DocumentoII - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA
IRUÑA OKAKO UDALA
Bideak garbitzeari buruzko ordenantzaren behin betiko onarpena
Argitaratuta: 2018/01/03eko 1. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2018-1-4574
TESTU
2017ko azaroaren 3an, ALHAOn, 26. zenbakian, bideak garbitzeari buruzko ordenantzaren behin-behineko onarpenaren erabakia argitaratu zen, eta horren aurkako erreklamaziorik egin ez denez, behin betiko onartu da, honela:
I. TITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Lege oinarria
Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituenak, 26.1.a) artikuluan ezartzen duenari jarraiki, bideen garbiketa gutxienekozerbitzu nahitaezkoa da eta horren titulartasuna udalarena da.
Ildo beretik, apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, hondakinei buruzkoak, 4.3 artikuluan xedatzen duenari jarraiki, toki erakundeak hiri hondakinak kudeatzeko erakunde eskumendunak dira, eta udalei dagokie, nahitaezko zerbitzu gisa, hondakinak biltzea, garraiatzea eta, behintzat, ezabatzea, ordenantzek ezarritako eran.
2. artikulua. Xedea
Honako ordenantza honen xedea bide publikoaren garbiketa da, herritarren erabilera arruntaren zioz. Halaber, bide publikoa zikin dadin ekiditeko ekintzak eta udalen eskumeneko hiri hondakinen kudeaketa ere aintzathartzen dira bertan.
3. artikulua. Obligaziodunak
Honako ordenantza honen obligaziodunak edo betebeharpekoak dira Iruña Okako udalerriko biztanle guztiak, bai eta udalerriko bisitariak ere, azkenei dagozkien alderdietan.
4. artikulua. Bide publikoa
Ordenantza honen ondoreetarako, ondokoek osatzen dute bide publikoa: etorbideak, kaleak, pasealekuak, espaloiak, plazak, bideak, lorategiak, eremu lurtsuak, zubiak, oinezkoentzako tunelak eta, oro har, herritarrek arruntean erabiltzeko diren udalaren jabetzapeko gainerako ondasun guztiak.
II. TITULUA. BIDEEN GARBIKETA
I. KAPITULUA. ERABILERA ERKIDE OROKORRA
5. artikulua. Erabilera erkide orokorra
Debekatuta dago bide publikoan paperak, azalak, poltsak edo zeinahi hondakin botatzea. Horiek guztiak xede horretarako jarrita dauden paperontzi edo zakarrontzietan bota behar dira, eta udalaren garbiketa zerbitzuek aldiro-aldiro hustuko dituzte.
Era berean, debekatuta dago hondakinak etxebizitzetako leiho eta balkoietatik botatzea bide publikora; hondakin guztiak etxeko zabor edo hondakinekin batera atera behar dira etxetik zabor poltsetan.
Ezin da ur zikinik bota edo oliorik zein bide publikoa zikindu dezaketen beste likido batzuk isuri.
Debekatuta dago bide publikoan txiza egitea.
6. artikulua. Etxeko hondakinak
Etxeko jardueratik datozen zabor poltsak ezin dira bide publikoan utzi; izan ere, xede horretarako dauden edukiontzi kolektiboetan utzi behar dira.
Debekatuta dago zeinahi motatako altzari, etxetresna edo etxeko tresnarik bide publikoan lagatzea.
II. KAPITULUA. ANIMALIEN ZIRKULAZIOA BIDE PUBLIKOAN
7. artikulua. Lagun egiteko animaliak
Ondokoak hartuko dira lagun egiteko animaliatzat: txakurrak, katuak eta pertsonekinbizitzeko helburuz hazten eta ugaltzen diren beste animalia guztiak, oro har, pertsonenetxebizitzetan bizi direnak eta pertsonak horiek mantentzen dituztenak, haiei lagun egiteko xedez.
8. artikulua. Erantzuleak
Lagun egiteko animalien edo maskoten jabeak badira beraien animaliek bide publikoan pertsonei edo gauzei sorrarazitako kalteen edo zikinkeria eragiten duen edozein ekintzaren zuzeneko erantzule.
Animaliaren jabea egon ezik, zikinkeria eragindako ekintzagertatzen denean, animalia daraman pertsonaerantzule subsidiarioa izango da.
9. artikulua. Jabearen edo edukitzailearen betebeharrak
Bide publikotik barrena doazen txakurrek uhala edo katea eta lepokoa izan behar dituzte eta behar bezala identifikaturik egon behar dute.
Txakurraren arraza arriskutsutzatjotzen bada, txakurren edukitzea eta babesa arautzen dituen ordenantzan jasotako xedapen berariazkoak aplikagarriak izango dira.
Txakurrak edo beste animalia batzukdaramatzatenpertsonek saihestu beharko dute animaliek bide publikoan kaka egin dezaten.
Udalak egokitutako lekuetan egin beharko dute kaka animaliek, halako lekurik bada.
Gorozkiak baimendu gabeko lekuetan geratuz gero, animalien jabeek edo edukitzaileek berehala kendu beharko dituzte animaliek bide publikoan utzitako gorozkiak; era berean, animaliek zikindutako bide publikoaren eremua garbitu beharko dute.
Gorozkiak poltsaitxietan sartu beharko dira eta, gero, edukiontzi edo zakarrontzietanutzi beharko dira, ezabatzeko helburuz.
10. artikulua. Beste animalia batzuk
Zaldien jabeek zaldiek hiri eremuko bide publikoan utzitako gorozkiak jaso behar dituzte, baina zentzuzko denbora tartea izango dute hori egiteko.
III. KAPITULUA. OBRAK ETA ASKOTARIKO JARDUERAK
11. artikulua. Babes hesiak
Udalak eman beharreko baimenari kalterik egin gabe, obrak gauzatu ahal izateko, hesiak edo beste babes elementu batzuk jarri beharko dira bide publikoa zikindu ez dadin.
12. artikulua. Obretako hondakinak botatzea
Udalak horretarako baimena eman ondoren, obretako hondakinak eraikitzaileak berak hornitutako edukiontzi egokietan bota beharko dira; inoiz ez bide publikoaren gainean zuzenean. Bestetik, eraikitzaileak bide publikoa garbitu beharko du berehala, obraren garapenaren ondorioz zikinduko balitz, hala nola ibilgailuak sartu eta irtetearen zioz edo materialen zamalanaren zioz.
13. artikulua. Barreiatzeko arriskua duten materialen garraioa
Lurra, hondakinak, lastoa edo barreiatzeko arriskua duen beste edozein material garraiatzen duten gidariek olanak edo toldoak erabiliz estali beharko dute zama; bestela, neurriak hartuko dituzte zamatutako materialak bide publikotik barreia ez daitezen.
IV. KAPITULUA. ORUBEEN GARBIKETA
14. artikulua. Orubeen garbiketa
Orubeen jabeek garbi eta egoera onean eduki behar dituzte, eta debekatuta dute zaborra, hondakinak edo beste edozein hondakin industrial bertan botatzea.
Orube publiko nahiz pribatuetan, pertsona orok debekatuta dauka zaborra, hondakin industrialak, hiri hondakin solidoak, hondakinak, inausketa edo segaren ondoriozko sasitza edo osasun publikoari kalte eragin diezaiokeen zein apaingarri publikoetan eragin txarra izan dezakeen zeinahi gauza erabilezin botatzea.
Debekatuta dago lurzati pribatuetan hazten den landaredia bide publikoan sartzea, hostoak edo fruituak erortzen direnean, bidea zikindu dezaketelako.
Aipatutako landarediak betiere orubearen mugan egon beharko du.
V. KAPITULUA. HIGIEZINEN KANPOALDEKO ELEMENTU ETA ALDERDIEN GARBIKETA ETA MANTENTZEA
15. artikulua. Higiezinen kanpoaldeko elementu eta alderdien garbiketa eta mantentzea
Merkataritza establezimendu, lurzati eta etxebizitzen jabeek apaingarri publikoak mantendu behar dituzte. Horretarako, behar bezala garbitu eta mantendu behar dituzte fatxadak, sarrerak eta instalazio osagarriak (hala nola telebistako antenak, tximiniak eta bide publikotik ikus daitekeen edozein elementu).
VI. KAPITULUA. KARTELAK JARTZEA ETA PINTAKETAK EGITEA
16. artikulua. Kartelak jartzea
Berariaz debekatuta dago kartelak jartzea xede horretarako egokitu diren lekuetatik kanpo. Ildo horretan, esan beharra dago udalak zurezko oholak jarri ahalko dituela helburu hori betetzeko.
Pertsonentzat iraingarriak diren kartelak eta gizabanakoen askatasunen nahiz eskubideen kontrakoak berehala kenduko dituzte udal langileek.
Era berean, debekatuta dago dena delako lekua honda dezaketen lekedak edo itsasgarriakerabiltzea.
Enpresa iragarlea izango da arau haustearen erantzulea.
17. artikulua. Pintaketak egitea
Debekatuta dago zeinahi pintaketa mota egitea bide publikoan, hala nola galtzadetan, espaloietan, hormetan edo hiriko altzarietan.
Debekutik kanpokoak dira udalak baimendutako pintaketak eta jabearen baimenaz egindako hormako pintaketa artistikoak.
Pintaketa iraingarriak albait lasterren ezabatuko dira.
III. TITULUA. HONDAKINEN BILKETA
18. artikulua. Etxeko hondakinak
Zabor bilketa udalak edo udalak izendatutako erakundeak ezarritakoari jarraiki egingo da.
19. artikulua. Obretako hondakinak
Obretan sortzen diren hondakinak baimendutako zabortegiren batera eraman beharko dituzte norbanakoek eta, gainera, obrako eremua berehala garbitu beharko dute.
IV. TITULUA. ARAU HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK
20. artikulua. Zaintza
Udal langileek (udalaren aguazilek, agintaritzaren ordezkariak diren aldetik) ordenantza honetan xedatutakoa bete dadin zainduko dute, eta ondore horretarako beharrezkotzatjotzen diren egintzak gauzatuko dituzte.
21. artikulua. Zehatzeko ahala
Arlo honetako arau hausteak zehatzeko ahala alkateei dagokie, apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, hondakinei buruzkoak, 37.2 artikuluan xedatzen duenari jarraiki.
Zehapen prozedurak urriaren 1eko 39/2015 Legeari, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoari, eta urriaren 1eko 40/2015 Legeari, Sektore Publikoaren Lege Araubideari buruzkoari, men egingo die.
22. artikulua. Arau hausteak
Ordenantza honetan ezarritako manuak urratzen dituzten egintzak edo ez betetzeak administrazioko arau haustetzat joko dira, eta administrazio izaerako erantzukizuna sortuko dute, bide penaletik edo zibiletik galdatu ahal den erantzukizunari kalterik egin gabe.
Apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, hondakinei buruzkoak, 34.3b) artikuluan ezarritakoari jarraiki, arau hauste larritzat joko da arriskutsua ez den zeinahi hondakin uztea, isurtzea edo kontrolik gabe ezabatzea, baldin eta ingurumenari kalte larririk eragiten ez bazaio edo pertsonen osasuna arriskuan jartzen ez bada. Arau hauste arintzat joko dira goian aipaturiko arau hausteak, baldin eta, horien garrantzia eskasa dela eta, larritzat jo ezin direnean.
23. artikulua. Zehapenak
Apirilaren 21eko 10/1998 Legean jasotako arau hausteak honela zehatuko dira:
- Arau hauste larriak, apirilaren 21eko 10/1998ko Legeak, hondakinei buruzkoak, 35. artikuluan ezarritakoa betez, 601,01 eurotik 30.050 eurorainoko isunez zehatuko dira.
- Arau hauste arinak 601 eurorainoko isunez zehatuko dira.
10/1998 Legean jasotzen ez diren gainerako arau hausteak 125,25 eurorainoko isun arinez zehatuko dira.
Era berean, kasuan-kasuan ezartzen den zigor edo administrazio zehapena gorabehera, arau hausleek gauzak birjarri edo leheneratu beharko dituzte egindako arau haustearen aurreko egoerara, zehapena ezarri duen organoak agintzen duen eran.
Hala berean, ezarritako zehapena gorabehera, Iruña Okako Udalak betearazpen subsidiarioz jardun ahal izango du garbiketaz eta lorezaintzazarduratzen den erakunde edo organoaren bidez.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau indarrean hasiko da horren testua oso-osorik ALHAOn argitaratu ondoren eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65.2 artikuluan araututako epea igaro ondoren, lege beraren 70.2 artikuluan xedatutakoak hartara bidaltzen baitu, eta indarra izango du aldatzen edo berariaz indargabetzen den arte.
Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hau.
Iruña Oka, 2017ko abenduaren 18a
Alkate-lehendakaria
José Javier Martínez García