Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTU SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 2/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 28koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen duena lurzoru klausula deritzenei dagokienez
Argitaratuta: 2017/03/08eko 28. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2017-28-804

Joan den urtarrilaren 20an 1/2017 Errege Lege Dekretua onartu zen, kontsumitzaileak lurzoru klausuletatik babesteko presazko neurriena. Dekretu horren helburua da bideak ezartzeakontsumitzaileek errazago izan dezaten akordioetara iristea hipoteka bermedun mailegu kontratua sinatzen duten kreditu entitateekin, lurzoru klausulez epaitegietan eman diren azken ebazpenak direla eta sortzen diren auziak konpontzeko.

Hain zuzen ere, Auzitegi Gorenak adierazi zuen lurzoru klausulak deusezak direla, abusua dakartela eta. Deuseztasun adierazpenak ez dauka eraginik epaitegietan behin betiko ebatzitako egoeretan (gauza epaitua), ez eta 2013ko maiatzaren 9a baino lehen (Auzitegi Gorenaren epaiaren data) ordaindutako kopuruetan ere. Lurzoru klausulak deusezak zirelako adierazpena ez zitzaienaplikatzen haiek txertatuta zeuden kontratuei.

Atzeraeraginaren muga Auzitegi Gorenak berretsi zuen 2015eko martxoaren 25eko epai batean, doktrina hau ezartzenbaitzuen: lurzoru klausula bat abusua dela adieraziz gero, mailegu hartzaileari 2013ko epaia argitaratuz geroztik itzuliko zaizkio kopuruak.

Nolanahi ere, aurreko guztia gorabehera, Espainiako hainbat epaitegik zalantzan jarri dute Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean judizio aurreko auzien bitartez, Europar Batasuneko Zuzenbidea oinarritzat harturik. 2016ko abenduaren 21ean Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak epaia eman zuen aurkeztutako judizio aurreko auziez. Epai hartan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ez zuen onartzen nazio jurisprudentziakmugatzea aipatutako klausulak abusutzatjotzeak berekin dakarren dirua itzuli beharra.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpen horren ondorioz kalteak jasan dituzten kontsumitzaileek demanda gehiago aurkeztuko dituzte, lurzoru klausulen aplikazioaren ondorioz ordaindutako kopuruak itzul dakizkien. Horregatik, urtarrilaren 20an 1/2017 Errege Lege Dekretua onartu zen, kontsumitzaileak lurzoru klausuletatik babesteko presazko neurriena, bideak ezartzekokontsumitzaileentzat errazagoa izan dadin akordioetara iristea kreditu entitateekin auziak diru kopuru horiek itzulitakonpontzeko.

Horrenbestez, Arabako Lurralde Historiko foru erakundeen eskumenei dagokienez, zehaztu beharra dago zer zerga tratamendu aplikatu behar zaien finantza entitateekin sinatutako akordioen ondorioz itzuli beharreko diru kopuruei, maileguen korritu tasak mugatzeko klausulengatik ordaindutakoei, hain zuzen. Horretarako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudia aldatu behar da.

Zerga Araudiaren Zerbitzuak horri buruz emandako txostena aztertu da.

Horren ondorioz, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuak proposatuta eta Diputatuen Kontseiluak gaur egin duen bileran gaia aztertu ondoren, otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak, Arabako zergei buruzkoak, 8. artikuluan, eta abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren antolaketa, funtzionamendu eta lege jaurbideari buruzkoak, Foru Aldundiari ematen dizkion ahalmenez baliatuta, presako arrazoiak direla eta, hauxe

XEDATZEN DUT

Artikulu bakarra. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Arauaren aldaketa

Azaroaren 27ko 3/2007 Foru Arauari, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarenari, hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria erantsi zaio (2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta preskribatuta ez dauden aurreko zergaldietan ere bai); hona testua:

"Hogeita hamaikagarrena. Finantza entitateekin sinatutako akordioen edo epaiak edo arbitraje laudoak betetzearen ondorioz itzultzen diren diru kopuruei, maileguen korritu tasak mugatzeko klausulengatik ordaindutakoei, aplikatuko zaien zerga tratamendua.

1. Ez dira sartuko zerga honen zerga oinarrian finantza entitateekin sinatzen diren akordioen ondorioz itzultzen diren kopuruak, maileguen korritu tasak mugatzeko klausulengatik ordaindutakoak, hain zuzen, eskudirutan zein bestelako konpentsazioen bitartez jasotzen direnak, ez eta haien kalteordain korrituak ere.

2. Aurreko idatz zatian ezartzen denaren arabera dirua itzultzen zaion zergadunak lehen ordaindutako kopuruei zerga tratamendu hau aplikatuko zaie:

a) Aurreko ekitaldietan kopuru horiek ohiko etxebizitza erosteagatik aplikatu ahal den kenkariaren oinarrian sartuko baziren, kopuruok direla eta kenkaria aplikatzeko eskubidea galduko da, eta finantza entitatearekin akordioa sinatu den ekitaldian sortutako kuota likidoari honako hauek bakarrik gehitu beharko zaizkio: Administrazioak zerga zorra likidazio bitartez zehazteko daukan eskubidea preskribatu ez den ekitaldietan bidegabe aplikatutako kenkariak, berandutza korrituak barne.

Aurreko paragrafoan azaltzen den gehikuntzatik salbu geratuko dira kopuru hauek: zergadunarekin akordio batera iritsi ondoren finantza entitateak ohiko etxebizitza erosteko maileguaren printzipala murrizteko zuzenean aplikatzen dituen kopuruak.

b) Administrazioak zerga zorra likidazio bitartez zehazteko daukan eskubidea preskribatu ez den ekitaldietan kopuru horiek aurreko ekitaldietako gastu kengarritzat jo badira, kengarritasuna galduko dute eta ekitaldi horietako autolikidazio osagarria egin beharko da akordioa sinatzen denetik zerga honen autolikidazioa aurkezteko hurrengo epealdia amaitu bitartean, eta ez da egongo zehapenik, ez berandutza korriturik, ez errekargurik.

c) Zergadunak kopuru horiek ordaindu dituen ekitaldietako autolikidazioa aurkezteko epealdia ez bada egon amaituta finantza entitatearekin itzulketa akordioa sinatu denean, kopuruok, ez eta aurreko a) letrako bigarren paragrafoan aipatzen diren kopuruak ere, ez dira sartuko ohiko etxebizitza erosteagatik aplika daitekeen kenkariaren oinarrian eta ez dira gastu kengarritzat joko.

3. Aurreko idatz zatietan xedatzen dena kasu honetan ere aplikatuko da: 1. idatz zatian aipatzen diren kopuruak epaitegiko epai baten edo arbitraje laudo baten ondorioz itzultzen direnean."

AZKEN XEDAPENAK

Lehena. Indarrean jartzea

Xedapen orokor hau indarrean sartuko da ALHAOn argitaratzen den egunean, eta bere artikuluetan jasotako ondorioak izango ditu.

Bigarrena. Gaitzea

Arabako Foru Aldundiari baimena ematen zaio xedapen orokor hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

Hirugarrena. Batzar Nagusietara bidaltzea

Zerga Premiazko Araugintzako Dekretu hau Arabako Batzar Nagusiei aurkeztuko zaie, indarrean dagoen arautegian ezarritakoaren arabera berretsi edo baliogabetu dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 28a

diputatu nagusia

ramiro gonzález vicente

ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua

josé luis cimiano ruiz

ogasun zuzendaria

teresa viguri martínez