako basogintzarakolaguntzen deialdian urriaren 9ko 528/2018 Erabakiaren bidez diruz lagundutako baso pista konpontzeko.

BIDE AZPIEGITUREN ETA MUGIKORTASUNAREN SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 657/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea "Foru sareko zenbait errepidetan 2018an errodadura geruza birgaitzeko eta berriro jartzeko proiektuaren" obretan azken egiaztagiriari eta gehikuntzari.

Foru Gobernu Kontseiluaren 658/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea "Arabako errepideen 2004-2015eko plan integralaren eguneratzearen, aldaketaren edo berrazterketaren 2016-2027rako aurreproiektua" dela eta aurkeztutako alegazioen erantzunari.

Foru Gobernu Kontseiluaren 659/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea aldatzeari AP-1 eta AP-68 autobideetako tarte, barne sartzen delarik Ribabellosako bide sariaren estazio berria, diruz lagungarrietan Arabako Lurralde Historikoan bizi diren erabiltzaileekordaintzen dituzten bidesariengatik dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarriak.

EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 660/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea ez onartzeari Club Deportivo de Baloncesto Premavi-k abuztuaren 3ko 447/2018 Erabakiaren kontra jarritako berraztertzekoerrekurtsoa. Erabaki horren bidez, ebatzi zen 2017-2018 ikasturtean Arabako Lurralde Historikoko irabazteko xederik gabeko entitateen bitartez eskola kirola garatzekodirulaguntzen deialdia.

Foru Gobernu Kontseiluaren 661/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea ez onartzeari Club Deportivo Padel Virtual-ek abuztuaren 3ko 447/2018 Erabakiaren kontra jarritako berraztertzekoerrekurtsoa. Erabaki horren bidez, ebatzi zen 2017-2018 ikasturtean Arabako Lurralde Historikoko irabazteko xederik gabeko entitateen bitartez eskola kirola garatzekodirulaguntzen deialdia.

Foru Gobernu Kontseiluaren 662/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea Gazteriaren Foru Erakundearen zerbitzuan ari diren langileen ordainsari orokorrak eta antzinatasun sariak ehuneko 0,25 gehitzeari 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 663/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea Arabako Foru Aldundia Etxeko eta Komunitateko Konpostajearen aldeko Toki Erakundeen Estatuko Sareari -Composta en Red- atxikitzeari, eta sarerako solaskideak izendatzeari.

Foru Gobernu Kontseiluaren 664/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea SAV-DAM ABEEari esleitzeari "Agurain, Dulantzi, Maeztu, Izarra, Santikurutze Kanpezu, Bernedo, Harana, Gaubea eta Zuhatzako uharteko hondakin uren araztegiak ustiatu, mantendu eta onik zaintzekozerbitzua", 796.667,37 euroko zenbatekoaz, BEZa barne, eta 2 urteko gauzatze epeaz.

Foru Gobernu Kontseiluaren 665/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea "Espejon, SISEUaren eta haren aldameneko etxebizitzen hondakin uren saneamendurako hodi biltzailearen proiektuaren" obrak prozedura ireki bidez kontratatzeari, 228.043,74 euroan (BEZa barne) eta lau hilabeteko gauzatze epearekin.

Foru Gobernu Kontseiluaren 666/2018 Erabakia, azaroaren 27koa. Onespena ematea "Lukiano eta Aperregiko herriguneak Zuiako HUAra lotzeko proiektua" dela eta metatutako materialen konturako ordainketei.