Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

Aramaioko Udala

2016 ekitaldiko ondasun higiezinen gaineko zerga. Ordainketak borondatezko aldian
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2631

2016 ekitaldiko ezaugarri bereziko eta hiri eta landalur ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak, 2016ko abuztuaren 1etik irailaren 30era bitartean, biak barne, borondatezko aldian ordaintzeko jendaurrera aterako dira.

Bankuan helbideratuta dauden erreziboak, irailaren 6an kobratuko dira.

Helbideratuak ez dauden erreziboak berriz, helbide fiskalera bertara bidaliko diegu zorretan dutena ordaintzeko beharrezkoa duten agiria. Zorretan dagoena agiri hori eskura eduki ezean edo abuztuaren 12rako agiri hori jaso ez badu, Udaletxean, bulego orduetan, eskatuko du agiria, borondatezko ordainketa aldian.

Borondatezko epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindu gabeko kuotak ehuneko 5eko gainkarguaz kobratuko dira, otsailaren 28ko Arabako 2005/06 Foru Arauaren 28 artikuluak xedatutakoari jarraituz.

Aramaion, 2016ko uztailaren 13an

Alkatea

Lierni Altuna Ugarte