DocumentoII - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA
ERROETAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA
Hilerrien ordenantzaren hasierako onarpena
Argitaratuta: 2018/01/12eko 5. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-5-29
TESTU
Kontzeju honek, 2017ko abenduaren 20ko bilkuran, hilerriaren ordenantzari onarpena ematea erabaki zuen.
Eta hori jendaurrean jartzen da, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki deritzeten erreklamazioak egiteko aukera izan dezaten. Erreklamaziook idatziz egingo dira, eta, horretarako, hogeita hamar egun izango dituzte, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ordenantza behin betiko onartutzat emango da adierazitako epean ez bada erreklamaziorik aurkezten.
Erroeta, 2017ko abenduaren 23a
Lehendakaria
Lucas Múgica