Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

Amurrioko Udala

Berriz ere argitaratzea 2016/2575 iragarkia, "Nerbioi ibaiko parke linealeko ibilbide berdearen proiektuak (Zamora zelaia - Olako, Zabalibarretik)" eragindako ondasun ondasunak eta eskubideak erosteko nahitaezko desjabetze espedientea abiarazteari buruzkoa
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2712

Hutsa egin denez gero 2016ko uztailaren 18ko ALHAOn (81. zk.) argitaratutako 2575 iragarkian, osorik argitaratzen da.

Jabetza nahitaez kentzeko espedientea abiaraztea, "Nerbioiko Parke Linealeko bide berdea eraikitzeko proiektua, Zabalibarretik igarotzen den Campo de Zamora - Olako zatian" izenekoaren eragina jasaten duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko. Espedientea: 16072D124

Tokiko Gobernu Batzordeak 2016ko ekainaren 30ean egindako saioan erabaki zuen "Nerbioiko Parke Linealeko bide berdea eraikitzeko proiektua, Zabalibarretik igarotzen den Campo de Zamora - Olako zatian" izenekoaren eragina jasaten duten ondasunak eta eskubideak eskuratzekojabetza nahitaez kentzeko espedientea abiaraztea. Hona hemen espediente horren xehetasunak:

Espediente hori jendaurrean ikusgai jartzen da Udal honen Hirigintza Sailean, 15 eguneko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, espedientea aztertu eta egokitzatjotzen diren erreklamazioa eta oharrak aurkeztu ahal izateko.

Amurrion, 2016ko uztailaren 18an

Idazkaritza Teknikoko eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren burua

Daniel Martínez Monge