Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

81/2018 Mozioa, azaroaren 21ekoa, Arabako Foru Aldundiak bere titulartasuneko baliabideetan osasun-zerbitzuak ematearen ondorioz egiten duen gastu osoa finantzatzeari Eusko Jaurlari­tzak behin eta berriz emandako ezetzari buruz
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4424

Arabako Batzar Nagusiek, 2018ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran, ondorengo mozioa onetsi zuten:

81/2018 Mozioa, azaroaren 21ekoa, Arabako Foru Aldundiak bere titulartasuneko baliabideetan osasun-zerbitzuak ematearen ondorioz egiten duen gastu osoa finantzatzeari Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz emandako ezetzari buruz.

1. Arabako Batzar Nagusiek beren haserrea adierazten dute Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz esan diolako ezetz Arabako Foru Aldundiak bere titulartasuneko baliabideetan osasun-zerbitzuak ematearen ondorioz egiten duen gastua finantzatzeari, arreta soziosanitarioa hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak, Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetzak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan.

2. Arabako Batzar Nagusiek Jaurlaritzari exijitzen diote berehala ordaindu dezala Arabako Foru Aldundiak bere titulartasuneko baliabideetan osasun-zerbitzuak ematearen ondorioz 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastu erreala, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren Dekretuaren bigarren xedapen osagarriak eskatzen duen bezalaxe.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a

Presidentea

PEDRO IGNACIO ELÓSEGUI GONZÁLEZ DE GAMARRA