Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

ARABAKO BATZAR NAGUSIAK

3/2017 Foru Araua, martxoaren 15ekoa, otsailaren 28ko 2/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua baliozkotzeko dena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen duena lurzoru klausula deritzenei dagokienez
Argitaratuta: 2017/03/24eko 35. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2017-35-1056

Arabako Batzar Nagusiek, 2017ko martxoaren 15ean egindako osoko bilkuran ondoko foru araua onetsi dute:

3/2017 Foru Araua, martxoaren 15ekoa, otsailaren 28ko 2/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua baliozkotzeko dena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen duena lurzoru klausula deritzenei dagokienez.

HITZAURREA

Otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauak -Arabako Zerga Orokorrari buruzkoa- 8. artikuluan baimendutakoarekin bat etorriz, Foru Gobernu Kontseiluak onartu du, presazko arrazoiak direla-eta, otsailaren 28ko 2/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen duena lurzoru klausula deritzenei dagokienez.

Aipaturiko 8. artikuluak 2. apartatuan ezartzen du, xedapen orokor horiek Biltzar Nagusiek baliozkotu edo indargabetu behar dutela indarrean dauden arauen arabera.

Tramite hori eginda, Biltzar Nagusietako Osoko Bilkurak baliozkotze akordioa hartuta eta 2013ko apirilaren 22ko Arabako Biltzar Nagusietako funtzionamendu araudia aldatzeko 17/2013 Foru Arauaren 147. artikuluaren arabera, bidezkoa da aipatutako Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua baliozkotzeko foru araua ematea.

ARTIKULU BAKARRA. Baliozkotuta geratu da 2/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 28koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen duena lurzoru klausula deritzenei dagokienez.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 15a

Presidentea

PEDRO IGNACIO ELÓSEGUI GONZÁLEZ DE GAMARRA