Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

82/2018 Mozioa, azaroaren 21ekoa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari eskatzeko ordeztu dezala errenta-aitorpenaren kanpainetako kontsultarako telefonoa doako telefono adimentsu batez
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4425

Arabako Batzar Nagusiek, 2018ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran, ondorengo mozioa onetsi zuten:

82/2018 Mozioa, azaroaren 21ekoa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari eskatzeko ordeztu dezala errenta-aitorpenaren kanpainetako kontsultarako telefonoa doako telefono adimentsu batez.

Arabako Batzar Nagusiek Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari eskatzen dio egin beharreko gestioak egin ditzala ordezteko pertsona fisikoen errenta-aitorpenaren kanpainetako informazio eta kontsultarako telefono adimentsu ez doakoa (901) doako zenbakia adintsuaz (900), eta gaitu dezala 2018ko hurrengo errentaren kanpainarako.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a

Presidentea

PEDRO IGNACIO ELÓSEGUI GONZÁLEZ DE GAMARRA