Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

328/2018 Foru Agindua, azaroaren 21ekoa, interes publikoa adierazten diona Zambranako udalerriko lurzoru urbanizaezinean telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat instalatzeari
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4427

AURREKARIAK

Telxius Torres España SAk eskaera egin du interes publikoa adierazteko Zambranako udalerriko 2 poligonoko 791 lurzatian, zeinak lurzoru urbanizaezinaren sailkapena eta itxuraberritu beharreko basogintzako babes zonaren kalifikazioa dituen, telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat instalatzeko proiektuari.

Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoru eta hirigintzarenak, arautzen dituen baimen izapideak betetzearren, Zambranako Udalak espedientea bidali zuen, udal arkitektoaren txostena barne.

OINARRIAK

Sail honek eskumena du aztertzen ari den espedientea ebazteko, diputatu nagusiaren uztailaren 3ko 133/2015 Foru Dekretuaren arabera.

Bat etorriz ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 28.5.a) artikuluan ezarritakoarekin, lurzoru urbanizaezinean ezingo dira gauzatu aplikatzekoa den arloko legeriak edo lurralde antolamenduak interes publikoko adierazitako zuzkidura, ekipamendu eta jarduerak berariaz ezartzeko jardunak baizik, zeinak, betiere, dagokion foru diputatuak ebazpen bidez deklaratu behar baititu interes publikoko, hogei egunez jendaurrean edukitzeko izapidea bete ondoren.

2018ko urriaren 2an espedienteari hasierako onarpena ematen zion foru agindua eman eta ALHAOra bidali zen argitaratua izan zedin. Aldizkari horretan (118. zk.) 2018ko urriaren 15ean argitaratu zen. Bestalde, espediente horren aurka erreklamazioak aurkezteko arauzko 20 egunetan ez zen inongo alegaziorik aurkeztu.

Maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorrak, telekomunikazioenak, 2. artikuluan ezarritakoaren ondorioz datorkio interes publikoa aztertutako kasuari. Artikulu horretan ezartzen denez, "Telekomunikazioak interes orokorreko zerbitzuak dira eta lehia askearen araubidean ematen dira".

Horregatik, eta dagozkidan eskumenez baliatuz,

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoru eta hirigintzarenak, 28.5.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, interes publikoa adieraztea Telxius Torres España SLk sustatuta eta Zambranako Udalak izapidetuta Zambranako udalerrian, 2 poligonoko 791 lurzatian, zeinak lurzoru urbanizaezinaren sailkapena eta itxuraberritu beharreko basogintzako babes zonaren kalifikazioa dituen, telefonia mugikorreko oinarrizko estazio bat instalatzeko proiektuari.

Bigarrena. Adierazpen honek ez du kentzen proiektua gauzatu baino lehenago aginduzko udal baimena lortzeko beharra, ez eta horretarako udal erabakiaren edukia aurretik ezartzen ere.

Hirugarrena. Interes publikoa aitortzeak ez du administrazio bidea amaitzen, ez eta horrek aurrera egin dezan eragozten ere. Beraz, ez dago haren aurkako errekurtsorik aurkezterik. Zambranako Udalak, dagokion administrazio egintza emateko eskumena duen organoa den aldetik, baimena emateko edo ukatzekohartzen duen ebazpenaren aurka bakarrik jarri ahal izango da errekurtsoa.

Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

JOSEAN GALERA CARRILLO