Documento

V - BESTELAKOAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2623

Araban, Donemiliegako udalerrian, Egilaz herrian sortutako hondakin-urak isurtzeko baimenaren berrikustea

Espediente-zenbakia: RAV-A-2016-0003

Eskatzailea: Egilazko Administrzio Batzarra

Egilazko Administrazio Batzarrak Ur Agentziako Mediterraneoko Arroen Bulegoari eskatu dio herrian sortutako hondakin-urak isurtzeko baimenaren berrikustea, eta horretarako dagokion dokumentazioa aurkeztu du.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogeita hamar eguneko epearen buruan, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatu den baimenaren ondorioz nolabaiteko kalteren bat hartuko dutela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Donemiliegako udalean edo lurralde-bulego honetan (Forondako Atea 9-11- 01010 Vitoria-Gasteiz). Espedientea han egongo da ikusgai.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 27a

Mediterraneoko Arroen bulegoburua

Azucena Salazar Bayona