Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

NEKAZARITZA SAILA

Foru Gobernu Kotseiluaren 12/2018 Foru Dekretua, martxoaren 19 koa. Onartzea Arabako Lurralde Historikoko landa bideak mantentzea xede duten gauzazko laguntzak arautzen dituzten oinarrien aldaketa, seinak ekainaren 27ko 32/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, bai eta 2018rako haren deialdia ere
Argitaratuta: 2018/04/06eko 39. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-39-1193

Foru Gobernu Kontseiluaren ekainaren 27ko 32/2017 Foru Dekretuz, "Gauzazko laguntzak" modalitatean Arabako landa bideak mantentzea xede duten laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu ziren, foru dekretu horren I. eranskinaren arabera, bai eta laguntza horien 2017ko deialdia.

Foru dekretu horren bigarren xedapen zatiak, laguntzakaplikatzeko ondorioetarako, lurralde historikoa 2. eranskinean jasotzen diren jardun zoneta eta azpizonetan zatitzen du.

7. artikuluaren arabera, urtero onartuko da kasuan kasuko laguntza deialdia, eta bertan jardun azpizonez gain hauek ere sartuko dira: eskaerak aurkezteko epea eta lekua, dirulaguntzak esleituta duen aurrekontu kreditua eta, hala behar izanez gero, espedienteak sailkatzeko irizpide objektiboak, eskaerak aurkezteko inprimaki normalizatua eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta dirulaguntzaren gutxieneko edo gehienezko zenbateko baliokidea.

2017ko deialdian laguntza horiek aplikatzetik izandako esperientzia kontuan hartuta, beharrezko egiten da oinarri arautzaileen punturen bat aldatzea, hala nola finantzatzen diren gastuak (4. artikulua) eta puntuaren balioaren kalkulua, erakunde onuradun bakoitzari dagokion gauzazko dirulaguntzaren pareko zenbatekoa finkatzeko (6. artikulua). Ez da beharrezko jotzenaldatzea, berriz, espedienteak sailkatzeko irizpideak, eskabidea edo aurkeztu beharreko dokumentazioa eta dirulaguntzarengutxieneko edo gehienezko zenbateko baliokidea, 32/2017 Foru Dekretuak onartutakoari eusten baitiote.

Arabako Foru Aldundiaren 2018 ekitaldirako gastuen aurrekontuan bada kreditua gauzazko laguntza horietarako; hortaz, onartu beharra dago horien deialdia eta finkatu urte horretako jardun esparru geografikoa.

Aginduzko txostenak ikusirik, eta haien ondorioz, Nekazaritza Saileko foru diputatuak proposatuta eta Foru Gobernu Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran aztertu ondoren, hau

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Onarpena ematea Arabako landa bideen mantentze lanak egiteko gauzazko laguntzen oinarri arautzaileen aldaketa hauei, Foru Gobernu Kontseiluaren ekainaren 27ko 32/2017 Foru Dekretuz onartuak:

1.1 Kentzea 4. artikuluko (gauzazko laguntzak finkatzea) 2.1 idatz zatia eta berriro zenbatzea hurrengoa. Honelaxe geratzen da 2. idatz zati hori:

4.2. Gauzazko laguntza da landa bideak mantendu eta kontserbatzeko beharrezkoak diren eta Arabako Foru Aldundiak kontratatzen dituen obren kostua finantzatzea.

1.2 Aldatzea 6. artikuluko (espedienteak sailkatzeko irizpide objektiboak eta laguntza munta baliokidearen kalkulua) 2. idatz zatia. Honelaxe geratzen idatz zati hori:

6.2. Erakunde onuradun bakoitzari dagokion gauzazko dirulaguntzaren zenbateko baliokidea zehazteko, puntuaren balio bat ezarriko da, hain zuzen honela:

Deialdiari esleitu zaion aurrekontu kreditu osoa zatikatuko da erakunde eskatzaile guztiek lortutako puntuen batuketaren artean, lehenago finkatutako baremoak aplikatu ondoren. Emaitza puntuaren balioa izango da.

Puntuaren balioa eta eskaera bakoitzaren puntu kopurua biderkatzearenemaitza izango da ateratzen den laguntza.

Bigarrena. Onartzea, 2018. urterako, dirulaguntza horietarako deialdia, honako ezaugarri hauekin:

- Esparru geografikoa: deialdi honetako jardun azpizonak foru dekretu honen 1 eranskinean jasotzen direnak dira.

- Eskaerak aurkezteko epea eta lekua: 20 egun natural foru dekretu hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 16.4 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

- Dirulaguntzari esleitu zaion aurrekontu kreditua: 450.000,00 euro, Arabako Foru Aldundiaren 2018rako gastu aurrekontuko 40.1.01.46.01.650.00.03 "Landa bideak kontserbatzeko obrak" partidaren kontura.

- Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa: erakunde batek ere ezingo du 20.000,00 euro baino gehiagoren baliokidea den gauzazko laguntzarik jaso, 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta.

- dirulaguntzak emateko irizpide objektiboak: deialdi honetan, oinarri arautzaileen 6. artikuluan jasotakoak dira.

Hirugarrena. Nekazaritza Saileko foru diputatuari ahalmena ematea honako foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko eta, zehazki, oinarri arautzaileen kontra nahiz deialdiaren ebazpenaren kontra jartzen diren errekurtso guztiak ebazteko.

Laugarrena. Foru dekretu hau ALHAOn argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 2018ko martxoaren 19a

Diputatu nagusia

Ramiro González Vicente

Nekazaritza Saileko foru diputatua

Eduardo Aguinaco López de Suso

Nekazaritza zuzendaria

María Asunción Quintana Uriarte

I. ERANSKINA

2018KO DEIALDIKO JARDUN AZPIZONAK

1 zona - 1. azpizona

Udala

Kuadrilla

Bideen kilometroak

MOREDA ARABA

ARABAKO ERRIOXA

24,28

MOREDA ARABAKO UDALA

24,28

OION

ARABAKO ERRIOXA

99,31

OIONGO UDALA

44,83

GORREBUSTOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

27,68

LABRAZAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

26,80

IEKORA

ARABAKO ERRIOXA

63,78

IEKORAKO UDALA

63,78

2 zona - 1. azpizona

Udala

Kuadrilla

Bideen kilometroak

Gasteiz (1 ZONA HEGOALDE-EKIALDEA)

GASTEIZ

89,00

ABERASTURIKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

14,90

ANDOLLUKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

2,79

Arkautiko Administrazio Batzarra

3,38

ARGANDOÑAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

4,99

ARKAIAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

4,33

ASKARTZAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

4,27

BOLIBARKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

0,50

GAZTELUKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

5,25

GAMIZKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

4,20

MATAUKUKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

5,71

MENDIOLAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

10,49

MONASTERIOGURENGO ADMINISTRAZIO BATZARRA

2,12

OREITIAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

6,35

OTAZUKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

5,11

URIBARRI NAGUSIKO ADMINISTRAZIO BATZARRA:

5,43

VILLAFRANCAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

4,58

ZERIOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

4,60

ARRAIA-MAEZTU

ARABAKO MENDIALDEA

77,22

Apinaizko Administrazio Batzarra

6,34

ATAURIKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

7,19

AZAZETAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

7,54

KORRESKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

7,07

Maeztuko Administrazio Batzarra

7,40

Erroetako Administrazio Batzarra

10,22

LAMINORIAKO ERRET HARANEKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

9,14

Erroitegiko Administrazio Batzarra

7,26

SABANDOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

8,89

Birgaragoiengo Administrazio Batzarra

6,17

3 zona - 1. azpizona

Udala

Kuadrilla

Bideen kilometroak

OKONDO

AIARALDEA

16,61

OKONDOKO UDALA

16,61

LAUDIO

AIARALDEA

45,05

LAUDIOKO UDALA

45,05

AIARA

AIARALDEA

120.05

AGIÑAGAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

5,55

AÑESKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

2,37

OPELLORAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

6,14

ERBIKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

3,58

ETXEGOIENGO ADMINISTRAZIO BATZARRA

3,28

IZORIAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

3,79

LEXARTZUKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

0,99

LANTENOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

26,63

LUIAONDOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

2,86

LUXOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

0,34

MAROÑOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

1,23

MENAGARAI - BEOTEGIko Administrazio Batzarra

9,63

MENOIOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

8,44

MURGAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

2,85

OLABEZARKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

3,34

OZEKAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

3,01

Kexaako Administrazio Batzarra

3,86

Arespalditzako Administrazio Batzarra

10,42

ERRETESKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

9,97

SALMANTONGO ADMINISTRAZIO BATZARRA

2,25

SoxoKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

5,54

Zuhatzako Administrazio Batzarra

3,98