Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

NEKAZARITZA SAILA

Foru Gobernu Kontseiluaren 9/2017 Foru Dekretua, otsailaren 28koa, aldatzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Planaren 2015-2020 plangintzaldiaren baitan nekazari gazteek enpresak sortzeko apirilaren 12ko 30/2016 Foru Dekretuak onartutako lagun­tzak arautzen dituen oinarriak. Halaber, foru dekretuak laguntza lerro horren 2017rako deialdia onartzen du
Argitaratuta: 2017/03/03eko 26. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2017-26-709

Diputatuen Kontseiluaren apirilaren 12ko 30/2016 Foru Dekretuaren bidez, M06.1 "Nekazari gazteek enpresak sortzea" neurrira bideratutako laguntzen oinarri arautzaileak onartu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020ko Planaren baitan, 1305/2013 Erregelamenduan ezarritako mugen barruan, bai eta laguntza lerro horren 2016rako deialdia ere.

Deialdi hori ebatzi ondoren beharrezkotzat jo da oinarri arautzaileen zenbait alderdi zehaztu eta argitzea, oinarriok hobeto ulertu eta aplikatu daitezen; gainera, egokitu egin behar zaizkio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuari, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru araudia ezartzen duenari.

Beste alde batetik, indarrean jarri dira urriaren 1eko 39/2015 Legea, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearena, 2016ko urriaren 2an, eta urriaren 19ko 11/2016 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntzena, 2016ko urriaren 29an, eta, ondorioz, aipatutako oinarri arautzaileak xedapen berri horietara egokitu beharra dago.

Azkenik, Arabako Foru Aldundiaren 2017rako gastuen aurrekontuan badago laguntza lerro hori izapidetzeko kreditu egokia eta, horrenbestez, urte horretarako deialdia onartu behar da.

Aginduzko txostenak ikusirik, Nekazaritzako foru diputatuak hala proposaturik eta Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak gaur egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, hau

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. M06.1 "Nekazari gazteek enpresak sortzea" neurrira bideratutako laguntzen oinarri arautzaileetan, Diputatuen Kontseiluaren apirilaren 12ko 30/2016 Foru Dekretuaren eranskinean ezarritakoetan, honako aldaketa hauek egitea onartzea:

1.1. Onuradunen betekizunak arautzen dituen 4. artikuluko 6. idatz zatia aldatzea. Honela idatzitageratzen dira:

4.6. Hogeita lau hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztea, nekazaritza ustiategi bateko titular gisa lehen aldiz instalatzen den unetik zenbatzen hasita.

Horri dagokionez, gazte titularrak ez du hobekuntza planetarako edo lehen instalaziorako inongo dirulaguntzarik jasota eduki behar laguntza hau eskatu aurretik.

1.2. Onuradunen betekizunak eta, zehatzago, prestakuntza profesional eta gaikuntza egokien betekizuna arautzen dituen 4. artikuluko 7.b) puntua aldatzea.

4.7.b) Aurrekoa betetzen ez bada, nekazaritza sektorean, besteen konturako nekazaritza jardueran eta lanaldi osoarekin, bi urte baino gehiagoko esperientzia izatea frogatzea, eskabidea aurkezten den egunaren aurretik. Gizarte Segurantzak emandako agiri baten bidez frogatu beharko da betekizun hori.

1.3. Pertsona onuradunaren konpromiso eta betebehar zehatzakarautzen dituen 6. artikuluko 1.1 eta 2.8 puntuak aldatzea. Honela idatzitageratzen dira:

6.1.1. Laguntza emateko ebazpena ematen denetik hasita 9 hilabeteko epean, gehienez ere, enpresa plana abian jartzea, eskaeraren unean aurreikusitako edo aurkeztutako baldintzekin bat etorriz, eta ezertan eragotzi gabe baimentzen diren aldaketak. Plana abian jarri izana Gaztenek 2020 prozeduran aurreikusitako gaztearen tutorearen ziurtagiriaren bitartez frogatuko da.

6.2.8. Ustiategian lehen sektoreko nekazaritzako lan unitate (NLU) bati dagokion lan bolumena sortzea, honako zehaztasun hauekin:

- Gaztea ustiategian titular bakarra bada, eta lehen sektoreko NLU bateko lan bolumena edo handiagoa lortzen badu, ez du besterik sortu beharko.

- Gaztea lehendik dagoen ustiategi elkartu batean sartzen bada bertako bazkide langile bat edo soldatapeko langile bat ordezkatzeko, eta ustiategiak ordurako bazkide/langile kopurua baino lan bolumen (lehen sektoreko NLUak) handiagoa badu, ez du nahitaez NLUrik sortu beharko. Ordeztutako bazkide langileak edo soldatapeko langileak gutxienez 2 urte eginak izan behar ditu jarraian ustiategian lanean.

Gaztea figura juridiko berriren bat hartu duen ustiategi batean kokatzen bada, eta hura titulartasun aldaketa batetik eratorria bada, eta ez ustiategi berri baten sorreratik, orduan gaztearen sarrera ustiategi elkartu batean sartzen den gaztearen kasuaren antzekoa izango da.

- Gaztea lehendik dagoen ustiategi elkartu batera sartzen bada akziodun baino ez den bazkide baten ordez, lehen sektoreko NLU bat sortu beharko du.

- Gaztea lehendik dagoen ustiategi elkartu batera sartzen bada eta bazkide kopurua gehitzen badu, lehen sektoreko NLU bat sortu beharko du.

Gaztea era juridiko berria hartu duen ustiategi batean kokatzen bada, eta bertan bazkide gisa ageri bada lehendik dagoen beste ustiategi bateko titularra edo bazkidea, beste ustiategi hori desagertu zein ez, eta beste ustiategi horren ekoizpen baliabide guztiak edo horietako batzukjartzen baditu, sartzen den gazteak NLU bat jarri beharko du ustiategi berrirako, desagertzen den edo hondarrekoa den ustiategitik ez datozen baliabideekin.

1.4. Espedienteak aukeratzeko irizpideak arautzen dituen 10. artikuluko 1.a), 1 b) eta 1.c) puntuak aldatzea. Honela idatzitageratzen dira:

a) Enpresa planean aurreikusitako inbertsioak eta gastuak, Landa Garapenerako Planeko M04.1 neurriaren (Inbertsioetarakolaguntzaknekazaritza ustiategietan) eta M04.2 neurriaren (Nekazaritza produktuak garatu, merkaturatu edo transformatzekoinbertsioetarakolaguntzak) bitartez lagundu ezin bada: 0 puntutik 20 puntura, gehienez.

Gastu baremagarriak laguntzarako eskaera aurkezten den egunetik aurrera bereganatutakoak edo egindakoak izango dira.

Gastu eta inbertsio horiek baloratzeko EAEko batez besteko prezio ofizial estatistikoak hartuko dira erreferentzia gisa.

Enpresa plan berbera partekatzen duten pertsona batek baino gehiagok sustatutako proiektu kolektiboen kasuan, diruz lagungarriak diren zenbatekoak eta puntuen esleipenak planean aurreikusitakoari jarraiki lanean hasiko den pertsona gazte bakoitzaren araberakoak izango dira.

Inbertsio/gastuaren gutxieneko zenbateko baremagarria 20.000,00 euro izango da, eta gehienekoa 100.000,00 euro, planeko guztizko inbertsioa handiagoa izan arren. Puntuen esleipena inbertsioaren bolumenaren araberakoa izango da, proportzionalki, honela:

- 20.000,00 eurotan edo gutxiagotan baloratutako inbertsioei zero puntu emango zaie.

- 20.000,00 euro baino gehiagotik 100.000,00 eurora bitarteko (zenbateko hori barne) inbertsioen kasuan, eman beharreko puntuen kalkulua egiteko baloratutako zenbatekoari 20.000,00 euro kendu eta emaitza bider 0,00025 egin beharko da.

- 100.000,00 eurotan edo zenbateko handiagoan baloratutako inbertsioei 20 puntu emango zaizkie.

b) Ekoizpen ereduak: ustiapenean zenbait ekoizpen eredu jakin erabiliz gero, gutxienez lehen sektoreko 0,5 NLUren pareko neurrian puntuatuko da. Kontzeptu horren ondoriozko gehieneko balioak 10 puntukoak eta NLU batekoak izango dira (5 eta 10 puntu artean, eredu horietakoren bat erabiliz gero, eta gehienez bi metatu ahal izango dira).

Honako ekoizpen eredu hauek lehenetsiko dira:

Ekoizpen ekologiko egiaztatua (gutxienez 0,5 NLU)

Ekoizpen integratua (gutxienez 0,5 NLU)

Nekazaritza ekoizpena, ustiategian transformatzekoa (gutxienez ekoizpenaren ehuneko 50), gutxienez 0,5 NLUkoa bazkide bakoitzeko.

Nekazaritza ekoizpena, zirkuitu laburren bitartez merkaturatzekoa (gutxienez ekoizpenaren ehuneko 50), gutxienez 0,5 NLUkoa bazkide bakoitzeko.

Laborantzaestentsiboko ekoizpena, ureztatze sisteman (gutxienez 5 hektarea).

c) Aldez aurretik sektorearekin lotura izatea: aldez aurretik sektorearekin loturarik ez bada izan, hau da, sarrera berri bat bada edo ustiategi baten titulartasuna eskuratzen bada, kokatzen den gaztea lehen edo bigarren mailako familia loturarik izan gabe inongo titularrekin.

Kasu hori gertatzen denean, enpresa planean adieraziko da, eta 5 puntu emango zaizkio.

1.5. Puntuatzeko baremazioaren gastuak arautzen dituen 12. artikuluko bosgarren puntua aldatzea. Honela idatzitageratzen da:

* Elkarte baten kapital sozialari egindako ekarpena. Kapital sozialaren nahitaezko zatiaren ekarpena bakarrik izango da baremagarria.

1.6. Puntuatzeko baremazioaren gastuak arautzen dituen 12. artikuluko hamabigarren puntua aldatzea. Honela idatzitageratzen da:

Egin nahi den jarduerarako lizentzia egokia duten eta oinplanoko 150 m2 erabilgarri baino gehiago dauzkaten eraikinak errentatzea, gehienez hiru urtez.

Aintzat hartu ahal izango dira 150 m2-tik gorako azalera erabilgarria duten biltegiak, nahiz eta bi solairukoak izan, baldin eta makina autopropultsatuak sar badaitezke bi solairu horietara.

1.7. Eskabideak aurkezteko epea, modua eta lekua arautzen dituen 15. artikuluko 3. idatz zatia aldatzea. Honela idatzitageratzen da:

15.3. Eskabideetan akatsikatzematen bada edo eskabideak osatugabeak badira, instrukzio organoak, bidezkoa bada, interesdunei errekerimendua egingo die, 10 egun balioduneko epean, jakinarazpena egiten den egunaren hurrengo egunetik aurrera, eskabidean exijitutako betekizunen falta ongitzeko edota behar diren dokumentuak aurkezteko; ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 68. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

1.8. Izapidetzeaarautzen duen 16. artikuluko 3. idatz zatia aldatzea. Honela idatzitageratzen da:

16.3. Espedientea instruitzen den bitartean, laguntzaren organo kudeatzaileak behar dituen argibide eta agiri gehigarriak eskatu ahal izango ditu, ebazpen proposamena egiteko xedearekin beharrezko diren datuak zehaztu eta egiaztatzeko. Interesduna izapide hau betetzeko jarduera ezean erortzen bada, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 73. artikuluan xedatzen duen moduan jokatuko da.

1.9. Ebazpena eta jakinarazpena arautzen dituen 17. artikuluko 2. idatz zatia aldatzea. Honela idatzitageratzen da:

17.2. Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 21. artikuluan ezarritakoari dagokionez, prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehienez sei hilabeteko epea izango da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera. Epe hori igarota berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, Administrazioaren isiltasunak eskaera ezetsi dela esan nahiko du, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, dirulaguntzenak, 25.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

1.10. Laguntzaren ordainketa arautzen duen 18. artikuluko 3. idatz zatiko lehenengo eta zazpigarren puntuak aldatzea. Honela idatzitageratzen dira:

18.3. Falta den herenaren edo zenbatekoaren ordainketa gaztea tutoratzeko eta ustiategian instalatzeko prozesua amaitzean ordainduko da, onuradunak ordainketa egiteko eskaera egin ondoren eta honako agiri hauek aurkeztu eta gero:

- Tutorearen ziurtagiria, laguntza eman ondoko 9 hilabeteetan enpresa plana abian jarri dela adierazten duena, eta instalatzen den pertsonak, instalazioaren ondoko 18 hilabeteetan, nekazari aktiboa izateko baldintzabetetzen duela adierazten duena; enpresa planeko egintzak gauzatuak izan ahal izango ditu laguntza eskaera aurkeztu zuen unetik aurrera.

- Aurkeztutako fakturak ordaindu izana frogatzea, jatorrizko agiri edo agiri konpultsatu hauen bidez: jatorrizko banku agiria, gutxienez ere ordainketaren edo transferentziaren zenbatekoa, data eta onuraduna zehazten dituena, posta arruntez jasotako banku laburpen jatorrizkoak, kontu korronteen libreten kopia konpultsatua, kasuan kasuko mugimenduekin, edo posta elektronikoz jasotako banku laburpen elektronikoak edo transferentzia agindu telematikoak, ordainketa edo transferentzia egin duen bankuaren zigilua jarrita.

1.11. Ezarritako betebehar eta konpromisoen ez betetzeaarautzen duen 20. artikuluko 1. eta 5. idatz zatiak aldatzea. Honela idatzitageratzen dira:

20.1. Onuradunak foru dekretu honetan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak ez betetzea edo nahitaezko baldintzak bete gabe dirulaguntza hori eskuratzea emandako laguntzajasotzeko eskubidea galtzeko arrazoi izango da; gainera, dirurik jaso badu, onuraduna behartuta egongo da diru hori Arabako Foru Ogasunari itzultzera, aplikatu beharreko legezko interesekin batera. Horrez gainera, bidezkoak diren akzioak egikaritu ahal izango dira, urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntzenak, xedatutakoaren arabera, eta itzulketa osoa edo partziala edo gutxipenalaguntzaaplikatzeko araudiak ezartzen dituen kasuetan.

20.5. Dirulaguntza osoa edo zati bat itzultzeko prozeduraz gainera, urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauan, Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntzenean, aurreikusitako arau hausteengatik zehapen prozedura abiarazi ahal izango da.

1.12. Hogeita batgarren artikulua, lege araubideari buruzkoa, aldatzea. Honela idatzita geratzen da:

21. artikulua. Lege araubidea

Foru dekretu honetan adierazitako dirulaguntzen onuradunak urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauan, Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntzenean, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, dirulaguntzenean, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak hura aplikatzeko onartu zuen Erregelamenduan eta Europako, estatuko eta autonomia erkidegoko arau aplikagarrietan xedatutakoaren menpe egongo dira. Horiek horrela, behartuta egongo dira Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak, kasua bada, Kontuen Auzitegiak edo eskumena duten beste organo batzuekeskatzen dizkieten agiriak aurkeztera, halaxe xedatzen baitu aipatutako foru arauak 8.i) artikuluan.

Bigarrena. Laguntza lerro horren 2017ko deialdia onartzea, honako xehetasun hauen arabera:

- Eskaerak aurkezteko lekua, epea eta modua: foru dekretu hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2017ko apirilaren 12ra arte, bi egun horiek barne, ustiategiaren kokalekuari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuan. Hori guztia, ezertan eragotzi gabe urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan ezarritakoa. Epearen azken eguna balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

- Eskabideak inprimaki normalizatuan aurkeztuko dira eta, eskabideaz gainera, Diputatuen Kontseiluaren apirilaren 12ko 130/2016 Foru Dekretuaren II. eranskinean zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dira.

- Hautapen irizpideak: honako deialdi honi lotutako laguntzak emateko espedienteen hautapen irizpideak oinarri arautzaileen 10. artikuluak foru dekretu honen bidez onartutako testuan ezarritakoak izango dira.

- Laguntzen zenbatekoak: 2017ko deialdiari lotutako laguntzen zenbatekoak oinarri arautzaileen 11. artikuluan ezarritakoak izango dira.

- Kreditu erreserba: Arabako Foru Aldundiaren 2017. urterako Gastuen Aurrekontuko 40.1.01.42.01.770.00.05 "Nekazari gazteek enpresak sortzea" partidaren kargura, guztira, 1.763.333,00 euroko zenbatekoa, urteka honela banatuta:

* 2017: 363.333,00 euro (zorpekinaren erref.: 17.1.17.105.603/000)

* 2018: 300.000,00 euro (zorpekinaren erref.: 17.3.18.105.15/000)

* 2019: 300.000,00 euro (zorpekinaren erref.: 17.3.19.105.6/000)

* 2020: 300.000,00 euro (zorpekinaren erref.: 17.3.20.105.1/000)

* 2021: 500.000,00 euro (zorpekinaren erref.: 17.3.21.105.1/000)

Aipatutako kredituak zenbateko gehigarrien bidez handitu ahal izango dira, Dirulaguntzen Lege Orokorraren Araudiak, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartuak, 58. artikuluan ezartzen dituen mugen barruan, bai eta aurrekontuko sailean edozein arrazoirengatik gerta litekeen kreditu gehikuntzaren bidez ere. Zenbateko gehigarri horien gehieneko zenbatekoa urteko bakoitzean hasiera batean erreserbatutakoa izango da.

Hirugarrena. Deialdia ebatzi ondoren, aurrekontu sailean kreditu gehikuntzarik geratuz gero, emandako dirulaguntzei uko egin, deuseztatu edo zenbateko txikiagoak ordaindu direlako, eta aurrekontuko kreditua nahikoa izan ez delako zenbait eskabideri erantzun ez bazaie, kreditua eskabide horietan erabiliko da, dirulaguntza hauen oinarri arautzaileetan ezarritako lehentasun irizpideei jarraikiz.

Laugarrena. Deialdi honetan, gainera, honako hauek ere laguntzaren onuradun izan ahal izango dira:

- Ustiategi bateko titularrak diren gazteak, titular bihurtu zirenetik laguntza honen eskaera aurkeztu arte 24 hilabete baino gehiago igaro badira eta haien ustiategiaren tamaina 0,10 NLUtik beherakoa bada.

- Nekazaritzako enpresen mintegi batetik datozen gazteak, baldin eta mintegi hori erakunde publiko sustatzaile batek legez eratua bada. Mintegian egon diren bitartean mintegi horretan ustiategia eduki duten gazteak ere laguntzaren onuradun izan ahal izango dira. Pertsona horiek mintegian dauden bitartean aurkeztu beharko dute laguntza eskaera, egonaldiko azken urtean, luzeen jota.

Egoera horretan dauden gazte guztiek laguntza eskaera aurkeztu beharko dute eta lagun­tzaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak eta gainerako betekizun guztiak bete beharko dituzte.

Atal honen babespean emandako laguntzak estatu mailako laguntza gisa hartuko dira, eta Europako Erkidegoaren 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduaren esparruan emango dira; horren bitartez nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan laguntzen zenbait kategoria barne merkatuarekin bateragarriak direla adierazten da, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Laguntza horien finantzaketa Arabako Foru Aldundiaren funtsekin egingo da; espedienteak aipatutako erregelamenduaren 18. artikuluan eta dekretu honetako laguntzen oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera izapidetuko dira.

Bosgarrena. Nekazaritza Saileko foru diputatuari ahalmena ematea foru dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko eta, zehazki, oinarri arautzaile hauen kontra nahiz urteko deialdien ebazpenaren kontra jartzen diren errekurtso guztiak ebazteko.

Seigarrena. Foru dekretu hau ALHAOn argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 2017ko otsailaren 28a

Diputatu nagusia

Ramiro González Vicente

Nekazaritzako foru diputatua

Eduardo Aguinaco López de Suso

Nekazaritzako zuzendaria

Alfredo Sáez de Castillo Beltrán de Otalora