Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

NEKAZARITZA SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 10/2017 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, aldatzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Planaren 2015-2020 plangintzaldiaren baitan nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko apirilaren 12ko 31/2016 Foru Dekretuak onartutako laguntzak arautzen dituen oinarriak. Halaber, foru dekretuak laguntza lerro horren 2017rako deialdia onartzen du
Argitaratuta: 2017/03/03eko 26. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2017-26-714

Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen oinarri arautzaileakaldatzea, EAEko Landa Garapeneko 2015-2020ko Planaren testuinguruan, Diputatuen Kontseiluak apirilaren 12ko 31/2016 Foru Dekretuaren bidez onartuak, eta laguntza lerro honen deialdia onartzea 2017. urterako.

Diputatuen Kontseiluaren apirilaren 12ko 31/2016 Foru Dekretuaren bidez, M04.1 neurrirako, "Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza" izenekorako, ematen diren laguntzen oinarri arautzaileak onartu ziren, EAEko Landa Garapeneko 2015-2020ko Planaren testuinguruan, 1305/2013 zenbakidun Araudian ezarritako mugen barruan, baita laguntza lerro horren deialdia 2016rako ere.

Deialdi hori ebatzi ondoren, oinarri arautzaileen alderdi batzuk zehaztu eta puntualizatu behar izan dira, oinarriak hobeto ulertu eta aplikatzeko. Gainera, Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako Sailaren otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuari, Euskadiko Landa Garapeneko 2015-2020ko Programan aurreikusten den laguntzen esparru araudian ezartzen duenari, egokitu behar izan zaizkio.

Bestalde, 2016ko urriaren 2tik aurrera indarrean izateak urriaren 1eko 39/2015 Legea, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearena, eta 2016ko urriaren 29tik aurrera indarrean izateak urriaren 19ko 11/2016 Foru Araua, Arabako lurralde historikoko dirulaguntzena, behartu egiten du oinarri arautzaile horiek aipatutako araudi berrira egokitzera.

Azkenik, kontuan izanik laguntza lerro hori izapidetzeko Arabako Foru Aldundiaren 2017ko gastu aurrekontuan kreditu nahikoa dagoela, beharrezko egiten da urte horretarako deialdia onartzea.

Aginduzko txostenak ikusirik, Nekazaritza Saileko foru diputatuak hala proposaturik eta Foru Gobernuko Kontseiluak gaur egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Onartu egingo dira M04.1 "Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza" izeneko neurriari bideratutako laguntzen oinarri arautzaileen ondoko aldaketa hauek, Diputatuen Kontseiluaren apirilaren 12ko 31/2016 Foru Dekretuaren eranskinean ezarriak.

1.1. Onuradunen betekizunak, pertsona fisikoen edo pertsona juridikoen kasuan, hurrenez hurren, arautzen dituen 3. artikuluko 1.h, 2.d, 3.1.b eta 2.b idatz zatiak aldatzea. Hona hemen aurrerantzean izango duten testua:

3.1.h. Administrazio edo zigor zehapenik ez edukitzea sexu bereizkeria edo diskriminazioa egiteagatik, Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki.

Neurri honen ondorioetarako, M06.1 neurriaren bidez, "Nekazari gazteek enpresak sortzea", instalazio prozesuan dauden gazteek 3.1 artikulu honetan ezarritako betekizun orokorrak betetzen dituztela ulertuko da, 3.1.c, 3.1.f, 3.1.g eta 3.1.h idatz zatietan ezarritakoak izan ezik. Gainerako betekizunak betetakotzat joko dira, gazteak M06.1 neurriko laguntzaeskatzeanhartzen duen konpromisoa delako, eta bere enpresa planari jarraiki instalazio prozesua amaitu aurretik bete beharko ditu.

Sektorean hasten diren ustiategien titularrek, 41 urtetik gorakoak badira eta nekazaritzako jardueran hasteko instalazio finkoetako inbertsioak behar badituzte, aurreko betekizun guzti-guztiak bete beharko dituzte, 3.1.e artikuluan ezarritakoa izan ezik. Artikulu horretan ezarritakoaren gaineko betekizuna eskatuko da diruz lagundutako inbertsioaren amaierako egiaztapena egiten denean.

3.2.d Eskaera aurkezten den unean, lanbide gaitasun eta gaikuntza egokien jabe izatea, nekazaritza arloko ikasketa titulu baten bidez egiaztatuta (gutxienez, bigarren mailako lanbide heziketakoa), nekazaritzako jardueran bi urte baino gehiago eman direla egiaztatuta (Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiri baten bidez frogatuta), edo norberaren sektoreari lotutako 150 orduko nekazaritzaprestakuntza jaso dela egiaztatuta.

3.3.1.b. Estatutuetan edo batzar orokorraren erabakiz, ondokoa xedatu beharko da: titulurik eskualdatuz gero, bermatuta geratu beharko da, konpromiso aldian, behintzat, bazkideen ehuneko 50ek, gutxienez, LNJ izan beharko dutela eta sozietatearen kapitalaren edo banaketa kuotaren ehuneko 50, gutxienez, LNJ diren kideena edo bazkideena izan beharko dela, salbu eta ondasun erkidegoak, sozietate zibilak eta titulartasun partekatuko ustiategiak.

3.2.b Nagusiki nekazaria izatea (LNJ).

Titulartasun partekatuko erakundeen kasuan, eta urriaren 4ko 35/2011 Legeak, Nekazaritza ustiategien titulartasun partekatuari buruzkoak, 5 eta 11. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, kideetako batek ez badauka nekazaritzako etekinik egotzita azken bi ekitaldietako PFEZaren aitorpenean, ulertuko da nagusiki nekazaria dela baldin eta beste kideak betekizun hori betetzen badu.

1.2. Inbertsioen berariazko betekizunak arautzen dituen 5. artikuluaren 2.1.2 idatz zatia alda­tzea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

5.2.1.2. Biltegiak eraiki, eskuratu, handitu eta zaharberritzea diruz lagungarria izango da solairu bakoitzeko 150 metro koadrotik gorako azalera betea dutenean eta ustiategiaren nekazaritzako jarduera garatzeko gauza direnean.

Diruz lagundu ahal izango dira guztira 150 m2 baino gehiagoko azalera erabilgarria daukaten biltegiak, baldin eta solairu guztietan kaletik sartzeko modua badago eta kanpotik nekazaritzako makinak sartzeko bide egokia badaukate.

1.3. Fruta arbolen landaketa erregularren betekizunak arautzen dituen 5. artikuluko 8. idatz zatiaren nahiz 8.1 idatz zatiaren titulua aldatzea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

5.8. Zuhaixken, frutarbolen eta boilur landareen landaketa erregularrak.

5.8.1. Landaketa ezarri, arbola landareak erosi, eusteko egiturak eskuratu eta zuhaixken, fruta arbolen nahiz boilur landareen landaketa babesteko sistemak aintzathartzen dira laguntza lerro honetan.

1.4. Inbertsioen Plana arautzen duen 6. artikuluko 2. idatz zatia aldatzea eta 2. idatz zatiari paragrafo berri bat eranstea. Hona hemen aurrerantzean izango duten testua:

6.1. Ustiategiko inbertsio planak honako inguruabar hauek frogatu beharko ditu kasu guztietan, NMEKak izan ezik, txosten teknikoa eta ekonomikoa eta berariazko kalkuluak direla medio:

* Ekonomiaren ikuspegitik, inbertsioak justifikatuta daudela eta bideragarriak direla.

* Inbertsioak gauzatutakoan, ustiategiaren titularren bizi eta lan baldintzak hobetuko direla.

Ondore horietarako, kontuan hartu behar da nekazaritzako ustiategi batek inbertsio planaren bideragarritasuna azterketa tekniko eta ekonomiko baten bidez egiaztatzen duela ondokoak betetzen dituenean:

* Inbertsioak egin ondoren, NLU bat bereganatzeko ahalmena izatea.

* Inbertsioak egin ondoren, unitateko lan errenta (ULE), gutxienez, mendialdeetako edo eremu behartsuetakoerreferentziako lan errentaren ehuneko 10ekoa izatea eta gainerako eremuetako ehuneko 30ekoa izatea.

6.2. Banaka diharduten eta bat egiteko asmorik ez duten hainbat ustiategik batera egin ahal izango dituzte haien inbertsio planetan jasota dauden inbertsio guztiak edo inbertsio horietako batzuk.

6.1 neurriaren bidez ("Nekazari gazteek enpresak sortzea") sartzen diren edo instalazio prozesuan dauden nekazari gazteen kasuan; inbertsioaren bideragarritasuna beraien enpresa planean frogatuta geratuko da, gaztea ustiategiaren titular bakarra denean edo ustiategia neurri hori eskatzen duten gazteek bakarrik osatzen dutenean.

1.5. Diruz laguntzen ez diren gastu eta inbertsioakarautzen dituen 7. artikuluko 18. idatz zatia aldatzea, 20. idatz zatia gehitzea, eta hurrengo idatz zati guztiak berriro zenbakitzea. Hona hemen aurrerantzean izango duten testua:

7.18. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), beste edozein zerga, tasa, berandutza interesak eta inbertsioaren ondorioz kontratatutako aseguruak.

7.20. Garraiobide gisa bakarrik erabiltzen diren ibilgailu automotrizen gaineko inbertsioa, nekazaritzarako bakarrik erabiltzen badira ere.

1.6. Kostuen moderazioa eta inbertsioen balorazioa arautzen dituen 8. artikuluan, 1. idatz zatia, 6.1 idatz zatiko lehenengo gidoia eta 6.2 idatz zatia aldatzea eta 6.3 idatz zatiari paragrafo berri bat eranstea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

8.1. Laguntza honen ondoreetarako, egindako inbertsioak kostu lagungarri gisa ebaluatzeko helburuz, honako helbide honetan argitaratutako ebaluazio modulu ofizialei eta diruz lagungarri diren gehieneko inbertsioaren mugei men egin beharko zaie:

http://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus/r50-pdr2020/es/contenidos/informacion/pdr2020_documentacion/es_agripes/pdr2020_documentacion.html

8.6.1. Traktoreei lotutako inbertsioa:

Nekazaritzako erabilera duten ustiategi estentsiboei dagokienez, diruz lagundu daitekeen gehieneko potentziaren indizea hauxe da: 3 CV/ha lehorreko lurren NAE. Diruz lagundu daitekeen gehieneko potentziakalkulatzeko, ustiategian dauden eta 10 urte baino gutxiago dituzten traktoreak izango dira kontuan.

8.6.2. Zerealak biltzeko makinei lotutako inbertsioa:

Modulutzat ondokoa hartuko da: laborantza lurren 51,10 hektarea makinaren ebaketa metro bakoitzeko.

Ondorio horietarako, inbertsioa egiten duen onuradunak azalera horren ehuneko 25a titularra den ustiategian eduki beharko du, eta gainerakoa uzta biltzeko konpromisoa daukan lurraren gainean eduki ahal izango du; azken lur zati hori laguntzajasotzen duen ustiategia dagoen udal entitatearen udal entitate mugakideetan egon beharko da.

8.6.3. Lastoa edo bazka paketatzeko makinei lotutako inbertsioa:

Diruz lagungarriak izango dira moduluaren prezioaren oinarriaren edo fakturaren arabera, ondoko mugak aintzat hartuta:

- Zereala ereindako lurretan, 461 euro/ha.

- Bazka ereindako lehorreko lurretan, 592 euro/ha.

- Bazka ereindako lur ureztatuetan, 723 euro/ha.

Goiko moduluak aplikatuta, emaitza diruz lagungarria den aurrekontu edo moduluaren prezioaren ehuneko 60tik beherakoa bada, paketatzeko makina edo fardo makina ez da diruz lagungarria izango.

Diruz lagundu ahal den onartutako balioa kalkulatzeko aurkezten den azaleraren ehuneko 50 ustiategi onuradunean egon behar da.

1.7. Gastu onargarriaren muga arautzen duen 9. artikuluko 1.5 idatz zatia aldatzea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

9.1.5. Esne behiak jezteko robotean eta jezteko gela berrietan inbertitzeagatik: 110.000,00 euro unitate bakoitzeko. Esne ekoizpeneko abelburu kopurua, gutxienez, 50 behikoa izango da unitate bakoitzeko.

1.8. Espedienteak sailkatzeko irizpideak arautzen dituen 10. artikuluko 1.1 idatz zatiaren lehenengo paragrafoa eta idatz zati horren lehenengo gidoia aldatzea, baita 1.3 eta 5. idatz zatiak ere. Hona hemen aurrerantzean izango duten testua:

10.1.1. Banakako eta titulartasun partekatuko ustiategiei dagokienez, ondoko puntuazioa aplikatuko da, pilatu ezin daitekeena:

- EAEko Landa Garapeneko 2015-20120ko Programako M06.1 neurrian, "Nekazari gazteek enpresa sortzea", sartuta dagoen enpresa planaren garapenaren bidez sektorean sartzeko prozesuan dauden edo hasi diren gazteek sustatutako inbertsio planak: 45 puntu.

10.1.3. Onuradunak frogatzen badu nekazaritza alorrean prestakuntza iraunkorreko ikastaroetara joan dela gutxienez 40 orduz, homologatutako zentro ofizialek emanak, 5 puntuko osagarria izango du, ñabardura hauekin:

Aurreko laguntza deialdia hasi zenetik oraingo deialdia hasi denera arteko denboraldian eginda egon behar dira ikastaroak. Eskaera egileak ez bazuen laguntza eskaerarik egin edo aurreko deialdian ez bazuen laguntza jaso, ikastaroak burutzeko epea deialdiaren aurreko urte naturaletik deialdia hasi arte zenbatuko da. Nolanahi ere, ikastaro bat ezin da balidatu deialdi ezberdinetan puntuak zenbatzeko.

10.1.3.1. Nekazaritzakoelkartze ustiategiei dagokienez, aipatutako 5 puntu osagarriak lortu ahal izateko, nahitaezkoa izango da bazkideen ehuneko 50ak, gutxienez, betekizuna betetzea eta, gainera, bazkide horiek, gutxienez, sozietatearen kapitalaren edo banaketa kuotaren ehuneko 50 eduki behar dute.

10.1.3.2. NMEK direlakoak osagarri horretatik kanpo geratuko dira.

10.5. Puntuazio handiena daukaten inbertsioek lehentasuna izango dute puntuazio txikiena dutenen aldean. Puntu kopuru bera baldin badago, zenbateko txikieneko inbertsioei emango zaie lehentasuna zenbateko handiagoa dutenen aurretik. Hala ere berdinketa baldin badago, titular bakarra nekazari gazte bat soilik den ustiategia lehenetsiko da. Eta gero, hurrenkera honetan, bazkide guztiak nekazari gazteak diren ustiategiak lehenetsiko dira, eta titular gazteenak zaharragoen aurretik jarriko dira. Inbertsiobatzuen arteko berdinketa suertatzen bada, zozketa bidez ebatziko da.

1.9. Eskaerak aurkezteko epea, era eta tokia arautzen dituen 12. artikuluko 4. idatz zatia aldatzea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

12.4. Eskabideetan akatsik dagoela edo daturik falta dela antzematen bada, organo instruktoreak, hala dagokionean, interesa dutenei eskatuko die eskabidean galdatutako betekizunen gaineko akatsak zuzendu ditzatela edo eskatutako dokumentuak bidal ditzatela, 10 egun balioduneko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, larunbatak kontuan hartu gabe. Jakinarazpen horretan berariaz adieraziko da, eskatutakoa bete ezean, eskabidea ezetsi egingo dela, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 68. artikuluak xedatutakoari jarraituz.

1.10. Izapidetzea arautzen duen 13. artikuluaren 2. idatz zatia aldatzea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

13.2. Espedientea instruitzen den bitartean, laguntzaren organo kudeatzaileak behar dituen argibide eta agiri gehigarriak eskatu ahal izango ditu, ebazpen proposamena egiteko xedearekin beharrezko diren datuak zehaztu eta egiaztatzeko. Interesa duenak ez badu ezer egiten izapide hau betetzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 73. artikuluan xedatutakoa beteko da.

1.11. Ebazpenari eta jakinarazpenari buruzko 14. artikuluko 2. idatz zatia aldatzea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

14.2. Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 21. artikuluan xedatutakoa betez, gehienez, sei hilabete izango da prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera. Epe hori igarota berariazko ebazpena eman eta jakinarazi ez bada, administrazioaren isiltasunak eskaera ezetsi dela esan nahiko du, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra) 25.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

1.12. Laguntzen ordainketa arautzen duen 1. idatz zatiko bigarren eta hirugarren gidoiak aldatzea eta 5. idatz zatiari bi paragrafo gehitzea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

- Egindako obren ziurtagiria, obra zuzendaritzak emandakoa, baldin proiektua aurkeztu behar izan bada udalaren lizentzialortzeko.

Zatizko ziurtapenen gaineko ordainketak egin ahal izango dira; dena dela, onuradunak obligazioa hartu beharko du diruz lagundutako obra amaitzeko. Zatikako ordainketa horiek egiteko, beharrezkoa izango da egindako obraren bolumena edota pilaketak frogatzen dituen ziurtagiri teknikoa edukitzea, bai eta obraren bolumen horren edota pilaketen faktura aurkeztea eta zenbatekoa ordaindu izana hurrengo atalean adierazten den eran.

- Fakturaren ordainketa frogatzea, originalen bidez edo ondoko dokumentu konpultsatu hauen bidez: bankuko ziurtagiri originala. Bertan, gutxienez, ondoko hauek agerrarazi beharko dira: zenbatekoa, data eta ordainketaren edo transferentziaren onuraduna, posta arruntez jasotako banku laburpen originalak, kontu korronteen libreten kopia konpultsatua mugimendu egokiekin, edo emailez jasotako banku laburpen elektronikoak, edo transferentzia telematikoen aginduak, ordainketa edo transferentzia egiten duen bankuaren zigiluarekin.

16.5. Europako Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 Arautegiak dioenarekin bat etorriz, ordainketak onargarri edo diruz lagungarritzatjotzen diren zenbatekoen oinarriaren gainean egingo dira, ordaintzeko eskabidearen administrazio kontrol egokia egin ondoren.

Dirulaguntza ordaindu ahal izateko, dirulaguntzen gutxieneko zenbatekoa (9.2 artikuluan aipatzen dena) baino handiagoa izan beharko da diruz lagundu ahal den inbertsioa.

Dirulaguntzaordaintzeko, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean eduki beharko ditu.

1.13. Ezarritako betebeharrak eta konpromisoak ez betetzeaarautzen duten 19. artikuluko 1 eta 4. idatz zatiak aldatzea. Hona hemen aurrerantzean izango duten testua:

19.1. Onuradunak honako foru dekretu honetan eta laguntza emateko ebazpenean ezarritako betebeharrak eta konpromisoak bete ezean, edo laguntza eskuratuz gero horretarako beharrezkoak diren betekizun guztiak bete gabe, emandako dirulaguntzajasotzeko eskubidea galduko du eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dizkio Arabako Foru Aldundiko Ogasunari, bai eta legezko interesei dagokien zenbatekoa ere, eta laguntza bera edo geroko ordainketetan jaso beharreko zenbatekoak gutxituko zaizkio, urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako lurralde historikoko dirulaguntzenak, ezarritakoari jarraikiz bidezkoak diren beste egintzabatzuk gorabehera.

19.4. Dirulaguntza osoa edo zati bat itzultzeko prozeduraz gainera, otsailaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako lurralde historikoko dirulaguntzenak, ezarritako arau hausteen ziozko zehapen prozedura abiarazi ahal izango da.

1.14. Araubide juridikoa arautzen duen 20. artikulua aldatzea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

20. artikulua. Araubide juridikoa

Foru dekretu honetan adierazitako dirulaguntzen onuradunak Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak hura aplikatzeko onartu zuen Erregelamenduan eta Europako, estatuko eta autonomia erkidegoko arau aplikagarrietan xedatutakoaren mende egongo dira. Horiek horrela, behartuta egongo dira Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak, Euskal Kontuen Epaitegiak edo eskumena duten organoek eskatzen dizkieten agiriak aurkeztera, halaxe xedatzen baitu aipatutako foru arauak 8 i) artikuluan.

1.15. Xedeak ezartzen dituen III. eranskinaren bosgarren gidoia aldatzea. Hona hemen aurrerantzean izango duen testua:

- Jezteko robota edo jezteko gela berriak jartzea.

1.16. IV. eranskinean (eskatzailea sozietate zibila, ondasunen erkidegoa edo jaraunspenezko erkidegoa ez den pertsona juridikoa bada, izaera orokorrez A, B eta C idatz zatietan eskatutako agiriez gainera, aurkeztu behar diren agiriak ezartzen duena), 5. idatz zatia aldatzea, 8. idatz zatia sartzea eta D idatz zatiaren ondokoak berriro zenbakitzea. Hona hemen aurrerantzean izango duten testua:

5. NMEK direlakoek bazkideei eta horien partaideei buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte, hala badagokio, eranskin honen ataletan adierazitakoari jarraiki: A2, A3, A10, B1, B2, B3, B4, C1, C2, D1, D2 eta D8.

8. Batzar orokorraren erabakiaren ziurtagiria, zeinetan agertu behar den, titulurik eskualdatu baldin bada, bermatuta geratu behar dela inbertsioamantentzeko konpromisoaren aldian bazkideen ehuneko 50 gutxienez LNJ direla eta kapital sozialaren edo banaketa kuotaren ehuneko 50 gutxienez LNJ diren kide edo bazkideena izan behar dela. Hori estatutuetan agertuko balitz, ez litzateke nahitaezkoa izango aurkeztea.

NMEKen kasuan, LNJ bazkideen eta kapital sozialaren edo banaketa kuotaren portzentajea ehuneko 75 izango da.

1.16. Egingo den inbertsioaren arabera aurkeztu beharreko agiriak aipatzen dituen IV. eranskinaren E idatz zatian aipatzen den erantsitako ziurtagiria aldatzea, ureztatzaileen erkidego bateko "ureztapen instalazioak" direnean. Aldaketa udalerriaren datua betetzeko zutabe bat gehitzeandatza, foru dekretu honen eranskinean ageri den moduan utziz.

Bigarrena. Laguntza lerro horren 2017ko deialdia onartzea, ondoko xehetasunen arabera:

- Eskaerak aurkezteko lekua, epea eta modua: foru dekretu hau ALHAOan argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik 2017ko apirilaren 12ra arte, biak barne, ustiategiaren kokalekuko Nekazaritzako Eskualde Bulegoan, Nekazaritza Garapeneko Zerbitzuan. Hori guztia, Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoa kaltetu gabe. Epearen barruko azken eguna balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Eskabideak inprimaki normalizatuan aurkeztu behar dira, Diputatuen Kontseiluaren oinarri arautzaileei buruzko apirilaren 12ko 31/2016 Foru Dekretuaren IV. eranskinean aipatzen diren agiriekin batera.

- Hautapen irizpideak: honako deialdi honi lotutako laguntzak emateko espedienteen hautapen irizpideak oinarri arautzaileen 10. artikuluak ezarritakoak izango dira.

- Laguntzen zenbatekoa: 2017ko deialdiari lotutako laguntzen zenbatekoak oinarri arautzaileen 11. artikuluak ezarritakoak izango dira.

- Kreditu erreserba: Arabako Foru Aldundiaren 2017ko Gastuen Aurrekontuko 40.1.01.42.01.770.00.04 "Nekazaritzako ustiategietako inbertsioak. Zuzeneko laguntza" partidaren kontura, guztira, euroko zenbatekoa, urteka honela banatuta:

* 2017: 1.020.718,00 euro (Zorpekinaren erref.: 17.1.17.105.602/000)

* 2018: 500.000,00 euro (Zorpekinaren erref.: 17.3.18.105.14/000)

* 2019: 1.000.000,00 euro (Zorpekinaren erref.: 17.3.19.105.5/000)

Aipatutako kredituak zenbateko gehigarrien bidez handitu ahal izango dira, uztailaren 21eko 88/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzen Lege Orokorraren Arautegiaren 58. artikuluak ezartzen dituen mugen barruan, bai eta aurrekontuko partidan edozein arrazoirengatik gerta litekeen kreditu gehikuntzaren bidez ere. Zenbateko gehigarri horiek urteko ordainketa bakoitzean hasiera batean erreserbatu denaren gehieneko zenbateko bera edukiko dute.

Hirugarrena. Deialdia ebatzi ondoren, aurrekontu partidan kreditu gehikuntzarik geratuz gero, emandako dirulaguntzei uko egin, deuseztatu edo zenbateko txikiagoak ordaindu direlako, eta aurrekontuko kreditua nahikoa izan ez delako zenbait eskabideri erantzun ez bazaie, kreditua eskabidea horietan erabiliko da, honako dirulaguntza hauen oinarri arautzaileetan ezarritako lehentasun irizpideei jarraiki.

Laugarrena. Nekazaritza Saileko foru diputatuari ahalmena ematea honako foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko eta, zehazki, honako oinarri arautzaile hauen kontra nahiz deialdiaren ebazpenaren kontra jartzen diren errekurtso guztiak ebazteko.

Bosgarrena. Foru dekretu hau ALHAOn argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 2017ko otsailaren 28a

Diputatu nagusia

Ramiro González Vicente

Nekazaritzako foru diputatua

Eduardo Aguinaco López de Suso

Nekazaritza zuzendaria

Alfredo Sáez de Castillo Beltrán de Otalora