Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Organismo Autonomoak

GIZARTE ZERBITZUEN SAILA

82/2017 Foru Agindua, maiatzaren 9koa. Honen bidez Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzura karrerako funtzionario lanpostuak betetzeko hautapen prozesuetan bete behar diren oinarri orokorrak onartzea, azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluaren 814/2016 Erabakian aurreikusten direnak, zeinak onartzen duen Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzura dauden funtzionario plazen 2016rako Enplegu Publikoko Eskaintza
Argitaratuta: 2017/05/17eko 55. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2017-55-1812

Azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluaren 814/2016 Erabakiaren bidez onartzen da 2016rako enplegu publikoko eskaintza Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean, eta han jasotzen dira, besteak beste, esleitu beharreko plazak dagokien hautaketa-prozesuen bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz, 23. artikuluan eta XI. idazpuruaren IV. Kapituluan langileen hautaketa-prozesuen inguruan, zeina azaroaren 7ko 16/1997 Legeak aldatu zuen, eta apirilaren 3ko Diputatuen Kontseiluko 25/2012 Foru Dekretuaren 11.b) artikuluak aurreikusitakoaren arabera, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoaren egitura eta funtzionamendu arautegia onartzen duena,

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzura karrerako funtzionario lanpostuak betetzeko hautapen prozesuan bete behar diren oinarri orokorrak onartzea, azaroaren 29ko Diputatuen Kontseiluaren 814/2016 Erabakian aurreikusten direnak, zeinak onartzen duen Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen 2016rako enplegu publikoko eskaintza.

Bigarrena. Foru Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean, Gasteizko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian, edo nahi izanez gero, berraztertzekoerrekurtsoa, hilabeteko epean, ebazpen hori hori eman duen erakunde berean; hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan - Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluarekin loturik- xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 9a

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluaren lehendakaria

M. Antonia Olabarrieta Ibarrondo

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria

Miren Saratxaga De la Isla

ERANSKINA

GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEAN KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATEKO HAUTAPEN PROZESUEN OINARRI OROKORRAK. PROZESUOK AZAROAREN 29KO 814/2016 ERABAKIAK, GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEAREN ZERBITZURA DAUDEN FUNTZIONARIO PLAZEN 2016KO ENPLEGU PUBLIKOKO ESKAINTZA ONARTZEN DUENAK, EZARTZEN DITU.

1. XEDEA

1.1 Oinarri orokor hauen xedea da arau nagusiak ezartzea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen eskala, azpieskala eta klaseetako plazak betetzeko. Plazak oinarri espezifikoetan zehaztuko dira.

1.2 Hautapen prozesuak deitzen dira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean hutsik dauden karrerako funtzionarioen 80 plaza betetzeko; hona: 73 plaza sistema irekiaren bidez beteko dira eta 7 plaza barne sustapeneko sistemaren bidez.

Prozesuetan parte hartzeko edo plaza eskuratzeko bi sistema erabiliko dira:

1) Sistema irekia:

* Txanda orokorra.

* Desgaituentzat gordetako kupoa.

Sistema irekia aplikatzen den prozesuetan, desgaituentzat gordetako plazetatik hutsikgeratzen direnak ez zaizkie gehituko txanda orokorrekoei.

2) Barne sustapeneko sistema:

* Txanda orokorra.

* Desgaituentzat gordetako kupoa.

Barne sustapena aplikatzen den prozesuetan, desgaituentzat gordetako plazetatik hutsikgeratzen direnak txanda orokorrekoei gehituko zaizkie.

Barne sustapenerako gordetako plazetatik betetzen ez direnak sistema irekiko txanda orokorreko gainerako plazei gehituko zaizkie, baldin eta ez badira aparteko deialdietan atera; izan ere, aparteko deialdietan atera badira, hutsik geratutako plazak ez zaizkie inola ere gehituko sistema irekian eskainitakoei.

Sistema bakoitzarekinbetetzekogordetzen diren plazak kasuan kasuko oinarri espezifikoetan ezarriko dira, Diputatuen Kontseiluaren azaroaren 29ko 814/2016 Erabakiarekin bat etorriz.

Desgaituen txandan aurkezten den hautagai desgaitu batek ariketak gainditu arren lanposturik lortzen ez badu eta beraren puntuazioa txanda orokorreko hautagai batzuena baino handiagoa bada, txanda horretan sartuko da puntuazio hurrenkeraren arabera.

1.3 Baldintzaren bat ezarrita daukaten lanpostuak inolaz ere ezin izango dira bete baldintza hori betetzen dutela frogatzen ez duten hautagaiekin.

1.4 Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onartzen duenak, 61.8 artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, epaimahaiak ezin izango ditu hautatu deitutako plazak baino hautagai gehiago. Muga hori urratzen duten proposamenak erabat deusezak izango dira.

2. BALDINTZA OROKORRAK

2.1 Izendapenak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen karrerako funtzionarioaren izaera emango die hautatuei, gai honetaz indarrean dauden xedapenetan ezartzen diren eskubide eta betebehar guztiekin.

2.2 Zerbitzua egingo den destinoa hautapen prozesua amaitzen denean hutsik dauden lanpostuen arabera finkatuko da, deitutako plazari dagozkionen artean.

2.3 Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean sartu eta funtzionariobihurtzen direnei Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean emango zaie alta, eta bertako kide egingo dira; beraz, erregimen horretan ezartzen den babesa edukiko dute. Alta lanpostuaz jabetzen diren egunean hasiko da ondorioak sortzen.

3. HAUTAGAIEN BETEKIZUNAK

3.1 Hautagaiek hurrengo puntuetan zehazten diren baldintzak beteta eduki behar dituzte eskaerak aurkezteko aldia amaitzen den egunean, eta betetzen jarraitu behar dute esleitzen zaien lanpostuaz jabetzen diren egunera arte.

3.2 Oinarri espezifikoetan deitzen diren hautaprobetarako onartzeko hautagaiek bete beharrekoak:

a) Europar Batasuneko kide den estatu bateko nazionalitatea edukitzea edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunak ezartzearen ondorioz langileen zirkulazio askea onartuta daukan estatu batekoa.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, mendekotasunean badaude.

b) Hamasei urte beteta edukitzea eta ez iristea nahitaez erretiroa hartzeko adinera.

c) Lanpostuko egitekoak normaltasunez egitea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez edukitzea. Hala ere, Elbarriak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea aplikatuko da. Hautapen prozesua gainditutakoan gaitasun fisikoa eta psikikoa egiaztatu beharko dira; horretarako medikuaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, 9.4 oinarrian xedatzen den bezala. Baldintza hori betetzea ezinbestekoa izango da lanpostuaz jabetzeko.

d) Deialdi espezifikoan eskatzen den titulu ofiziala edo homologatua edukitzea, edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Titulua atzerrikoa izanez gero, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

e) Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea herri administrazioen ez autonomia erkidegoetako organo konstituzionalen edo estatutuen araberako organoen zerbitzutik, eta ez egotea epai bidez erabat edo bereziki desgaituta enplegu eta kargu publikoetan aritzeko ez funtzionario kidego edo eskalan sartzeko, ez eta, lan kontratudun langileen kasuan, baztertu edo desgaitutako lanpostuan egiten zituzten antzeko egitekoetan aritzeko ere. Batasuneko beste estatu batekoak diren hautagaiak ezin dira egon desgaituta enplegu publikoan aritzeko (ez eta horren baliokide den egoera batean ere), eta ezin jaso izan dute beren estatuan enplegu ofiziala lortzea eragozten duen diziplinako zehapenik ez antzekorik.

f) Indarreko araudiaren arabera desgaitasun edo bateraezintasuneko lege kausaren batean sarturik ez egotea.

g) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren gainerako betekizun guztiak.

3.3 Desgaituentzat gordetako kupoa.

Eskaerak aurkezteko aldia amaitzen den egunean, desgaituentzat gordetako plazetarako lehiatzen diren pertsonek ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa onartuta eduki beharko dute indarreko legeriaren arabera. Onarpena egiaztatzeko, administrazioko organo eskudunak (foru aldundietako edo autonomia erkidegoetako sail eskudunak edo IMSERSOk) egindako ziurtagiri egokia aurkeztu beharko da.

3.4 Barne sustapeneko sistema.

Barne sustapeneko plazetarako lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte 3.2 oinarrian aipatzen diren betekizun orokorrez gainera:

a) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko karrerako funtzionario izatea, titulazio talde berekoa edo maila bat beheragokoa, eta jatorriko eskalan karrerako funtzionario gisa bi urte aritu izana.

b) Jatorriko eskalan, zerbitzu aktiboan edo horrekin asimilatuan egotea, edo zerbitzu berezietan.

Hautagai batek sistema honetan parte hartzekobaldintzakbetetzen ez baditu, beraren eskaera sistema irekirako aurkeztutzat joko da ofizioz.

3.5 Deialdi espezifiko bakoitzean, hautagaiek sistema bakar batean hartu ahal izango dute parte (sistema irekia edo barne sustapeneko sistema); eskaeran zer sistematan parte hartu nahi duten zehaztu beharko dute. Eskaeran hautua berariaz adierazten ez bada, edo deialdi bererako biak hautatzen badira (behar bezala formulatuta), hautagaiak sistema irekia hautatu duela pentsatuko da.

4. PERTSONA DESGAITUAK

4.1 Gainerako hautagaien baldintza beretan parte hartzen dutela bermatzeko, hautapen prozesuetan behar diren arrazoizko denbora eta baliabide egokitzapenak eta doikuntzak egingo dira eskatzen duten ezinduentzat; ezinbestekoa izango da desgaitasunak zerikusi zuzena edukitzea egin beharreko probarekin.

4.2 Desgaituek aurkeztutako agiriak ikusirik, epaimahai kalifikatzaileak hautaprobak egiteko arrazoizko denbora eta baliabide egokitzapenen eta doikuntzen eskaerak ebatziko ditu.

5. ESKAERAK AURKEZTEA

5.1 Eskaerak noiz eta nola aurkeztu.

a. Deialdi honen ondoriozko hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek 20 egun naturaleko epealdia edukiko dute eskaera aurkezteko deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b. Eskaerak eredu ofizial eta normalizatuan egin behar dira eta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari bidali behar zaizkio Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Enplegu Publikoaren Atariaren bidez www.araba.eus/ifbs/portalempleo/. Eskaeran sartuta egongo da 5.5 idatz zatian ezartzen den tasaren ordainketa telematikoa.

5.2 Deialdian onartzeko eta, bidezkoa izanez gero, hautaprobetan parte hartu ahal izateko, hautagaiek eskaerako atal guztiak bete behar dituzte. Hautagaiek adierazi beharko dute eskatzen diren betekizun guzti-guztiak betetzen dituztela eskaera aurkezteko epealdiko azken egunean, 8.3.2 eta 8.4.3 oinarrietan euskara eta informatika probetarako ezartzen den salbuespen kasuan izan ezik.

Horretarako, honako datu hauek adierazi beharko dira eskaerako atal egokietan:

a) Eskatzen diren datu pertsonalak.

b) Zer sistematan parte hartu nahi den, irekian edo barne sustapenekoan, oinarri espezifikoetan ezartzen denarekin bat etorriz. Hautagaiek sistema batean bakarrik parte hartu ahal izango dute deialdi bakoitzean.

c) Desgaituentzat gordetako kupoan parte hartzeko hautua, oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera, baldin eta hautagaiak pertsonahorientzat gordetako plaza baterako lehiatzeko betekizunak betetzen baditu eta parte hartu nahi badu. Hau hautatzen dutenek ezin izango dute parte hartu deialdiko txanda orokorretan, ez sistema irekian, ez barne sustapeneko sisteman, 1.2 oinarriko azken paragrafoan ezartzen dena gorabehera.

d) Zer plazatarako lehiatu nahi den.

e) Oposizio faseko ariketak zer hizkuntza ofizialetan egin nahi diren, euskaraz ala gaztelaniaz.

f) Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko euskara ariketa egiteko hautua.

g) Hautaprobak egiteko moldaketa teknikoren bat behar duten desgaituek nolako moldaketak behar dituzten azaldu behar dute prozesuan parte hartzeko eskaeran. Halaber, adierazi beharko dute epaimahai kalifikatzaileari baimena ematen diotela eskatzen dituzten moldaketa teknikoak baloratzeko behar den informazioa eskatzeko erakunde eskudunari.

Hori dela eta, desgaitutzat joko dira baldintza hauek betetzen dituztenak: abenduaren 2ko 51/2003 Legeak, aukera berdintasunari, bereizkeriarik ezari eta ezinduen irisgarritasun unibertsalari buruzkoak, 1.2 artikuluan aipatzen dituen minusbalioetako bat edukitzea onartuta eta beraren gradua ehuneko 33koa izatea gutxienez.

5.3 Datu pertsonalen babesaren arloko araudia betetzeko, hautapen prozesuak kudeatzekobiltzen diren datuak Langileen Arloko Zuzendariordetza Teknikoak kudeatzen duen "Langileak" izeneko fitxategian gordeko dira. Fitxategi hori Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren 2015eko martxoaren 31ko erabaki baten bidez sortu zen; erabakia 2015eko maiatzaren 15ean argitaratu zen ALHAOn (58. zenbakia). Fitxategiakudeatzeko ardura Kudeaketako Zuzendaritzak dauka, eta bertan bildutako datuak ikusteko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egoitzan erabil daitezke (Alaba jeneralaren kalea, 10 - 5. solairua, Vitoria - Gasteiz).

Hautapen prozesuetan parte hartzen dutenek berariaz ematen dute baimena, kontrakoa adierazi ezean, beren datu pertsonalak oinarri hauetan eta deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan adierazten moduan eta finkatzen den xederako erabiltzeko.

5.4 Azterketa eskubideen tasak.

Hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek honako tasa hauek ordaindu behar dituzte eskaerak aurkezteko epealdiaren barruan: maiatzaren 16ko 12/2005 Foru Arauak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoko langileak hautatzeko deialdietan parte hartzeko ordaindu beharreko tasak ezartzen dituenak, laugarren artikuluan finkatzen dituenak.

Azterketa eskubideen tasa ez da itzulikoeskatzaileari egoztekoak diren arrazoiengatik.

6. HAUTAGAIAK ONARTZEA - ERREKLAMAZIOAK

6.1 Eskaerak aurkezteko epealdia amaitutakoan Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak hilabete pasatu baino lehen emango du 1.2 oinarrian ezartzen diren txandetan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak onartzen dituen foru agindua; baztertutakoei dagokienez, prozesutik baztertzeko arrazoia azalduko da. Zerrenda horietan honako datu hauek azalduko dira: sistema eta txanda, hautagai bakoitzak Euskal Autonomia Erkidegoko zein hizkuntza ofizial erabili nahi duen ariketak egiteko, eta bakoitzak zer hautatzen duen euskara probari buruz. Foru agindu hori ALHAOn argitaratuko da.

Baztertutako hautagaiek eta argitaratutako datuetan okerren bat ikusten dutenek hamar egun balioduneko epealdia edukiko dute behin-behineko zerrendak ALHAOn argitaratzen denetik aurrera erreklamazioak egiteko edo okerrak zuzen daitezela eskatzeko.

6.2 Erreklamazioetarako epealdia amaitu eta aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartuko ditu foru agindu baten bidez (ALHAOn argitaratuko da); zerrenda horietan behin-behineko zerrendetako datu berak xehatuko dira.

6.3 Foru agindu horiek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Enpleguaren Atarian ere argitaratuko dira www.araba.eus/ifbs/portalempleo/.

6.4 Probak egin behar diren egunerako ez badaude ebatzita onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartzen dituen foru aginduan prozesutik baztertuta geratu diren hautagaiek aurkeztutako errekurtsoak, hautagaiok proba horiek egin ahal izango dituzte; hala ere, gero errekurtsoak ezesten badira, probek ez dute baliorik edukiko.

6.5 Edonola ere, interesdunek hautapen prozesuan eskatzen diren betekizunak betetzen dituztela onartzeko ezinbestekoa da haiek egiaztatzea 11. oinarriaren arabera aurkeztu behar diren agiriak aurkeztuta; agirien bidez egiaztatu ezean, interesdunak galdu egingo ditu hautapen prozesuan parte hartzeak ekar ditzakeen eskubide guztiak.

7. EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEAK.

7.1 Izendapena.

Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuaren foru agindu baten bidez izendatuko dira hautaprobak kalifikatuko dituzten epaimahaietako kideak. Izendapen horiek eta onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak batera argitaratuko dira ALHAOn.

7.2 Osaera.

Epaimahaietan bost kide ariko dira: epaimahaiburua eta lau kide; karrerako funtzionarioak izango dira. Epaimahaiko kideetako bat idazkari izendatuko dute. Epaimahaikide guztiek edukiko dute ordezkoa.

Hona hemen epaimahaien osaera:

Epaimahaiburua:

- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzuan ari den karrerako funtzionarioa.

Kideak:

- Administrazio publikoen zerbitzura ari diren karrerako bi funtzionario.

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako karrerako funtzionario bat.

Idazkaria:

- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzuan ari den karrerako funtzionarioa.

Epaimahaietako kidetza norberarena izango da beti; hau da, epaimahaitegian ezin da besteren ordezkaritzan edo kontura jardun.

Epaimahaien osaeran espezialitatearen printzipioa aplikatuko da. Printzipio horren arabera, epaimahai bakoitzeko kideen erdiek gutxienez hautaprobetako jakintza arloko titulazioa eduki behar dute. Kide guztiek, nolanahi ere, maila akademiko bereko edo goragoko titulazioa eduki behar dute.

Bermatuko da epaimahai kalifikatzaileekordezkaritza orekatua edukitzea trebetasun, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen artean.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari epaimahai kalifikatzaileetan dagokion ordezkaritza alde batera utzita, erakunde horretarako ordezkari bat egongo da epaimahaietan hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak egiteko eta ebaluatzeko ez beste ezertarako.

Epaimahaiak aholkulariak hartu ahal izango ditu hautapen prozesuko proba batzuetarako edo guztietarako. Aholkulariek beren espezialitate teknikoan soilik jardungo dute, eta horrexetan soilik lagunduko diote organo kalifikatzaileari. Epaimahaiak bere eztabaidetan parte hartzekoeskatzen badie, aholkulariek hitza izango dute baina botorik ez.

7.3 Abstentzioa eta errekusatzea:

Urriaren 1eko 40/2015 Legeak, sektore publikoaren araubide juridikoari buruzkoak, 23. artikuluan ezartzen dituen inguruabarretako bat gertatuz gero, epaimahaikideek uko egin beharko diote jarduteari eta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari jakinarazi beharko diote.

Halaber, inguruabar horietako bat gertatuz gero, interesdunek noiznahi errekusatu ahal izango dituzte epaimahaikideak, aurrean aipatutako legeak 24. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz.

Deialdia argitaratu aurreko bost urteetan hautagaiak hautaprobetarako prestatzeko lanetan ibili diren funtzionarioak ezingo dute epaimahaiko kide izan.

7.4 Epaimahaikideak oinarriei lotzea:

Epaimahaiak lotuta geratzen dira oinarri orokor hauei eta kalifikatu beharreko probetako hautapen prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoei.

7.5 Jarduteko arauak:

Epaimahaien jarduna urriaren 1eko 40/2015 Legeak, sektore publikoaren araubide juridikoarenak, 15. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen duenari lotuko zaio.

Nolanahi ere, epaimahaiburuak aginduta eta idazkariak deialdia eginda, epaimahaiak bilera egingo du hautaprobak hasi baino nahikoa denbora lehenago. Epaimahaia legez eratzeko ezinbestekoa izango da honako hauek bertaratzea: epaimahaiburua eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta kideen erdiak, gutxienez.

Erabakiak bileran daudenen botoen gehiengoz hartuko dira. Epaimahaiko kide guztiek izango dituzte hitza eta botoa. Berdinketak epaimahaiburuaren kalitate botoaren bidez ebatziko dira.

Epaimahaiburuaren edo beraren ordezkoaren kargua hutsik badago, bertaratzen ez bada, gaixorik badago edo legezko arrazoiren bategatik bilerara azaltzen ez bada, epaimahaikide hauetako bat izango da ordezkoa (hurrenkera honetan): hierarkian maila goragokoena duena, antzinatasun handiena duena eta zaharrena.

Idazkari titularraren edo beraren ordezkoaren kargua hutsik badago, bertaratzen ez bada, gaixorik badago edo legezko arrazoiren bategatik bilerara azaltzen ez bada, beste epaimahaikideetako batek jardungo du haren ordez, hain zuzen ere gehiengoaren erabakiaren bidez hautatzen dutenak.

7.6 Ahalmenak:

Epaimahaiak erabateko autonomia funtzionala edukiko du, eta beraren ardurak izango dira prozedura legezkotasunez egin dadin zaintzea eta objektibitatea bermatzea.

5.2.g) oinarrian ezartzen denaren arabera probak egiteko beharrezkoak diren denboraren eta bitartekoen arrazoizko egokitzapenak eta doikuntzakezartzeko aurkezten diren eskaerak epaimahaiek ebatziko dituzte, desgaituek aurkeztutako agiriak aztertu ondoren.

Era berean, antolamendu juridikoaren arabera, oinarri hauek aplikatzeansortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta deialdia behar bezala gauzatzeko behar diren erabakiak hartuko ditu. Gainera, behar diren irizpideak ezarriko ditu oinarrietan aurreikusten ez diren kasuetarako.

Hautapen prozesuko edozein unetan epaimahaiak deialdian eskatzen diren betekizunak egiaztatzeko eskatu ahal izango du, eta horretarako 20 egun balioduneko epealdia ezarriko du. Hautagaietako batek betetzen ez baditu edo epealdiren barruan egiaztatzen ez baditu, epaimahaiak entzunaldia emango zaio interesdunari eta gero prozesutik baztertzeko proposamena egingo dio Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuari, baztertzeko proposamenaren arrazoiak azalduta.

Epaimahaiburuek behar diren neurriak hartuko dituzte oposizio faseko proba idatzien edukia isilpean gordetzen dela bermatzeko eta ariketak hautagaiak nor diren jakin gabe zuzentzeko.

Zuzenketa mekanizatuta ez dagoen kasuetan, epaimahaiek baztertu egingo dituzte proba idatzietanlehiatzailea nor den jakiteko bidea ematen duen markak edo zeinuak jartzen dituzten hautagaiak.

7.7 Egoitza:

Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako hauxe izango da epaimahai kalifikatzaileen helbidea: Langileen Arloko Zuzendariordetza Teknikoa. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Alaba jeneralaren kalea 10 - 4. solairua, 1. apartamentua, 01005 Vitoria-Gasteiz. Araba.

7.8 Zerbitzu ordainak:

Epaimahaietako kideek bidezko ordainak jasoko dituzte zerbitzuengatik, bileretakoak barne, honi buruz indarrean dauden arauak aplikatuta.

8. HAUTAPEN PROZEDURA

8.1 Sistema irekiaren eta barne sustapeneko sistemaren bidezko hautapen prozedura oposizio-lehiaketa izango da; deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoek ezartzen dutenaren arabera egingo da eta praktika eta prestakuntza aldia ezar daiteke hautapen prozesuko fase gisa.

8.2 Oposizio faseko ariketak:

8.2.1 Oposizio faseko ariketak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan ezarriko dira.

8.2.2 Hautaprobak ez dira hasiko eskaerak aurkezteko epealdia amaitzen denetik bi hilabete pasatu baino lehen. Lehen proba non eta noiz (eguna eta ordua) egingo den ALHAOn argitaratuko da. Gainerako ariketak egiteko deia Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Enpleguaren Atariaren bidez egingo zaie hautagaiei www.araba.eus/ifbs/portalempleo/.

8.2.3 Txanda bakoitzeko hautagaiei dei bat bakarrik egingo zaie ariketa bakoitzerako. Identifikatu ahal izateko, hautagaiek NANa, pasaportea edo gidabaimena ekarri behar dute probetara (atzerritarrek horien baliokide den agiria).

8.2.4 Epaimahai kalifikatzaileek ariketak egiteko denbora eta bitartekoak hautagai desgaituen beharrizanetara moldatuko dituzte, eskaeran horren berri eman eta moldatzekoeskatzen badute, hain zuzen, gainerako hautagai guztien aukera berak eduki ditzaten, baina egokitzapen horrek ezin du hutsaldu probaren edukia eta ezin du jaitsi ez murriztu eskatzen den gaitasun maila.

8.2.5 Ariketa baten behin betiko emaitzakargitaratzen direnetik hurrengo ariketa hasi arte hamabost egun natural igaro behar dira gutxienez, eta berrogeita bost egun natural gehienez.

8.2.6 Hautagai guztiek proba edo ariketak batera egiterik ez dagoenean, lehen abizenaren lehen letraren arabera erabakiko da nortzuk izango diren lehenak, proba edo ariketa egiten den garaian indarrean dagoen letratik hasita, Herri Administrazioetarako Estatu Idazkaritzaren ebazpenari jarraiki.

8.2.7 Ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hautagaiek hamar egun balioduneko epealdia edukiko dute ariketa horren inguruan egokitzatjotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko epaimahai kalifikatzaileari. Erreklamazioetarako epealdia amaiturik, eta aurkezten direnak ebatzi ondoren, epaimahaiak ariketaren behin betiko emaitzakargitaratzeko aginduko du.

8.2.8 Deialdi bakoitzean bi gai zerrenda egongo dira: bata komuna, plazaren titulazio taldeari dagokiona, eta bestea espezifikoa, plazari berari dagokiona.

8.2.9 Barne sustapeneko sistematik lehiatzen direnek ez dute edukiko zertan egin deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen arabera gai zerrenda komuneko ezagutzakbaloratzeko probak.

8.3 Euskara:

8.3.1 Plaza bakoitzari dagokion hizkuntza eskakizuna plazaren eskala, azpieskala eta (egonez gero) klasearen arabera bete daitezkeen lanpostuek esleituta duten hizkuntza eskakizun nagusia kontuan hartuz ezarriko da.

Edozein plaza eskuratzeko, alde batera utzita ezarrita daukan eskakizuna nahitaezkoa den edo ez, euskara jakitea merezimendu gisa baloratuko da 8.4 oinarrian azaltzen den lehiaketa fasean; balorazio hori hautapen prozesu osoan lortu daitekeen gehieneko puntuazioaren ehunekoa izango da, handiagoa edo txikiagoa egiaztatutako hizkuntza eskakizunaren mailaren arabera.

8.3.2 Euskara ariketa: euskara azterketaren helburua hizkuntza eskakizunak egiaztatzea da. Nahitaezkoa izango da hizkuntza eskakizuna eskatzen den plazetara aurkezten direnentzat. Aldiz, borondatezkoa izango da hizkuntza eskakizuna nahitaezkoa ez den plazetara aurkezten direnentzat.

Hala ere, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak egin baino lehen epaimahai kalifikatzaileak epealdi bat emango du lehiatzen diren plazari dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatuta daukaten hautagaiek horren frogagiria aurkez dezaten. Hori aurkeztuz gero, ez dute euskara azterketa egin beharko.

Hizkuntza eskakizunak honako agiri hauen bidez egiaztatu ahal izango dira (297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, 2010eko azaroaren 15eko EHAA, 219. zenbakia):

a) 4. hizkuntza eskakizuna:

* Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ziurtagiria, hautagaiak 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta daukala dioena.

* Osakidetzaren ziurtagiria, hautagaia 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta daukala dioena.

* HABEren 4. mailako ziurtagiria.

b) 3. hizkuntza eskakizuna:

* Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ziurtagiria, hautagaiak 3. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa egiaztatuta daukala dioena.

* Osakidetzaren ziurtagiria, hautagaiak 3. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa egiaztatuta daukala dioena.

* HABEren 3. mailako ziurtagiria, edo goragokoa.

* Euskararen Gaitasun Agiria - EGA.

* Ertzaintzako HE2.

* Irakaskuntzako HE2.

* Hizkuntza eskola ofizialetako gaitasun agiria edo 5. mailako ziurtagiria (ikasketa plan zaharrean).

* Hizkuntza eskola ofizialetako C1 gaitasun maila.

* Euskaltzaindiaren D agiria.

c) 2. hizkuntza eskakizuna:

* Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ziurtagiria, hautagaiak 2. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa egiaztatuta daukala dioena.

* Osakidetzaren ziurtagiria, hautagaiak 2. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa egiaztatuta daukala dioena.

* HABEren 2. mailako ziurtagiria, edo goragokoa.

* Ertzaintzako HE1.

* Irakaskuntzako HE1.

* Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena.

* Hizkuntza eskola ofizialetako euskarako 4. maila (ikasketa plan zaharrean).

* Hizkuntza eskola ofizialetako maila aurreratua.

d) 1. hizkuntza eskakizuna:

* Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ziurtagiria, hautagaiak 1. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa egiaztatuta daukala dioena.

* Osakidetzaren ziurtagiria, hautagaiak 1. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa egiaztatuta daukala dioena.

* HABEren 1. mailako ziurtagiria, edo goragokoa.

* Hizkuntza eskola ofizialetako euskarako 3. maila (ikasketa plan zaharrean).

* Hizkuntza eskola ofizialetako erdiko maila.

Aplikatzekoa izango da, orobat, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzathartzearena eta hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bidez euskara maila egiaztatzetik salbuestearena.

Epaimahai kalifikatzaileak erabakiko du noiz egingo den euskara ariketa; oposizio fasearen barruan egin beharko da.

Behin-behineko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hautagaiek hamar egun balioduneko epealdia edukiko dute euskara ariketaren inguruan nahi dituzten erreklamazio guztiak aurkezteko.

Erreklamazioak epealdia amaitu eta aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren epaimahaiak euskara ariketako behin betiko emaitzakargitaratzeko aginduko du.

8.4 Lehiaketa fasea:

8.4.1 Deialdi espezifikoetan epaimahai kalifikatzaileak epealdi bat eman ahal izango du baloratu beharreko merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko. Fase honetan hautagaiek alegatzen eta egiaztatzen dituzten merezimenduak aztertu eta baloratuko dira; hautagai bakoitzari dagokion puntuazioa deialdian zehaztutako baremoen arabera ezarriko da.

Merezimenduak frogatzeko aurkezten diren agiriak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan beharko dira; fotokopietan honako datu hauek agertu beharko dira baliozkoak izateko: konpultsa egin den data eta egin duenaren izen-abizenak, NANa eta sinadura, irakurtzeko modukoa.

Oposizio faseko azken ariketaren behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren 10 egun balioduneko epealdia ezarriko da oinarri espezifikoetan aipatzen diren merezimendu konputagarriak alegatzeko eta egiaztatzeko, euskararen ezagutza ez beste guztiak. Izan ere, euskararen ezagutzaegiaztatzeko bi modu egongo dira: 8.3.2 oinarrian aipatzen den ariketa egitea edo egiaztagiria aurkeztea oinarri horretako bigarren paragrafoan aipatzen den epealdian.

Aurkezteko epealdiaren barruan behar bezala alegatzen eta egiaztatzen ez diren merezimenduak ezin izango dira baloratu.

Oposizio faseko azken ariketaren kalifikazioari erreklamazioa jartzen diotenek horrekin batera merezimenduak alegatu eta egiaztatu beharko dituzte, oinarri espezifikoetan ezartzen denarekin bat etorriz.

Denboraren arabera (urteka, seihilekoka edo hilka) baloratzen diren merezimenduak konputatzeko alegatutako aldi guztietako egun guztiak batuko dira, erreferentziako aldia baino laburragoak diren zatikiak aintzat hartu gabe. Horretarako, urtea 365 egun naturalen batura izango da, seihilekoa 180 egun naturalen batura eta hila 30 egun naturalen batura.

Lehiaketa fasean ez da inor baztertuko, eta hautagaiek lortzen dituzten puntuak ez dira kontuan hartuko oposizio faseko probak gainditzeko.

8.4.2 8.3.2 oinarrian euskararen ezagutzaz eta 8.4.3 oinarrian informatika ezagutzez ezarritakoa gorabehera, gainerako merezimenduak eskaerak aurkezteko epealdiko azken eguna aintzat hartuz konputatuko dira soilik.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean egindako zerbitzuak alegatu egin behar dira, baina ez dira egiaztatu beharko. Administrazio horrek ofizioz konputatuko ditu.

Gainerako administrazio publikoetan egindako zerbitzuen denbora administrazio horietako bakoitzean langileriaren arloko eskumena daukan organoak ziurtatuko du, administrazio bakoitzak horretarako ezarrita daukan eredua erabiliz. Nolanahi ere, lanaldiak xehatu behar dira kidego edo eskalaren, azpieskalaren eta klase edo kategoriaren arabera eta lan egindako lanpostuetarako behar diren tituluen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko foru eta toki administrazioan egindako zerbitzuak baliokideak joko dira, uztailaren 30eko 208/1990 Dekretuak, euskal administrazio publikoetako kidego eta eskalen arteko baliokidetzafinkatzen duenak, ezartzen duen moduan. Nolanahi ere, otsailaren 25eko 1/2004 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidegoak eta eskalak antolatzekoak, xedatzen duena gorabehera.

8.4.3 Deialdi baten oinarri espezifikoetan informatika ezagutzak merezimenduak direla ezartzen bada, zehazten diren informatika ezagutzen mailak egiaztatzea merezimendu gisa baloratuko da oinarrietan ezartzen diren baremoen arabera; horretarako, Informazio Gizartearen Euskadi Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak eskuratzeko probak gainditu beharko dira.

Modulu horiek gainditu direla IT Txartelaren ziurtatze sistemaren bidez egiaztatuko da.

Informatika ezagutzakonartzeko eta baloratzekoerreferentzia eguna hauxe izango da: hamargarren egun balioduna oposizio faseko azken ariketaren behin-behineko emaitzakargitaratzen direnetik.

8.5 Hautaproben kalifikazioa.

Oposizio faseko ariketak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan xedatzen denaren arabera kalifikatuko dira. Lehiaketa faseko merezimenduen balorazioa deialdiaren oinarri espezifikoetan ezartzen diren baremoen arabera esleitzen diren puntuen batura izango da.

Hautapen prozesuko azken kalifikazioa oposizio fasean eta lehiaketa fasean lortzen diren puntuen batura izango da.

Hautagai batzuen arteko berdinketa gertatzen bada, lehentasuna emango zaie emakumeei emakumeak ehuneko 40 baino gutxiago diren eskaletan, azpieskaletan eta klaseetan, honako kasu honetan izan ezik (sexu bereizkeriarik gertatzen ez bada): beste hautagaiak neurri hau aplikatzea eragozten duten inguruabarretan egotea, enplegua lortzeko zailtasun bereziak edukitzea, esaterako.

Aurreko paragrafoan ezartzen dena gorabehera, berdinketa hausten duen lehentasun ordena finkatzeko honako irizpide hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

1. Oposizio fasean puntuaziorik handiena lortzen duena.

2. Oposizio faseko bigarren ariketan puntu gehien lortzen dituena.

3. Oposizio faseko lehen ariketako bigarren proban puntu gehien lortzen dituena.

4. Lehiaketa fasean puntu gehien lortzen dituena.

5. Lehiaketa fasean aintzat hartutako zerbitzuetan denbora gehien egin duela egiaztatzen duena.

9. BEHIN-BEHINEKO HAUTAPENA.

9.1 Hautapen prozesuko azken kalifikazioa egin ondoren epaimahaiak zerrenda hauek egingo ditu kalifikazioko puntuazioen ordenari jarraituz:

a) Sistema irekiko txanda orokorrean prozesua gainditu dutenen behin-behineko zerrenda.

b) Sistema irekian desgaituentzat gordetako kupokoetatik prozesua gainditu dutenen behin-behineko zerrenda.

c) Barne sustapeneko sistemako txanda orokorrean prozesua gainditu dutenen behin-behineko zerrenda.

d) Barne sustapeneko sisteman desgaituentzat gordetako kupokoetatik prozesua gainditu dutenen behin-behineko zerrenda.

9.2 Zerrenda horiek ezarri ondoren epaimahaiak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Enpleguaren Atarian argitaratuko ditu www.araba.eus/ifbs/portalempleo/.

Behin-behineko zerrendak argitaratzen diren egunaren biharamunetik aurrera interesdunek hamar egun balioduneko epealdia edukiko dute nahi dituzten erreklamazioak aurkezteko epaimahai kalifikatzaileari lehiaketa fasearen inguruan.

9.3 Erreklamazioak egiteko epealdia amaitu eta aurkeztu diren erreklamazioak ebatzi ondoren epaimahai bakoitzak aginduko du gaindituen eta eskaintzen diren lanpostuen zerrenda bakar bat argitaratzeko (lanpostu bakoitzean noiz hasi behar den lanean zehaztuta), eta hamar egun balioduneko epealdia ezarriko du hautagaiek adieraz dezaten lanpostuen arteko beren lehenespenen ordena. Gaindituen behin betiko zerrenda eta aurrean aipatutako hamar egun balioduneko epealdia Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Enplegu Atarian argitaratuko dira www.araba.eus/ifbs/portalempleo/.

Lehenespenen ordena garaiz eta behar bezala adierazten ez duena ordena horretako azken lekura igaroko da.

Lanpostuari ezarritako hizkuntza gaitasuna egiaztatzen duten hautagaiek ezin izango dituzte lehenetsi lanpostu batzuk beste batzuen aldean, baldin eta Lanpostuen Zerrenda beren arteko desberdintasun bakarra derrigortasun data bada, lanean hasteko eguna bera izanik.

Hautagaiek adierazten dituzten lehentasunen eta lanpostuen eta hautagaien baldintzen ondorioz lehenengo hautapenean lanpostu guztiak betetzen ez badira, epaimahai kalifikatzaileak beste hautagai batzuei eskatu ahal izango die adieraz dezatela beren lehentasun ordena, eta aurreko hautapen irizpide berak aplikatuko ditu.

9.4 Lehentasunak adierazi eta gero, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen PrebentziokoZerbitzuakeskaintzen diren lanpostuak ustez beteko dituzten hautagaiei deituko die lehentasunak adierazteko azken ekitaldia amaitzen denetik hilabete pasatu lehen, 3.2.c) oinarrian ezartzen den osasun azterketa egiteko. Osasun azterketa egitera deitutako hautagairen batek ez badu betetzen oinarri horretan ezartzen dena, epaimahai kalifikatzaileak hautaprobak gainditu dituztenen behin betiko zerrendako hurrengo hautagaiei deituko die, beren lehentasunak adieraz ditzaten. Deialdiko lanpostu guztiak betetzeko adina hautagairi deituko die, ahal dela, baldintzakbetetzen dituztenei, alegia, hautagai bakoitzak bere txandan lortutako puntuazioa kontuan izanik. Gero, hautagai horiei osasun azterketa egingo zaie.

9.5 Osasun azterketak amaiturik, 3.2.c) oinarrian ezartzen dena betetzen dutela frogatzen duten hautagaiak hautatuen behin-behineko zerrendan sartuko dira, eta epaimahai kalifikatzaileak Gizarte Ongizaterako Foru Erakunderen Enplegu Atarian argitaratuko zu zerrenda hori
www.araba.eus/ifbs/portalempleo/. Epaimahai kalifikatzaileak zerrenda horretan hautagai bakoitzari dagokion destinoko lanpostua zehaztuko du eta bertan noiz hasi behar den argituko du, eta hamar egun balioduneko epealdia ezarriko du hautagaiek erreklamazioak aurkezteko bederatzigarren oinarrian adierazitako arrazoiengatik eta hamargarren oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Epaimahaiak hautatuen behin-behineko zerrenda egingo du honako hauek kontuan hartuz: eskatzen diren baldintzakbetetzen diren ala ez, txanda bakoitzeko hautagaien puntuazio ordena, eta hautagaiek adierazitako lehentasuna.

Edozein kasutan, hautaprobak barne sustapeneko sisteman gainditzen dituzten hautagaiek lehentasuna izango dute sistema irekikoen aurretik deialdiaren xede diren lanpostu hutsakbetetzeko.

Lanpostua eskuratzea errazteko, parte hartzeko edozein sistematan desgaituentzat gordetako kupoan hautatzen diren pertsonek epaimahai kalifikatzaileari eskatu ahal izango diote plazak aukeratzeko lehentasun ordena aldatzeko, mendetasun pertsonala, mugitzeko zailtasuna edo antzeko arrazoiak argudiatuta (egiaztatu egin beharko dira). Epaimahaiak aldaketa hori egitea erabakiko du behar bezala arrazoituta badago, eta desgaituak lanpostua eskuratu ahal izateko lehentasun ordenan behar den gutxieneko aldaketa egitera mugatuko da.

10. AGIRIAK AURKEZTEA.

10.1 Eskatzen diren agiriak.

9.5 oinarrian aipatzen den hamar egun balioduneko epealdian hautatuen behin-behineko zerrendan dauden hautagaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte deialdian eskatutako gaitasunak badituztela eta betekizunak betetzen dituztela frogatzeko:

a) NANa.

b) Atzerriko hautagaiek administrazioaren jakinarazpen bat jasoko dute. Bertan beren egoeraren arabera nahitaez aurkeztu behar dituzten agirien berri emango zaie.

c) Eskala, azpieskala edo klase bakoitzerasartzekoeskatzen diren tituluak; bakoitzerako behar diren tituluak deialdiaren oinarri espezifikoetan adieraziko dira.

d) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, adierazten duena eginkizun publikoak egiteko gaituta dagoela eta herri administrazioetako zerbitzutik diziplina espediente bidez baztertuta ez dagoela, bai eta abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, herri administrazioetako langileen bateraezintasunenak, ezartzen dituen ezintasun eta bateraezintasun kasuren batean ez dagoela ere.

e) Espainiako nazionalitaterik ez duten hautagaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazten duena beren estatuan ez dutela funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina zigorrik ez kondena penalik.

f) Gainera, desgaituentzako txandan parte hartzen dutenek 3.3 oinarrian ezartzen diren baldintzakbetetzen dituztela egiaztatu beharko dute agiri bidez.

10.2 Era berean, hautatuen behin-behineko zerrendan ez daudenek erreklamazioa aurkezten badute 9.5 oinarrian ezarritako hamar egun balioduneko epealdian, erreklamazioarekin batera 10.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.

10.3 Oinarri honetako aurreko puntuen arabera aurkezten diren agiriak jatorrizkoak izan behar dira.

10.4. Aurkezteko lekua.

Agiri horiek Gizarte Ongizaterako Erakundeko Langileria Arloko Zuzendariordetza Teknikoan aurkeztu behar dira. Helbidea: Alaba jeneralaren kalea 10, 4. solairua, 1. departamentua, Vitoria-Gasteiz (posta kodea 01005).

10.5 Agiriren bat ez aurkeztea.

Halabeharrezko kasuetan izan ezik, aipatutako epealdian eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenak edo hirugarren oinarrian eskatzen diren baldintzakbetetzen ez dituztenak hautapen prozesutik kanpo geratuko dira eta beren jarduketak bertan behera utziko dira. Gainera, hautapen prozesuan parte hartzeko eskaeran gezurrik esan badute, horren erantzukizuna izango dute.

Kasu horietan, errepikatu egingo dira 9.1 oinarrian eta hurrengoetan adierazitako urratsak, alde batera utzita aurreko paragrafoan adierazitako arrazoiengatik baztertu diren hautagaiak. Hala ere, saihestu egingo dira aurreko beste batzukerrepikatzea diren jardunak, eta horregatik, 10.1 oinarrian adierazitako agiriak ez zaizkie eskatuko dagoeneko aurkeztu dituztenei, eta ez dituzte berriro egin beharko probak eta osasun azterketak dagoeneko gainditu dituztenek.

Arrazoi berengatik beste norbait baztertzeagertatzen bada, prozesua errepikatu egingo da aurreko paragrafoan adierazitako moduan, eta horrela behin eta berriro, lortu arte hautatuetako inor ez baztertzea arrazoi horiengatik.

11. IZENDAPEN PROPOSAMENA.

9. eta 10. oinarrietan ezarritako izapide guztiak bete ondoren, epaimahai kalifikatzaileak hautatuen behin betiko zerrenda egingo du eta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari aurkeztuko dio, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean karrerako funtzionario izateko izendapenen proposamen gisa. Behin betiko zerrenda GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEren Enpleguaren Atarian argitaratuko da www.araba.eus/ifbs/portalempleo/.

12. KARRERAKO FUNTZIONARIOAK IZENDATZEA ETA LANPOSTUEZ JABETZEA.

12.1 Epaimahai kalifikatzaileak hautatuen behin betiko zerrendaren bidez egindako izendapen proposamena jasorik, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatu eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko buruak zerrenda horretan daudenak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko karrerako funtzionario izendatuko ditu foru agindu egokien bidez, bakoitza berari dagokion eskalan, azpieskalan eta klasean.

Izendapenak ALHAOn argitaratuko dira.

Izendatutakoek hilabete edukiko dute karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzeko, kasuan kasuko foru agindua ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epealdi hori hamabost egun naturalez luza daiteke, izendatuak eskatzen badu eta arrazoi justifikatua badago.

12.2 Ezinbesteko kasuetan izan ezik, izendatuak lanpostuaz jabetzen ez bada horretarako ezarritako epealdian, hautapen prozesuaren bidez eskuratu dituen eskubide guztiak galduko ditu. Horrelakoetan 105 oinarriko bigarren paragrafoan ezartzen dena aplikatuko da. Izapide guztiak bete ondoren, epaimahai kalifikatzaileak hautatuen behin betiko zerrenda osagarria egingo du eta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuari igorriko dio izendapen proposamen osagarri gisa. Behin betiko zerrenda osagarria ere Gizarte Ongizaterako Foru Erakunderen Enpleguaren Atarian argitaratuko da www.araba.eus/ifbs/portalempleo/. Azkenik, 12.1 oinarrian xedatzen dena egingo da.

13. DEIALDIAREN AURKA EGITEA.

Interesdunek deialdiaren, oinarrien, haien ondoriozko administrazio egintza guztien eta epaimahaien jardunaren aurka egin dezakete, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, eta uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, ezartzen dituzten kasuetan eta finkatzen duen moduan.

14. ALDI BATERAKO ENPLEGUAREN POLTSAK.

Oposizio faseko lehen ariketako bigarren proba gainditzen duten hautagaiak, lehen proba gainditu zein ez gainditu, hautatuen behin betiko zerrendan ez badaude, lan poltsetan sartuko dira. Lan poltsa horiek aldi baterako bete behar diren lanpostuak betetzeko erabiliko dira, eta azaroaren 18ko 46/2009 Foru Aginduak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen lan poltsakkudeatzeko arautegia aldi baterako lanpostuei dagokienez aldatzeaonartzen duenak, ezartzen duenaren arabera kudeatuko dira.

Aldi baterako beharrizanak asetzea dela eta, kontuan hartu behar da eskala, azpieskala eta klase batean bete beharreko lanpostu guztiek ez dutela ezarrita derrigortasun data bera hizkuntza eskakizunerako, deialdi bakoitzean lan poltsa bakar bat egingo da hautagaiekin, hizkuntza eskakizuna egiaztatuta dutenez aintzat hartu gabe.

Azaroaren 18ko 46/2009 Foru Aginduak, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen lan poltsakkudeatzeko arautegia aldi baterako lanpostuei dagokienez aldatzea, onartzen duenak, 6. artikuluan ezartzen duenaren arabera, deialdietako lan poltsek lehentasuna edukiko dute azaroaren 18ko 46/2009 Foru Aginduko 4. artikuluarekin bat etorriz egindako lan poltsen aldean (hauek subsidiarioak izango dira). Gainera, indargabetuta geratuko dira azaroaren 18ko 46/2009 Foru Aginduko 6. artikuluarekin bat etorriz egindako lan poltsa subsidiarioak, bai eta zerrenda subsidiarioak ere.