Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

906/2018 Ebazpena, apirilaren 27koa, Ogasuneko zuzendariarena, Arabako Lurralde Historikoan Iruzurraren aurka Borrokatzeko 2018ko Plana hezurmamitzen duten irizpide orokorrak aditzera ematen dituena
Argitaratuta: 2018/05/04eko 51. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-51-1653

Arabako Foru Ogasunaren xede lehentasunezko eta oinarrizkoetako bat da lurralde historikoan gertatzen den zerga iruzurraren kontra borrokatzea.

Horretarako, Arabako Foru Ogasunak helburu batzuk ezarri ditu, ezinbestekoak iruzurraren kontra egiteko. Hauek dira:

1. Zerga betebeharrak borondatez bete daitezen sustatzea, eta hori lortzeko, informazioa hobetu egingo da, zerbitzuakpertsonalizatu egingo dira, kudeaketak erraztu egingo dira eta zergadunari orientazioa emango zaio, eskura dituen aukera guztien artean erabakitzeko.

2. Foru Ogasunak ematen dituen zerbitzuak ahalik eta baliorik handiena izan dezaten herritarrentzat, zergadunek beren betebeharrak hobeto bete ahal izan ditzaten.

3. Iruzurrari aurrea hartzea da, hots, iruzur arriskuak aldez aurretik identifikatzea, prebentzio neurriak hartuz eta aldian-aldian iruzurraren eboluzioa zainduz.

4. Irururrezko jardunak erregularizatzea.

5. Zerga zorren kobrantzakudeatzea, bai borondatezko aldian, bai betearazte aldian.

Horretarako, urtean-urtean Arabako Foru Aldundiaren Zerga Iruzurraren kontrako Planaren irizpideak garatzen dira.

Egoera horretan, kontuan hartu behar da Arabako Zergen Foru Arau Orokorraren 112. artikulua (otsailaren 28koa, 6/2005 Foru Araua). Honako hau ezartzen du berariaz:

"Zerga Administrazioak urtero-urtero egingo du iruzurraren kontra egiteko plan bat, eta isilpekoa izango da, nahiz eta hori ez den eragozpen izango hura oinarritzen duten irizpide orokorrak jendaurrean jakitera eman daitezen".

Hori guztia dela eta, 6/2005 Foru Araua otsailaren 28koaren 112. artikuluan ezarritakoa betetze aldera, honako hau ebazten dut:

Onartzea Arabako lurralde historikoan iruzurraren kontra egiteko plana oinarritzen duten irizpide orokorrak -Eranskinean datoz aipaturik-, eta ALHAOn argitara daitezela agintzea.

Gasteiz, 2018ko apirilaren 27a

Ogasun zuzendaria

Teresa Viguri Martínez

ERANSKINA

ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAN IRUZURRAREN AURKA EGITEKO 2018KO PLANA OINARRITZEN DUTEN IRIZPIDE OROKORRAK.

1 SARRERA

Iruzurraren Kontra egiteko 2018 Planaren xede nagusia da bermatzea zergadunek eta zergapeko guztiek bete ditzatela betebeharrak.

Plan hori sustatzen duten jarduerek hau dute elkarren arteko lotura:

- Zergadunei zerbitzupertsonalizatuak ematea, beren interesei hobekien egokitzen zaizkienak, eta, hala, Interneten eta teknologia berrien alde egitea, betebeharrak beren borondatez bete ditzaten errazteko, zerga iruzurraren aurka prebentzioz jardunez.

- Zergaduna ondo ezagutzeko beharra, betebeharrak ez betetzeko arriskuak kudeatzearren, kontrol eta ikuskapen ekintzak hobeto planifikatuz.

- Elkarreragingarritasuna garatzea, eta izapideak eta betebeharrak ahalik eta gehien erraztea, informazioa unean bertan trukatuz.

- Laguntzaile berriekin hitzarmenaksinatzea, zerga iruzurrari aurrea hartzeko, hartara Arabako Foru Ogasunaren eta laguntzaile horien arteko komunikazio kanalak ezarriz.

- Iruzurra atzemateko aztarna berriak aurkitzeko beharrezkoak diren informatika tresnak hobetu eta ezartzea, erabakiak hartzea eta iruzurraren kontra borrokatzea.

Horrek guztiak badu alderdi bat betebeharrak nork bere borondatez betetzea erraztu nahi duena, zerga iruzurraren kontra prebentzioz jokatuz.

Bestetik, egiten diren zerga iruzurrak egiaztatu eta ikertu egin nahi dira, eta zerga bilketaren fasean kontrolatu.

Arabako Foru Ogasunaren Iruzurraren aurka egiteko 2018ko Plana oinarritzen duten irizpide orokorrak osatzen dituzten jardunak lerro hauei darraizkie:

a) Zergen arloan axolazkoa den informazioa eskuratzeko jardunak, tartean direla teknika eta bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabili eta aplikatzea sustatu eta garatzeko jardunak, bereziki autolikidazioak egiten laguntzekoak eta Administrazioekiko jardun koordinatuak, zergapekoentzako zerga axolazkoa den informazioa lortu, normalizatu eta analizatzeko xedea dutenak.

b) Prebentziozko jardunak, zergak aplikatzeko prozeduren xede izango diren zergapekoak hautatzeko modua hobetuz, eta, orobat, zergapekoen iruzurrezko jardunak gauzatu aurretik hauteman eta saihesteko jardunak.

c) Erregularizazio eta kobrantza jardunak, tartean direla diru sarrerak eta gastuak egiaztatzeko jardunak, zerga pizgarriak, jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten zergadunen aldian aldiko aitorpenen kontrola, zerga arriskua duten operazioak egiaztatu eta ikertzeko jardunak, zergaldirik gabeko zergen autolikidaziorik aurkeztu ez duten zergadunei buruzko jardunak, ekonomia jardueren zenbait sektoreren kontrola eta abar. Orobat sartzen dira dirubilketako jardunak, honako hauek barne: jardunen egiazko erantzuleeierantzukizuna iragateko jardunak, zerga zorra egiaz kobratzearren: kautelazko neurriak ezartzea, eta hartzekodunenkonkurtsoaren deklarazioak eragiten dien pertsona eta entitateei buruzko jardunak.

2. 2018AN IRUZURRAREN KONTRA EGITEKO PLANEAN JASOTA EGONIK GAUZATZEKOAK DIREN JARDUNAK

2.1. INFORMAZIOA LORTZEKO JARDUNAK.

Zergetarako axola duen zergadunen informazioa lortu, normalizatu eta analizatzeko jardunak 2018an gauzatuko dira, arlo hauetan:

2.1.1) Garatu eta indartu egingo dira zergen arloko foru administrazioekin, lurralde erkideko administrazioekin eta Europar Batasuneko beste estatu batzuetako administrazioekin aldian behin egin izan diren informazio trukeak.

Iruzurrezko jokabideak egin direlako zantzuakdetektatzearren, txostenak egingo dira jakiteko nola lor daitekeen informaziorik ahalik eta eguneratuena, noiz ere Administrazio bakoitzeko zergapekoek beste zergadun batzuei fakturak eginik, zergadun horiek itzulketakeskatzen dituzten beste Administrazio batean.

Arabar zergadunek atzerrian dauzkaten ondasun eta eskubideak hautemateko zergen arloan axolazkoak diren informazioak trukatzeko nazioarteko hitzarmenen ondorioz datuak eskuraturik, 2018an ekingo zaio datu horiek ustiatzeari, eta, horien artean, esanguratsuak izango dira nazioarteko zerga betebeharrak hobeto betetzeko Estatu Batuekiko hitzarmena egiaz aplikatzea eta Foreign Account Tax Compliance Act-FATCA delakoa egikaritzea, Arabako lurralde historikoko egoiliar izanik Estatu Batuetan kontuen titular diren pertsona fisikoei buruzko informazioa automatikoki lortzearren.

2018an, analisia, kontrola eta ikerketa egingo da, lortutako informazioa baliatuz.

Era berean, funtsezko aurrerapausoa izango da, Akordio Aldeaniztuna sinatu duten estatuetako egoiliar diren pertsona fisikoen finantza datuak herrialdeen artean trukatzeari dagokionez, CRS (Common Reporting Standard) eredua garatzea ELGEren eremuan, izan ere, finantza kontuei buruzko informazioa trukatzea ahalbidetuko baitu 2018tik aurrera. Informazio trukearen eta gardentasunaren aldeko apustu irmoa egin da, iruzur fiskalaren aurka borrokatzekofuntsezko tresnak direlakoan.

Atzerriko zerga administrazioekin automatikoki trukatuko den informazioa jaso eta bidaltzeari ekingo zaio, 2014/107/EB Zuzentarauan xedatutakoa betez (2014/107/EB, 2014ko abenduaren 9koa, administrazio lankidetzari buruzkoa, finantza kontuak ere sartzen dituena estatu kideen arteko informazio truke automatikoan. Administrazioen jarduketa horiek koordinatu egingo dira ELGEk egindako CRS ereduarekin eta, halaber, Informazioa "herrialdez herrialde" TrukatzekoAgintaritza Eskudunen arteko Akordio Aldeaniztunarekin; azken hori ELGEren BEPS proiektuan sartuta dago.

Azpimarratzekoak dira, gainera, 2018. urtetik aurrera garapen informatiko eta administratibo handia ekarriko duten bitartekoak, alegia, informazio berriaren ustiapen sistematikoa, nazioarteko laguntza trukerako tresnak, eta informazioa berehala emateko sistema, etorkizunean ezartzekoa dena, euren salmentak ezkutatzen dituztelako zantzu nabarmenak agertzen dituzten negozioak identifikatzeko. Ildo horretan, informazio horren ustiapena erraztuko duten tresna informatikoen garapenean aurrera egingo da.

IBESaren bitartez lortutako informazioa analizatuz eta erregistratutako fakturak alderatuz Foru Aldundiak ez-betetze tasarik handienak dituzten zergadunak hauteman ahalko ditu. Halaber, hartara, modua izango da hautemateko beste zergadun batzuekkengarritzat aitortu duten BEZa daramaten fakturen BEZ sorraraziaren ordainketa egiten ez dutenek eragiten duten zerga zorra.

2.1.2) Zergen arloan axolazkoa den informazioa zerga administrazioez besteko administrazio, erakunde eta entitate publikoekin trukatzeko prozesuak garatuko dira erakunde horiekin aurreko urteetan sinatutako hitzarmenak sendotuz eta garatuz.

Arabako Foru ogasunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko harremanen arloan, informazio lagatzeari dagokiona osatu nahi da.

Halaber, berrikusi egingo da foru ogasunek Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuarekin eta lan arloko ikuskapen eginkizunaren ardura duten organoekin informazioa trukatzeko akordio eta prozeduren funtzionamendua.

2.1.3) Foru Arauek ezartzen duten informazio betebeharra betetzeko oro har eskatzen diren informazio aitorpen berriak onartuko dira 2018an ere.

Lehendik eskatzen diren informazio aitorpenei dagokienez, jarduketak egingo dira horiek garatzeko, finkatzeko, informazio gehiago eskatzeko eta ekitaldian zehar egiten diren arau aldaketei egokitzeko.

Interes berezikoak dira, halaber, 2018. urteko BEPS ekintzekin zerikusia duten ekimenak. Hain zuzen 2018. urtean "herrialdez herrialdeko" txostenaren eskakizuna ezarri da, talde multinazionalen transferentzia prezioei buruzko politikak berekin dakartzan arrisku fiskalak ebaluatzeko bitarteko gisa. Horrenbestez, gardentasunerako konpromiso handiagoak hartuko dira. Europar Batasunaren eremuan ezarpen homogeneoa egin da, honako hauek direla medio: Kontseiluaren 2015/2376 (EB) Zuzentaraua, 2015eko abenduaren 8koa (DAC3 Zuzentaraua deritzona), tax ruling-en trukeari dagokionez, eta Kontseiluaren 2016/881 (EB) Zuzentaraua, 2016ko maiatzaren 25ekoa (DAC4 Zuzentaraua deritzona), herrialdez herrialdeko txostena trukatzeari dagokionez.

2.1.4) Zerga arrisku handiko sektore ekonomikoetan diharduten zergapekoei buruzko zerga arloko informazio garrantzitsua ugaritu eta hobetu egingo da, erakunde eta entitate publiko edo pribatuen eskuetan dagoen informazioa lortuz.

Hala, Arabako Foru Ogasunak informazioa eskuratzeko jarduketa selektiboak egingo ditu hobeto determinatzearren ahal izatearren zenbait profesional taldek eta enpresa jarduera ekonomikoaren zenbait sektorek lortutako diru sarreren maila eta, halaber, aberastasunaren erakusgarri diren eta Zerga Administrazioari aitortutakoarekin bat ez datozen gastu eta inbertsioak.

2.1.5) Ekonomia digitalari eta negozio eredu berriei dagokienez, merkataritza elektronikoari erreparatu behar zaio; gero eta gehiago garatzen ari da, eta eragile ekonomikoei aukera ematen die unean uneko komunikazioaren bitartez egin ahal izateko jarduera ekonomikoa. Izan ere, sarearen bidez bai ondasunak bai zerbitzuak eros daitezke, eta bezeroen eta hornitzaileen arteko konexioa egin daiteke.

Negozio eredu berri horiek erronka dira zergen kontrolaren arloan, bai detekzioari dagokionez, bai jarduera horien egokiro zergapetu direla egiaztatzeari dagokionez.

Negozio eredu berriak eta ekonomia digitalean erabilitako teknologia analizatuko dira, aldaketa eragiten ari baita merkataritza moduetan, lan moldeetan eta herritarren kontsumo ohituretan.

Arabako Foru Ogasunak egiaztatu egingo ditu negozio eredu horiek, bai eta ohiko ereduak ere, batzuen eta besteen zerga tratamenduan ekitatea bilatuz.

Interneteko ikerketa eta ekonomia jarduera berrien gaineko informazioa biltzea (batez ere merkataritza elektronikoaren arloan agertzen diren ekonomia jarduera berriena) lehentasuna izango da Arabako Foru Aldundiarentzat.

2.1.6) IBESen bidez jasotako informazioa bildu, aztertu eta prozesatzeko jardunak:

Bete da BEZaren kudeaketarako Informazioa Berehala Emateko Sistemari buruzko proiektua ezartzeko lehenbiziko fasea. Sistema horrek aukera ematen du zerga erregistroko liburuak Administrazioen egoitza elektronikoen bidez eramateko, fakturazio erregistroen berri laster emanez, eta, hala, Foru Ogasunak fakturatutako jardueraren berri berehala izateko aukera izanez.

IBESa abian jartzeak BEZa kontrolatzeko sistema berri bat garatu beharra ekarriko du, eta eskatuko du egiaztapenak gertuago egotea denboran egiaztatu beharrekoetatik.

Hori dela eta, BEZaren kontrolak aukera emango du atzemateko ea baden subjektu pasiborik ekonomia jardueren aztarnak izan arren zerga betebeharrak betetzen ari ez denik.

Informazioa analizatzeko sistema berri hauek aukera emango dute ezkutuko ekonomia atzemateko.

2.1.7) Gainera, tokian tokiko jarduketak egingo dira, egiaztatzeko ezen azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten establezimenduek betetzen dituztela fakturak igorri eta emateko betebeharrak.

Era berean, azterlanak egingo dira establezimendu horiek egindako jarduerak erregistratzekoerabiltzen diren sistema informatikoen azpiegitura teknologikoko erregistroen kontrol eta analisiari buruz.

2.2. IRUZURRARI AURREA HARTZEKO ETA ATZEMATEKO JARDUNAK.

Kategoria honetan sartzen dira zergapekoak iruzurrezko jardunak egin aurretik detektatzeko eta eragozteko kontrol jardunak. Hala, Arabako Foru Ogasunak honako jardun hauek gauzatuko ditu:

2.2.1) Batasunaren Barruko Eragileen Erregistroan sartzeko eskaerak kontrolatzea eta erregistro horretako eragileen jarraipen lanak egitea, sarrera eskatzen dutenei ezezkoa emateko edo erregistratuta dauden eragileei kautelazko baja emateko, behar denean. Batasunaren barruko eragiketak egiten dituzten eragile horien kontrol egokia ezinbestekoa da Batasunaren barruko BEZean iruzurgile sarerik sor ez dadin.

2.2.2) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren iruzurraren kontrola, Batasunaren barruko eragiketetan nahiz subjektu pasiboaren alderantzikatzeak babesten ez dituen produktuen inportazioen osteko lehenbiziko entregekin zuzenean lotuta dauden eragiketetan. Halaber, besteak beste, zerbitzu elektronikoak analizatuko dira bereziki.

2.2.3) Hileko Itzulketen Erregistroan sartzeko eskaerak kontrolatzea eta erregistro horretako eragileen jarraipen lanak egitea, bai sarrera eskatzen dutenei ezezkoa emateko edo erregistratuta dauden eragileei kautelazko baja emateko, bai iruzurrezko jarduketak egiten dituzten eragileei BEZaren itzulketak egitea galarazteko.

2.2.4.) Era berean, zergak behar bezala kudeatzeko, Administrazioak egiaztatuko du ea behar bezala betetzen diren errolda aitorpenari dagozkion betebeharrak, oinarrizko tresna bat baita enpresarien, profesionalen eta atxikitzaileen errolda behar bezala egin eta mantentzeko.

Hori dela eta, ziurtatuko du egiazkoak direnetz zergadunek enpresarien, profesionalen eta atxikitzaileenzentsu, aldaketa eta baja aitorpenetan emandako datuak eta, bereziki, zergapekoek aitortutako zerga egoitzari buruzkoak.

Bestalde, errolda betebeharrak egiaztatzeko jardunak osatu egingo dira zergapekoek aitortutako zerga egoitzakegiaztatzeko jardunekin, leku horiek errealitatearekin bat ez datozelako zantzuak daudenean, egoera anomalo horiei eusteak zerga administrazioari ekarri ahal dizkion kalte ekonomikoak saihestearren.

2.2.5) Egiaztatuko da ea zergadunek betetzen ote dituzten informazio aitorpenak aurkezteko betebeharrak, Foru Arauetan ezarritako informazioa emateko betebeharra betez.

2.2.6) Zerga betebeharrak borondatez betetzeasustatzeko jardunak.

Iruzurraren kontra egiteko Plana ezin da izan jazarpen edo hertsapen jardunak bakarrik jasotzen dituen plan bat; horrez gain, epe ertain eta luzean gauzatu beharreko balio bat ere eduki behar du, aldez aurreko edo prebentziozko jardunen ingurukoa, hasi ikastetxeetangauzatzekoetatik eta zerga kudeaketakoetara arte.

2018an, helburua izango da zergadunei laguntzea autolikidazioak eta aitorpenak egiten, eta herritarren zerga kontzientzia kolektiboa sendotzen.

Prebentzio neurriak ezarriko dira ez daitezen garatu edo erabili "erabilera bikoitzeko softwarea" izenekoak edo ekonomia jarduera zenbaitetan dirusarrerak ezabatzekoak.

Horretarako, salmentak ezkutatzeko modua ematen duen merkataritzazko sofwarearen analisiak egingo dira aurten ere, eta software hori atzemateko mekanismo egokienak bilatuko dira.

Neurri hori gauzatze aldera, Arabako Foru Aldundia gainerako foru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera ari da lanean enpresen eta profesionalen fakturazio gailuak kontrolatzeko sistema bat ezartzeko urte anitzeko proiektu batean, halako moldez non bermaturik geratuko baita egindako salmenta eta dirusarreren erregistroa eta erregistro hori Zerga Administrazioari igortzen zaiola edo han biltegiratzen dela. Horretarako, era bateko edo besteko kontrol metodoak ari dira analizatzen, kontuan hartuz azken urteetan gure inguruko beste herrialde batzuetako Ogasunek ezarritako ereduak.

2.2.7). Unitate didaktikoa.

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren helburuetako bat da zerga iruzurra justifikatzen duten iritzi sozialei kontra egitea. Horretarako, beharrezkoa da gizarteari informazioa ematea, hobeto uler ditzan finantza publikoak eta zergen egitekoa.

Hori dela eta, zerga betebeharrak nork bere borondatez betetzea sustatu nahi da, eta herritarrak ohartarazi zerga zorrak dakartzan bidegabekeria eta ondorio gaiztoez, eta, gainera, funts publikoak zertarako diren jakin dadin zabaldu: zer zerbitzu ematen diren haien bidez, nola laguntzen den Araba lurralde solidario eta orekatuago bat izan dadin.

Horretarako, ezinbestekoa da herritartasunaren eta zergen arloko hezkuntzan ahalegin berezia egitea eta ekonomiari eta zergei buruzko oinarrizko ezagutzak irakastea ikastetxeetan. Hala, bada, Arabako ikastetxeetako programetan ekonomiari eta zergei buruzko unitate didaktiko bat sartuko da, kontzientziazio fiskala sustatu, iruzurrari aurrea hartzeko asmotan.

2.2.8.) Txartelen jaulkipenaren kontrol jardunak egingo dira, batetik, ikuskapenaren eraginkortasun handiagoa bermatzearren, jarduketa selektiboak eta egiaztapen formalak planifikatuz zenbait sektoretan, eta, bestetik, era horretara ekarpena egitea, zergadunak jabe daitezen ezarrita dauden fakturazio betebeharrak betetzearen garrantziaz.

Jarduketa horiek eskudiruz zenbateko handiak erabiltzen diren sektore ekonomikoetan egingo dira bereziki, hau da, azken kontsumitzaileei zuzeneko salmentak egiten zaizkien sektoreetan.

2.2.9) Zergen arloko foru administrazioek aurreko urteetan egiaztatu dituzten jarduera ekonomikoaren sektoreetan sartuta dauden zergadunen zainketa egingo da, egiaztatzearren jarduera horietan azaleratu den errenta mailari eutsi egin zaiola zergadun horiek ondoren aurkeztu dituzten aitorpenetan.

2.3. IRUZURREZKO JARDUNAK EGIAZTATU, IKERTU ETA ERREGULARIZATZEKO JARDUNAK.

Kudeaketa, ikuskapen eta zergabilketa organoek gauzatzen dituzten zergen aplikaziorako prozeduren xede izan diren zergapekoen zerga egoera egiaztatu, ikertu eta, hala balegokio, erregularizatzeko jardunetan, honako arlo hauetan jokatuko da:

2.3.1) Egiaztatu egingo dira aldian-aldian aitortu beharreko zergen nahiz zergaldirik gabeko zergen autolikidaziorik aurkeztu ez duten zergadunak. Bereziki honako zerga hauekin zerikusia duten betebeharrak egiaztatuko dira 2018an ere: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, ondarearen gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga, ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga eta oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga.

2.3.2) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta balio erantsiaren gaineko zerga dela-eta zergapekoek egindako itzulketa eskaeren kontrola areagotuko da.

Bereziki, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren pekoek egiten dituzten itzulketa eskaerak kontrolatzeko jardunak areagotuko dira, eta arreta berezia jarriko zaie zerga arriskuaren aztarna nabarmenenak ageri dituzten zergapekoei.

2.3.3) Nazioarteko enpresari taldeen kontrola. Egiaztatze eta kontrol jardunak gauzatuko dira egoitza Espainian ez duen entitate baten mendeko zuzenean edo zeharka izanik Araban egoitza duten entitateek aurkezten duten informazioa dela-eta, eta orobat kontrolatu eta egiaztatuko da nazioarteko informazioko aitorpen berrietatik (herrialdez herrialdeko informazioa, 231 eredua) ateratako informazioa behar bezala aplikatzen eta aintzathartzen dela, eta lotutako eragiketa zerga paradisuetan gauzatuen aitorpen informatiboko eredu berria ere bai (232. eredua).

Halaber, Araban egoitza izanik Espainian egoitza ez duen entitate baten mendeko zuzenean edo zeharka diren entitateen arteko transferentzia prezioak analizatuko dira, egiaztatzearren behar bezala ordaintzen dutela zerga sozietateen gaineko zerga Arabako lurralde historikoan.

Era berean, aztertuko da ea establezimendu iraunkorrik baduten edo ez, egiaztatzearren zergak behar bezala ordaintzen ari direla Araban.

2.3.4) Analizatu egingo dira sozietateen arteko bat egiteak, banantzeak, edo diruz besteko ekarpenik egin denentz edo sozietate egoitzaren aldaketarik izan denentz, eta berdin izango da Sozietateen gaineko Zergaren VI. Tituluko VII. Kapituluko zerga araubide berezia eskatu duten edo ez (37/2013 Foru Araua, abenduaren 13koa), eta, halaber, analizatuko da ea bete dituzten betebehar formalak eta materialak.

2.3.5) Sozietateen gaineko zergan, talde fiskalei dagokienez, arretaz begiratuko da ea aurreko ekitaldietako zerga oinarri negatiboak konpentsatu diren edo ez, bai taldearenak bai sozietate bakoitzarenak, taldean sartu aurrekoak. Hala, bada, kontuan hartuko dira Arabako 2/2018 Foru Arauak onartutako zerga aldaketak (2/2018 Foru Araua, martxoaren 7koa, Arabako zerga sistemako zenbait arau eta zerga aldatzeari buruzkoa).

2.3.6) Egiaztatuko da, orobat, pertsona fisikoen zein juridikoen eta nortasun juridikorik gabeko entitateen arloko ekonomia jardueretako zergen ordainketa.

Zehatz-mehatz, zergapeko hauek kontrolatzeko jarduketak egingo dira:

a) Zergapekoek ekonomia jardueretan etekin negatiboak edo irabazi oso gutxi egiten badituzte, dagokien jarduera sektoreko batez besteko ratioetatik nabarmenki urruntzen direnak, edo beren aitorpenetan gezurrezko gastuak sartzen badituzte, beren ekonomia jarduerarekin zerikusirik ez dutenak edo diru-sarreren mailaren arabera neurriz gainekoak direnak.

b) Kreditu edo zordunketa txartelen bidez edo antzekoen bidez kobrantzakkudeatzeko sistemari atxikitako gailuen titularrak.

c) Banakako enpresariak, balio erantsiaren gaineko zergan araubide sinplifikatuan ari direnak aitortzen, ezarritako mugak gaindituz.

d) Faktura irregularrak edo benetako eduki ekonomikorik gabekoak igorri eta jasotzen dituzten zergapekoak.

e) Zergapekoak bere jarduera zerga arrisku handiko eta balio erantsi handiko sektoreetan daukanean, edo kobrantzen zati handi bat eskudirutan egiten den sektoreetan gauzatzen duenean.

f) Halaber analizatu eta egiaztatuko dira sozietateen gaineko zergaren peko edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren peko zergadunak, baldin zerga oinarria edo etekin garbia gutxitu badute edo oinarrian edo kuotan zerga onura nabarmenki handiak egiaztatzen badituzte.

2.3.7) Areagotu egingo da atxikipenak eta konturako sarrerak egin eta ordaindu behar dituzten zergapekoen kontrola, batez ere lanaren errentak eta kapital higiezinaren errentak direla-eta egin behar dituzten atxikipen eta konturako sarreren gainekoa.

2.3.8) Sustatu egingo da kuotako kenkariak edo jarduera ekonomikoekin zerikusirik ez daukaten beste zerga onura batzukegiaztatzen dituzten autolikidazioen kontrola, sortzen diren ekitaldian bertan aplikatu beharrekoak izan zein ez, edo aurreko aldietan egiaztatutakoak bateratzeko betekizunak betetzeko epea amaitzen direnean.

2.3.9) AEATren, foru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren zerga kontrolari eta akta bakarrei buruzko lantaldeetan egindako akordioak betez, zergen arloko foru administrazioei eta lurralde erkideko administrazioari ordaintzen dieten zergapekoak egiaztatuko dira lurralde bakoitzeangauzatzen duten eragiketa bolumenaren arabera.

Hala, ezinbestekoa da etengabe kontrolatzea zergadunek lurralde bakoitzean (lurralde erkidean eta foru lurraldean) aitortzen dituzten tributazio ehunekoak, horiek zuzenduz behar bezala ordainduko baitira zerga kuotak, ekonomia itunaren arabera hainbat zerga administraziok elkarrekin ordainaraztekoak diren zerga kontzeptuetan.

Halaber, kontrol jardunak gauzatuko dira egiaztatzeko ea zergapekoek betetzen ote dituzten konexio puntu berriak, 10/2017 Lege abenduaren 28koaren bidez gauzatutako ekonomia itunaren aldaketa indarrean sartuz gerokoak.

2.3.10) Inkoherentzia nabarmenak ageri direnean zergapekoek beren zerga aitorpenetan aitortutako informazioaren eta informazioa emateko foru arauetan ezarritako betebeharra betez hirugarrenek emandako informazioaren artean, ikuskatu egingo dira zergapekoak.

2.3.11) Ondare irabazi ez justifikatuak ere ikuskatuko dira. Hain zuzen ere, egiaztatuko da ea erregularra den zergapekoaren zerga egoera, aitortutako etekinen mailarekin bat ez datorren ahalmen ekonomiko altua islatzen duten kanpo zantzu nabarmenak antzematen zaizkienean.

Hala, berariazko jardunak gauzatuko dira txekeak kobratu dituzten zergadunak kontrolatzeko, edo eskudirutan zenbateko handiak mugitu dituztenak zergadunak edo atzerrian kontuak dituztenak kontrolatzeko.

Bestalde, halaber egiaztatuko dira eragiketak noiz ere haien gaineko informazioa eskuratzen baita paradisu fiskaletako dibisen edo tributazio txikia duten edo tributaziorik batere ez duten herrialdeetako dibisen trafikoaren bidez.

2.3.12) Lotura duten pertsonen edo entitateen eragiketen kontrol jarduerei arreta berezia jarriko zaie, oinarri ekonomikorik ez duten eragiketak atzemateko edo merkatukoaz nabarmenki bestelako balorearekin egiten diren eragiketak atzemateko.

Halaber, sozietate tartekatuen bitartez pertsona fisikoen zerbitzupertsonalakfakturatzen direnean, kontrolatu egingo dira tartekatze horiek.

2.3.13) Higiezinekiko negozioei dagokien tributazioaren egiaztapen integrala egingo da, bereziki higiezinen errentamenduen eta errentamendu turistikoen ondoriozko errentak egiaztatuko dira.

2.3.14) Ondarea analizatuko da, bai bakoitzarena, bai bakoitzaren familia inguruarena, noiz ere zergadunaren arrisku profila baita jarduera artifizialki banatzen deneko kasuekin lotzeko modukoa, non, ekonomia jarduera zinezkorik gabeko sozietate moldeen babesean, zuzeneko tributazioaren maila bidegabeki murrizteko asmoa izaten baita. Hala, enpresa jarduerari atxiki gabeko aktiboak dauzkaten sozietateak ere analizatuko dira, noiz ere baliabide pertsonalen antolamendurik gabeko jarduera bat gauzatzen baita.

2.3.15) Era berean egiaztatuko da preskribatu gabeko ekitaldiei dagokien ondarearen gaineko zerga eta hark oinordetza eta dohaintzen gaineko zergarekin duen lotura, ondasun eta eskubideen gaineko informazioa trukatuz, are atzerrian kokatuta daudenen gainekoa.

2.3.13) Azkenik, erregularizazio jarduketei dagokienez, Ogasun Publikoaren aurkako delituren baten zantzuakantzemanez gero, Arabako Foru Aldundiak behar diren txostenak igorriko dizkio Fiskaltzari, hark, egoki baderitzo, salaketa aurkez dezan.

2.4. DIRU BILKETAKO JARDUKETAK.

Arabako Foru Ogasunak 2018. urtean ere sustatu egingo ditu Dirubilketa Zerbitzuaren jardunak, eta honako hauek, gainera, areago garatuko ditu:

a) Nahitaezko diru bilketa gainbegiratzea.

b) Zenbateko handiko zordunen ordainketa geroratzeko eta zatikatzeko espedienteak izapidetu, aztertu eta haien jarraipena egitea, borondatezko epean nahiz epe exekutiboan, baldin zordunaren kaudimenari eta likideziari buruzko txosten bereziak behar badituzte.

c) Kautelazko neurriak.

d) Erantzukizun subsidiarioa eta solidarioa zordunaz besteko pertsonenganabideratzea.

e) Zerga zorrak gauzaz ordaintzeko egiten diren eskaerak kudeatzea.

f) Hartzekodunenkonkurtsoan daudelako deklarazioa egin zaien zergapekoen zerga egoera zehatz-mehatz aztertzea.

g) Porrot eta kreditu kobraezinen espedienteak izapidetzea.

h) Ikuskapen jarduketak egitea, hala behar izanez gero, Foru Ogasunaren zordun diren zergapekoei.

i) Ogasun Publikoko zordunen zerga argitara ematea, bat etorriz Arabako Zergen Foru Arau Orokorraren 92. Ter artikuluan ezarritakoarekin.