Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 25/2017 Foru Dekretua, apirilaren 11koa, onartzen dituena dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak, hornidurarik gabe -alerta gorrian- dauden lurralde historiko honetako toki erakundeei laguntzeko jardunak finantzatzeko
Argitaratuta: 2017/05/17eko 55. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2017-55-1802

Arabako Foru Aldundiak tradizionalki artatu ditu ur edangarriaren hornidura faltagatik Lurralde Historikoko herriguneetan eta abeltzaintza ustiategietan sortzen diren arazoak; arazo horiek sor daitezke lehorte luze batek iturrien emaria murrizten duelako, kutsadura arazoak izan direlako, ponpaketa ekipoak matxuratuko direla, harguneak buxatu direlako edo hornidura sarean ur jario handiak izan direlako.

Horrela, eta hornidura gabezia horiei aurre egin ahal izateko, Diputatuen Kontseiluaren urtarrilaren 30eko 11/1996 Foru Dekretuak honako oinarri hauek onartu zituen: "Lurralde Historikoan 10.000 biztanletik behera dituzten eta lehorteagatik alerta gorrian dauden udalerri eta administrazio batzarreidirulaguntzak emateko oinarriak", hain zuzen ere. Oinarriok gaurdaino izan dira indarrean.

Aurrekoa gorabehera, oinarriak onartu zirenetik igaro den denbora tarte luzea kontuan hartuz, Ingurumen Kalitate Zerbitzuakegokitzatjotzen du oinarriok berrikustea eta eguneratzea, gaur egungo egoerara egokitzeko; halaber, oinarriak baliatuko dira aplikazio urte hauetan pilatutako esperientziaislatzeko.

Onuradunei dagokienez, oinarri berrietan partzuergoak ere sartu dira, gaurdaino jasotako Arabako Lurralde Historikoko udalerriez eta administrazio batzarrez gain; izan ere, urte hauetan guztietan ikusi da partzuergook Arabako toki antolakuntzaren errealitatearen barruan integratu direla.

Era berean, hornidura gabeziaren arriskua ezartzekogutxienekotzathartzen diren zuzkidurak aldatu dira, gaur egungo errealitatea hobeki islatzen duten balioetara egokituz:

GAUR EGUNGO OINARRIAK

OINARRI BERRIAK

40 l/pertsona eta eguneko

80 l/biztanle eta eguneko

45 l/abelburu eta eguneko

50 l/abelburu eta eguneko

10 l/abelburu eta eguneko

Diruz lagun daitezkeen jarduketak honakoak dira:

a) Ingurumen Kalitate Zerbitzuak kontratatutako ur edangarria garraiatzekozerbitzua, osasun agintaritzak lan mota horiek betetzeko egiaztatutako zisterna kamioi bidez hornitzeko.

b) Ingurumen Kalitate Zerbitzuak kontratatu eta ikuskatutako konponketa edota egokitzapen obrak, hornidura gabeziaren arriskua sortzen ari den sarearen arazoak konpontzeko beharrezkoak direnak.

Lehenengo atalak men egiten dio Ingurumen Kalitate Zerbitzuak azken urteotan egiten jardun duenari, hau da, Lurralde Historikoan hornidura gabeziako arriskuan dauden toki erakundeei ur edangarria garraiatzekozerbitzuaren kontratazioari; gauzak horrela, laguntza taldeen bidez honakoak bermatu ahalko dira: larrialdiei erantzun azkarra ematea, osasun agintaritzak egiaztatutako kamioen erabilera ziurtatzea eta ur edangarriaren hornidura horren kostua homogeneizatzea eta optimizatzea Arabako erakunde guztientzat.

Hala ere, Foru Aldundiak ordainduko duen zerbitzuaren kopurua murrizten da; hala, ehuneko 60koa izango da gaurdaino aplikatutako ehuneko 70ekoa izan ordez.

Oinarrien b) letrak men egiten die hornidura gabeziaren arriskua sortzen ari den arazo zehatzakonpontzeko aurrera eraman beharreko konponketa edota egokitzapen jarduketa zehatzei.

Oinarri berrietan aukeratu da Ingurumen Kalitate Zerbitzuak zuzenean kontratatu eta ikuskatzea kanpo baliabideen bitartez aurrera eraman behar diren laguntza jarduketa guzti-guztiak.

Hain zuzen, urteetan izandako eskarmentuak erakutsi du gainbegiratzea eta laguntza teknikoa behar-beharrezko direla; izan ere, administrazio batzarbatzuek baliabide tekniko gutxi dute, eta, horrez gain, zenbait jardunek lotura dute iraganean zerbitzuak berak gauzatutako obrekin, eta, beraz, aldez aurretik obra horiek ezagutzea beharrezkoa ez ezik oso baliagarria ere bada.

Hornidura arloan gaur egun nagusi den kudeaketa eredua aldatu ez denez eta pertsonal propio teknifikatuagorik duen erakunde kudeatzailerik ez dagoenez gero, beharrezkotzatjotzen da laguntza tekniko hori ematen jarraitzea.

Oinarri berrietan Foru Aldundiak ordaindutako obraren kopurua zehazten da; kopuru hori ehuneko 95 izango da eta gainerako ehuneko 5a onuradunak ordaindu beharko du. Aurreko erregulazioaren arabera Foru Aldundiak berak egin zezakeen edo ehuneko 100eraino diruz lagundu.

Gerta daiteke erakunde eskatzaileekkontsumoen arabera mailakatutako tarifak ezartzen ez dituzten indarreko ordenantzak izatea edota azterketa ekonomikoan instalazioak konpontzeko eta amortizatzeko partidarik ez egotea; hori dela eta, oinarri berrietan jaso da azterketa ekonomiko berriari ekin beharko zaiola, aurrekoa jasoz, betiere ordenantza berriak onartze aldera. Ordenantzakegokitzeko epea bi urte eta erdikoa izango da. Epe horretan hori egiaztatu ezean, Foru Aldundiak bere gain hartutako gastuak itzuli beharko dira. Edozein kasutan ere, baldintza hori ezarritako epean betetzea ezinbestekoa izango da, dirulaguntza berriaren onuraduna izateko.

Oinarri berrietan aurkeztu beharreko eskaera eredua jasotzen da.

Erregulazio berria dela medio, Araban hornidura gabeziaren arriskuan dauden erakundeei gaur egunera arte emandako laguntza ematen jarraitu nahi da, baina, sortutako gastuak ordaintzeko orduan haien inplikazio handiagoa bilatuz eta emandako laguntzari arintasun eta optimizazio handiagoa eskaintzea ahalbidetuko duten laguntza mekanismoak erabiliz; horrek adierazi nahi du Foru Aldundiak horniduren eta zerbitzuen beharrezko kontratazioak egingo dituela.

Horren guztiaren ondorioz, honakoa proposatzen da: "Hornidurarik gabe daudenean, alerta gorrian, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei sorospen egoerako jarduketak finantzatzeko zuzendutako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak" onartzea. Hori guztia urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, bere bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz; izan ere, laguntzak gauzaz emateari buruzko xedapen horretan honakoa jasotzen da:

"1. Arabako Lurralde Historikoaren ondareko ondasun edo eskubideak dohainik ematen direnean laguntza gisa, ondareari buruzko araudi aplikagarria bete beharko da.

2. Hala ere, laguntza gisa ematen diren ondasun edo eskubideak edo egiten diren zerbitzuak hirugarren pertsonei emateko xede bakarrarekin eskuratu edo kontratatu badira, foru arau hau aplikatuko da."

Horregatik, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak proposatuta eta Foru Gobernu Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT

Lehena. Onartzea "hornidurarik gabe daudenean, alerta gorrian, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei sorospen egoerako jarduketak finantzatzeko zuzendutako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak", I. eranskinaren arabera.

Bigarrena. "Aldatzea Diputatuen Kontseiluaren abenduaren 29ko 921/2016 Erabakiaren bidez onartu zen Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskina, ebazpen honekin batera dagoen eranskinaren edukia bertan sartuz".

Hirugarrena. Oinarri arautzaile horien onarpenaren ondorio gisa, beharrezko kreditu atxikipena egin beharra dago, 240.000 eurokoa, Arabako Foru Aldundiaren 2017ko ekitaldiko aurrekontuen '60207.6200.2269901 lehorteagatiko larrialdiko gastuak" zenbaki eta izeneko partidan.

Laugarrena. Bete beharreko eskaera eredua onartzea, II. eranskinaren arabera.

Bosgarrena. ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Gasteiz, 2016ko apirilaren 11

Diputatu nagusia

Ramiro González Vicente

Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatua

Josean Galera Carrillo

Ingurumen eta Hirigintza zuzendaria

Amaia Barredo Martín

I. ERANSKINA

HORNIDURARIK GABE DAUDENEAN, ALERTA GORRIAN, ARABAKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ERAKUNDEEI SOROSPEN EGOERAKO JARDUKETAK FINANTZATZEKO ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehenengo oinarria: Deialdiaren xedea eta gaia

1. Xedea.

Oinarri hauen xedea honakoa da: herriguneetako hornidura gabeziaren arriskuari, alerta gorriari, konponbide eta irtenbidea eman nahian, Arabako Lurralde Historikoan aurrera eraman beharreko jarduketak finantzatzeko zuzendutako dirulaguntzen erregulazioa ezartzea.

Herrigune bat hornidura gabeziagatiko alerta gorrian izango da, baldin eta eskuragarri dituen baliabide hidrikoek ur edangarriaren hornidura bermatzen ez badute gutxienez 80 litroko kopuruan pertsona eta eguneko, 50 litroko kopuruan abelburu nagusi eta eguneko edota 10 litroko kopuruan abelburu txiki eta eguneko.

Hornidura horiek urritzeko arrazoiak honakoak izan daitezke: agorraldi handia egon delako, drainatzeek gainezka egiteagatiko harguneak buxatu direlako, sustraiek hori eragin dutelako, karea metatu delako... Aldi berean, gerta daiteke hornidura etetea altan dagoen sarearen garraio hodietan aurreikusiezinezko puskaketa edo buxadurengatik; horiek ere alarma gorriaren arrazoia izango dira.

Orobat, alerta gorriaren barruan sartzen dira hornidura uren azaleko edo lurpeko jatorriko kutsadurarengatik sortutako egoerak, baldin eta kutsadura hori osasun administrazio eskudunak egiaztatzen badu.

Bestalde, honakoak ere alerta gorriko arrazoiak izango dira: lurpeko urak hartzeko zundaketetan instalatutako elektroponpa urperagarrietako matxurek eragindako ur gabezia; bulkada hodietan, junturetan edo elikatze elektrikoetan oxidoagatik edo bestelako eraginengatik izandako zulaketek edo apurketek eragindakoa; eta ponpa horien isolamenduaren galerak edo tximistengatik edo neurriz gaindiko tentsioengatik koadro elektrikoen matxurek eragindakoa. Hori gerta dadin, matxura horiek hornidura gabezia ekarri beharko dute berekin.

2. Dirulaguntzaren gaia.

Honako jarduketa hauek lagundu ahalko dira diruz:

a) Ingurumen Kalitate Zerbitzuak kontratatutako ur edangarria garraiatzekozerbitzua, osasun agintaritzak lan mota horiek betetzeko egiaztatutako zisterna kamioi bidez hornitzeko.

Horretarako, Foru Aldundiak enpresa espezializatu bat kontratatuko du agorraldian behintzat; enpresa horrek osasun agintaritzen egiaztagiria izan beharko du ur edangarriaren garraio zerbitzua bete ahal izateko. Kamioi horiek Foru Aldundiaren esku egongo dira kontratuaren epeko egun guzti-guztietan; horrela, albait arinen artatu ahalko dituzte hornidura gabeziaren abisuak.

b) Ingurumen Kalitate Zerbitzuak kontratatu eta ikuskatutako konponketa edota egokitzapen obrak, hornidura gabeziaren arriskua sortzen ari den sarearen arazoak konpontzeko beharrezkoak direnak.

Bigarren oinarria: Onuradunak

1. Onuradunak

Laguntza hauen erakunde onuradunak izango dira udalerriak, administrazio batzarrak eta ur partzuergoak, baldin eta lehortea, matxurak, kutsadura edo sareko hausturak direla medio hornidura gabezian badaude, hau da, alerta gorrian.

Oinarri hauen eremutik kanpo geratzen dira zuzenbideko 10.000 biztanleak gainditzen dituzten herriguneak.

Erakunde onuradun horiek 38/2003 Lege Orokorrak, dirulaguntzenak, 887/2006 Errege Dekretuak, Dirulaguntzen Lege Orokor hori garatzen duen araudia onartzen duenak, eta urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, ezarritako betebehar orokorrak betetzeaz gain, oinarri hauetatik ondorioztatzen diren betebeharrak ere bete beharko dituzte.

2. Berariazko betekizunak:

2.1. Hornidura gabeziaren egoeran edo arriskuan edo bestelako urratsak egin aurretik, herritarrei ur hornidura bermatu behar dien toki erakundeak beharrezko neurriak hartuko ditu baliabideak zentzuzerabiltzeko, horien xahubidea saihestuz eta kontsumorako lehentasunak ezarriz. Neurri horiek, gutxienik, honakoak izango dira:

a) Aldi batez itxiko dira igerileku publiko eta pribatuen instalazioak, baldin eta haien hornidura iturri nagusia herriguneko hornidura sarea bada.

b) Bandoak ezarriko dira lorategien eta ortuen ureztaketak, errepideen garbiketa eta bestelako kontsumo erabilera ez-beharrezkoak debekatuz eta arau hausleei zigorrak ezarriz.

c) Beharrezkoak izanez gero, kontsumoan murrizketak ezarriko dira eta herritarrei horien berri emango zaie bandoen bidez; hala, egoera bakoitzaren araberako hornidura mozketen ordutegiak finkatuko dira eta herritarrei eskatuko zaie ur edangarria neurriz erabiltzeko eta behar ez duten urik ez biltzeko.

d) Hornidura edo banaketa sarean izan daitezkeen jarioak atzemateko ahaleginak egingo dira, ahal den neurrian horiek murrizteko edo desagerrarazteko behar diren konponketak eginez. Horretarako Ingurumen Kalitate Zerbitzuarenlaguntza teknikoa eskuratu ahalko da.

2.2. Erakunde eskudunak egiaztatu beharko du manuzko hornidura eta saneamendu ordenantzak dituela eta aplikatzen dituela arautegi horietan ezarritako kopuruak bilduz. Halaber, egiaztatu beharko du ezarritako tasak justifikatzeko behar den azterketa ekonomikoa duela.

Konponketa edota egokitzapen obrei dagokienez, indarreko ordenantzekkontsumoen arabera mailakatutako tarifarik ezarri ezean edota azterketa ekonomikoak instalazioak konpontzeko, mantentzeko eta amortizatzeko partidarik izan ezean, beste azterketa ekonomiko bat egin beharko da aurrekoa aintzat hartuz, zerbitzuaren benetako kostu efektiboaren kalkuluaren ondorioz sortutako tasa berria onartzeko; hori guztia onartu eta argitaratu beharreko ordenantza berrietan islatu beharko da. Era berean, kontratatutako zerbitzuak, eginkizunak edo ordezkaritzak egokitu beharko dira zerbitzuabermatzeko identifikatutako premia berrien arabera. Ordenantzakegokitzeko epea bi urte eta erdikoa izango da. Epe horretan hori egiaztatu ezean, Foru Aldundiak bere gain hartutako gastuak itzuli beharko dira. Edozein kasutan ere, baldintza hori ezarritako epean betetzea ezinbestekoa izango da, dirulaguntza berriaren onuraduna izateko.

Gerta daiteke erakunde eskatzaileekkontsumoen arabera mailakatutako tarifak ezartzen ez dituzten indarreko ordenantzak izatea edota azterketa ekonomikoan instalazioak konpontzeko eta amortizatzeko partidarik ez egotea; hori dela eta, oinarri berrietan jaso da azterketa ekonomiko berriari ekin beharko zaiola, aurrekoa jasoz, betiere ordenantza berriak onartze aldera.

Hirugarren oinarria: Emakidaren prozedura

1. Emakida prozedura urtero izapidetuko da etengabe norgehiagokako araubide libre bidez; horretarako, kontuan hartu beharko dira urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte aurkezten diren eskaerak. Dirulaguntzen emakida egiterakoan, eskaeraren dataren ordena zehatz-mehatz errespetatuko da, harik eta eskuragarri dagoen kreditua agortu arte, baldin eta oinarri hauetan ezarritako betekizunak betetzen badira.

2. Eskaerak Arabako Foru Aldundiari igorri ahalko dizkiote toki erakundeetako ordezkariek urte osoan zehar, sor daitezkeen larrialdi egoerak aintzat hartuz.

Horretarako, erakunde onuradunek Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Kalitate Zerbitzuari jakinarazi beharko diote hornidura gabeziaren arriskuan, alerta gorrian, daudela, egokitzatjotzen duten presazko prozesura erabiliz. Halaber, ukitutako toki erakundeko ordezkariak laguntza eskaera berretsi beharko du I. eranskinean agertzen den eredua beteta igorriz; eredu horri erantsi beharko zaizkio 2.2. oinarrian zehaztutako egiaztagiriak eta, hala badagokio, 2.3. oinarrian zehaztutakoak ere.

3. Izapideak egiteko organo eskuduna Ingurumen Kalitate Zerbitzua izango da eta prozedura ebazteko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren titularra.

4. Diruz lagun daitekeen jarduketaren aintzatespena txosten eta ebazpen administratibo bidez emango da, betiere bete beharreko beharkizunak edo baldintzak zehaztuz; hala ere, premiazko horniduraren kasuan edota premiazko konponketa edota egokitzapen obren kasuan, hori guztia ez da oztopo izango jarduketa aurrera eramateko, betiere ebazpena izan baino lehenago. Txostenean azalduko da beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar dela (ordenantzak) eta jarduketaren kostua; era berean, toki erakundeak ordaindu beharreko kopurua zehaztuko da.

5. Eskaera ezetsi dela ulertuko da, baldin eta, behin ebazpena jakinarazteko hiru hilabeteko gehieneko epea gainditu ondoren, berariazko ebazpenik ez badago, 1/1999 Foru Dekretuaren 2.2.b) artikuluak ezarritakoaren arabera; izan ere, dekretu horrek isiltasun administratiboari buruzko foru arautegia egokitzen du 4/1999 Legera. Hiru hilabete horiek zenbatuko dira eskaera aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.

Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpenaren kontra, berraztertzekoerrekurtsoa jarri ahalko da jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean edo, osterantzean, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahalko da administrazioarekiko auzietarako Gasteizko epaitegietan.

Laugarren oinarria: Dirulaguntzaren zenbatekoa

1. Ur edangarria garraiatzekozerbitzuaren kostuen zenbateko lagungarria honakoa izango da: guztira garraiatzen diren metro kubikoen ehuneko 60koa; halaber, bi prezio bereiziko dira, bata lanegunei aplikatuko zaiena eta bestea jaiegunei.

2. Konponketa edota egokitzapen obrak diruz laguntzeko zenbatekoa honakoa izango da: burututako jarduketaren kostu osoaren ehuneko 95.

Bosgarren oinarria: Diruz laguntzen ez diren gastuak itzultzea

Ur edangarria garraiatzekozerbitzuaren kostuak eta konponketa edota egokitzapen obren kostuak, Ingurumen Kalitate Zerbitzuak kontratatutakoak, jasanarazi beharko zaizkio erakunde onuradunari, behin hornidura edo konponketa amaituta eta aldez aurretik itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko duen zerbitzuaren txostena egonik.

Seigarren oinarria. Onuradunen betebehar gehigarriak

Erakunde onuradunak beharturik daude Foru Administrazioko organoek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo beste organo eskudun batzuek eskatutako edozein informazio ematera, halaxe agintzen baitu 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, 48. artikuluan.

Zazpigarren oinarria. Arautegia

Oinarri hauetan xedatu ez den guztian, honako hauek aplikatuko dira: 11/2016 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzena; azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, dirulaguntzena; eta berorren arautegia (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua).