Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia Iragarkiak

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

Aramaioko udalerriko balioztapen txostenetik eratorritako katastro balioak bulegoan bertan jakinaraztea
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4420

Foru Gobernu Kontseiluak, urriaren 30ko 577/2018 Erabakiaren bidez, Aramaioko balioztapen txosten berria onartu zuen; txosten horretatik eratorritako katastro balioak interesdun bakoitzari bere bizilekuan jakinaraztearekin batera, honen bidez iragartzen da aipatutako balio horiek bulegora etorrita ere jakinaraz daitezkeela.

Horretarako, ondasun higiezinen gaineko zergaren subjektu pasiboak Ogasunaren bulegoetara etor daitezke (Samaniego kalea 14, bigarren solairua), 8:15etik 14:30era, Aramaioko balioztapen txosten berritik eratorritako katastro balioen jakinarazpena jasotzeko.

Jakinarazpen hori hamar eguneko epean jaso daiteke, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 5a

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua

Jose Luis Cimiano Ruiz