Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

GEBARAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

Hasierako onespena ematea Arana 1 zenbakian dagoen etxebizitzaren erabilera arautzen duen ordenantzari
Argitaratuta: 2018/12/05eko 140. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-140-4418

Kontzejuak, 2018ko azaroaren 8ko bilkura irekian,

Erabaki zuen

Hasierako onespena ematea Arana 1 zenbakian dagoen etxebizitzaren erabilera arautzen duen ordenantzari. Onespen hori argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 19ko 41/1989 Foru Arauak, toki ogasunak arautzen dituenak, 16. artikuluan xedatutakoarekin, interesdunek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; espediente hori jendaurrean dago Gebarako Kontzejuaren aretoan. Epea igaro eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, erabakia behin betiko hartutzat joko da.

Gebara, 2018ko azaroaren 26a

Lehendakaria

MARIA ESTIBALIZ RUIZ DE AZUA FERNANDEZ DE LARREA