Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

EKONOMIA GARAPENAREN ETA LURRALDE OREKAREN SAILA

Diputatuen Kontseiluaren 49/2016 Foru dekretua, uztailaren 5ekoa, Arabako lurralde historikoan genero berdintasunaren arloan ekintzak sustatzen dituzten Arabako kuadrilletan berdintasun egiturak sortzeko dirulaguntza deialdia eta oinarri arauak onartzen dituena
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2616

Arabako Lurralde Historikoaren errealitate demografikoa, lurraldearen sakabanaketa, horren dibertsitatea, udalerri gehienek 5.000 biztanle baino gutxiago baitute, teknikari berezituen falta, eta berdintasunak agenda politikoaren lehenetasunetan duen presentzia urria, eragozpenak izan dira gure lurraldeko udalerri eta kuadrilletan berdintasun politikak garatzerakoan..

Egoera horretan, lehentasunezkoa da kuadrilletan berdintasun politikak bultzatzeko eta garatzeko egiturak edukitzea, otsailaren 18ko 4/2005 Legean, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoan, xedatu bezala.

Ekintza ildoek nahiz berdintasun arloan Arabako Lurralde Historikoko udalerri eta kuadrillen jarduna gidatu behar duten zuzentarauek, bat etorri behar dute Eusko Jaurlaritzaren programazio orokorrarekin, EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VI. Plana dela medio, baita 2016an onartuko den Berdintasunerako IV. Foru Planarekin ere.

Diputatuen Kontseiluarenotsailaren 9ko 9/2016 Foru Dekretuak, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailaren egitura organiko eta funtzionalaonartzen duenak, Arabako Lurralde Historikoan zerbitzu azpiegiturak garatzearen arloan Foru Aldundiari dagozkion eskumenak esleitzen dizkio, besteak beste.

Azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauak, bere aldetik, bere lurralde esparruan zerbitzu orokorrak sustatzeko eta kudeatzeko ahalmena duen figura juridiko bezala eratzen du kuadrilla, eta garatzeko udalerriak baino eremu zabalagoak behar dituzten politika orokorrak edo sektorialak ezartzearen arloko eskumenak ematen dizkio, horrek udal eta toki erakundeen berezko eskumenei kalterik egin gabe.

Otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, botere publikoen jarduna arautu eta gidatu behar dituzten printzipio nagusiak ezartzen ditu. Berdintasunezko gizarte bat erdiesteko asmoz, lege horren xedea da, bere 1. artikuluak dioen bezala, "emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri-aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak ezartzea, bai eta zenbait neurri arautzea ere bizitzaren arlo guztietan emakumeek eta gizonek aukera eta tratu berdinak izan ditzatensustatzeko eta bermatzeko, eta, bereziki, emakumeen autonomia bultzatzeko eta emakumeek gizartean, ekonomian zein politikan duten posizioa sendotzeko".

Xede horri heltzeko, legeak, bere 15.3 artikuluan, "(...) azpiegiturak, programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, bere administrazio-jardueran genero-ikuspegia integratze aldera" aipatzen du euskal administrazio publikoen eginkizunen artean.

Arabako Foru Aldundiak, gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasunaren alde egiteko daraman politikan, Berdintasunerako IV. Foru Plana gertatzeko aldian dago. Plan horrek emakumeen eta gizonen berdintasunerako foru politika publikoa markatuko du datozen lau urteotan, eta gobernantza arloan, aurrez jo daitekeenez, Arabako kuadrilletan berdintasun egiturak sortzea jasoko du, besteak beste.

Apirilaren 7ko 2/2016 Legeak, Euskadiko toki erakundei buruzkoak, bere 17.1.27 artikuluan genero berdintasuneko eta ekitatea bultzatzeko politikak antolatu eta kudeatzeko eskumena ematen die udalei.

Orobat, Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontuen barruan "10.2.02 13.01 465.00.01 Kuadrillekiko hitzarmena" delako partida jasotzen da, 210.000,00 eurorekin hornitua, eta genero berdintasunaren arloan dirulaguntza politika egiteko helburua duena.

Era horretan, kuadrilla bakoitzean berdintasuneko teknikari bat kontratatzekodirulaguntza emateko asmoa dago, gehienez ere 35.000,00 euroko zenbatekoaz. Kopuru hori, partidaren zenbatekoa gaur egun administrazio egitura daukaten sei kuadrillen artean zatitzearenemaitza da (Añana, Aiara, Kanpezu-Arabako Mendialdea, Guardia-Arabako Errioxa, Lautada eta Zuia, alegia).

Aginduzko txostenak aztertu dira,

Horregatik, dagozkidan ahalmenez baliatuz, eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak proposatuta, honako hau

Xedatzen dut

Lehenengoa. Berdintasuneko teknikarien kontratazioa dela medio, kuadrilletan berdintasun egiturak sortzekodirulaguntzen deialdia onartzea, Arabako kuadrilletan berdintasun politikak bultzatu, programatu, horietaz aholku eman eta ebaluatzeko.

Bigarrena. Dirulaguntza horiek, honekin batera doan eranskinean ageri diren oinarri orokor eta bereziek arautzen dituzte.

Hirugarrena. Deialdi honen bidez emateko diren dirulaguntzak Arabako Foru Aldundiaren 2016ko ekitaldirako aurrekontuko 16.1.16 10.2.02 13.01 465.00.01 partidatik ordainduko dira, 210.000 euroko zenbatekoaz.

Laugarrena. Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak, kide anitzeko organoaren proposamena ikusirik, bidezko ebazpena hartuko du sei hilabeteko epearen barruan, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Ezarritako epea igarota esanbidezko ebazpenik hartu ez bada, interesa dutenek eskaera ezetsitakotzat eman ahal izango dute.

Bosgarrena. Ebazpen honek administrazio bideari amaiera ematen dio; haren aurka, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuak) 116. eta 117. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, aukerako berraztertzekoerrekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio diputatu nagusiari hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, aurka egin ahal izango zaio zuzenean Gasteizko administrazioarekiko auzien epaitegietan, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenak, 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, bi hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

Seigarrena. Laguntza eman edo ukatu den jakinaraziko zaie kuadrilla eskatzaileei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59. artikuluan jasotzen diren moduei jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 5a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE

Diputatu nagusiordea eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua

MARÍA PILAR GARCÍA DE SALAZAR OLANO

Ekonomia Garapenaren Zuzendaria

JAVIER HERNANDO GARCÍA

Arabako kuadrilletan berdintasun egiturak sortzeko dirulaguntza deialdia

Oinarri orokor eta bereziak

1. artikulua. Xedea eta helburua

Deialdiaren xedea da norbere lurralde eremuan berdintasun politikak bultzatu, programatu, ebaluatu eta haietaz aholku emateko berdintasuneko teknikarien kontratazioak sortutako gastuetan diruz laguntzea. Hori guztia, publizitate, gardentasun, norgehiagoka, objektibitate, berdintasun eta bereizkeriarik ezaren printzipioei jarraituz.

2. artikulua. Aurrekontu egozpena

Erabaki honen bidez arautzen diren dirulaguntzak Arabako Foru Aldundiaren 2016rako aurrekontu antolamenduko 10.2.02 13.01 465.00.01 partidatik ordainduko dira, 210.000 euroko zenbatekoaz.

3. artikulua. Erakunde onuradunak

19/97 Foru Arauak, Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsaarautzen duenak, xedatutakoarekin bat etorriz, dirulaguntza hauek gutxieneko berariazko antolaketa daukaten kuadrillentzako dira, hau da, kudeatzaile-legelaria eta administrari laguntzailea dituzten kuadrillentzako.

4. artikulua. Diruz lagundu daitezkeen programak

4.1. Honako hauetatik sortutako gastuak lagundu ahal izango dira diruz:

a) Kuadrillek berdintasuneko teknikariak lanaldi osoan kontratatzea, dirulaguntzak eman baino lehenago edo geroago. Kontratazioak azaroaren 20ko 63/1989 Foru Arauaren 31. artikuluan xedatutakoa izango du arau, baita Toki araubidearen oinarrien Legeak (7/1985 Legea, apirilaren 2koa) VII. tituluan xedatutakoa ere, hau da:

Kuadrillak 2016ko urtarrilaren 1az gero eta deialdi hau argitara eman baino lehenago kontratatzen dituen laguntza teknikoak.

- Kuadrillaren aurrekontuan islatu behar dira (7/1985 Legearen 90. artikulua). Hori dela eta, 2016rako beren aurrekontuan islaturik ez daukaten kuadrillek aldaketa egin beharko dute aurrekontuan.

- Enplegu publikoaren arloan aplikatzekoa den legeria bete beharko dute.

b) Azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, dirulaguntzen Lege Orokorrak, 31.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2016ko urtarrilaren 1az gero eta deialdi hau argitara eman baino lehenago kuadrillak kontratatzen dituen laguntza teknikoen kontratazioak, kontratazio publikoari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko du, hiru eskaintzaeskatzekobaldintzak baldin badaude.

c) Berdintasuneko teknikariek herrigune nagusitik egin beharreko joan-etorriak eta udalerrien sakabanaketa kontuan hartuz, irizpide orokorrez kilometroko 0,29 euroko dirulaguntza eman ahal izango da, urtean 1.000 eurora arte gehienez ere.

4.2. Kontratatutako teknikarien eginkizunak otsailaren 18ko 4/2005 Legean, EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerakoan, deskribatutakoak dira. Ondoko hauek, besteak beste:

- Berdintasunaren arloan programazioa, jarraipena eta ebaluazioa taxutzea.

- Ekintza positiboko neurriak taxutu eta sustatzea.

- Udalen eta kuadrillaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia txertatzekobultzada ematea.

- Kuadrillaren eta bertako udalen menpeko egitura politiko eta teknikoei eta gainerako erakunde eta organoei aholku ematea emakumeen eta gizonen berdintasunaren kontuetan.

- Udaletako eta kuadrillako langileentzako nahiz herritarrentzakosentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak taxutzea.

- Bizitzabateratzeko gizarte baliabide eta zerbitzuaksustatzea eta proposatzea.

- Bereizkeria egoerak detektatzea eta egoera horiek deuseztatzeko neurriak taxutzea eta sustatzea.

- Beren helburuak eta eginkizunak direla-eta, emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen duten erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean aritzeko eta parte hartzeko bideak eta harremanak ezartzea.

5. artikulua. Betekizunak

1. Zerbitzua ematen duten teknikariek lanbide gaikuntza egokia izan beharko dute. Horretarako, ezinbesteko baldintza izango da ondoko hauek edukitzea: goi-mailako unibertsitate titulua; emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan gutxienez 150 orduko prestakuntza ikastaro bat, organo ofizial batek (unibertsitateak edo administrazio publikoak) emana, egin izana ziurtatzen duen agiria; HAEEren 3. hizkuntza eskakizunaren edo balio bereko baten egiaztagiria, eta B gidabaimena.

2. Deialdi honen bitartez kontratatutako berdintasun teknikarien multzoak, udalen berdintasun politikak bultzatzeko ardura duten teknikariekin (Gasteizko Udala kanpo utzita), Berdintasuneko Teknikarien Sarea osatuko du. Sare hori Arabako Foru Aldundiaren Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuarekin koordinatuko da eta haren aldizkakotasuna eta funtzionamendua Sarea osatu eta gero ezarriko dira.

6. artikulua. Kuadrillen, udalen eta Arabako Foru Aldundiaren konpromisoak

6.1 Kuadrillen eta udalen konpromisoak:

- Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuarekin elkarlanean aritzea, lurraldeko berdintasun politikak bultzatzeko eta koordinatzeko.

- Arabako Foru Aldundiak eskatzen dizkion datu eta txosten guztiak ematea.

- Kuadrilla eta bertako udalerriak garapen eremu dituzten foru programetan parte hartzea eta elkarlanean aritzea, hala nola, ahalduntze eta balio-aldaketaren ardatzean, Arabako berdintasunerako eta emakumeak ahalduntzeko eskola izango dena.

- Berdintasuneko teknikariak lan egingo duten lokalak eskura jartzea. Ahal den neurrian, udalek lan eremu bat jarriko dute berdintasuneko teknikarien eskura.

- Berdintasunerako politika kuadrillaren eta bertako udalen kudeaketa egituretan integratzea, maila politikoan eta teknikoan.

- Diziplinarteko lan eta lankidetza eremuen sorkuntzasustatzea, koordinaziorako eta prozedura erkideetan eta politika sektorialetan genero ikuspuntua zeharka txertatzeko.

- Kuadrillako batzarrak berdintasunaren arloko urteko programa onartzea, baita urte bukaerako memoria ere.

- Urtero berdintasunaren arloko programazioa gertatzea, Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako IV. Foru Planaren arabera.

6.2 Arabako Foru Aldundiaren konpromisoak:

- Berdintasuneko teknikariei beren funtzionamendu egokirako beharrezkoa duten informazio eta aholkularitza guztia ematea.

- Berdintasuneko teknikariak Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuak sustaturiko prestakuntza eta/edo trebakuntza egitasmoetan integratzea, Kuadrilletako Berdintasun Teknikarien Sareari prestakuntza homogeneoa emateko.

- Berdintasuneko teknikariak finantzatzenlaguntzea haien soldaten guztirako kostuaren ehuneko 80rekin (soldata gordina eta gizarte kostuak barne), dirulaguntza onuradun bakoitzeko 35.000 eurora arte hel daitekeelarik.

- Berdintasuneko teknikariei urteroko programazioa gertatzenlaguntzea eta horretan aholku ematea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako IV. Foru Planaren arabera.

- Lurraldeko Berdintasun Teknikarien Sarea koordinatzea.

7. artikulua Diruz laguntzeko moduko gastuak eta/edo jarduerak egiteko aldia

Diruz laguntzeko modukoak izango dira 2016ko ekitaldian kontratatutako berdintasuneko teknikarien gastuak, eta kontratazio datatik urtebete iraungo du.

8. artikulua. Eskabideak aurkezteko era

1. Eskaerak Toki Administrazioaren Zerbitzuari zuzendu beharko zaizkio.

2. Eskaerarekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

- Teknikariak edo laguntza teknikoa kontratatzeak sortutako kostua, kontzeptuka xehatuta: soldatak eta Gizarte Segurantza.

- Honako hauek egiaztatzen dituzten agiriak:

* Erakundearen organo eskudunak eskaera baimentzeko eta gastuaren zati bat finantzatzeko hartutako erabakia. Udal bakoitzak ere aurkeztu beharko du erabaki hori.

* Kontratatzeko edo kontratatutako langileek ondoko hauek edukiko dituztelako konpromisoa: lizentziadun titulua; emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko 150 orduko prestakuntza, organo ofizial batek (unibertsitateak edo administrazio publikoak) emana; HAEEren 3. hizkuntza eskakizunaren edo balio bereko baten egiaztagiria, eta B motako gidabaimena.

* Aurkeztutako ekimenak kudeatzeko dauden baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak eta azpiegiturak.

Aurkeztutako eskaerek ez badituzte betetzen adierazi diren baldintzak, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak interesa dutenei eskatuko die hamar eguneko epean akatsak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzatela. Hala egin ezean, eskaera artxibatu egingo da eta beren eskaeran atzera egin dutela ulertuko da.

9. artikulua. Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

10. artikulua. Prozeduraren instrukzioa eta balioespen irizpideak

1. Arabako Foru Aldundiaren Toki Administrazioaren Zerbitzua da espedientea bideratzeko organo eskuduna.

2. Laguntzen zenbatekoa berdintasuneko teknikarien kontratazioak sortutako kostuaren ehuneko 80 izango da. Dirulaguntzak 35.000,00 euro izango du muga onuradun bakoitzeko.

3. Emaitzen kopurua deialdiaren diru zuzkidura baino handiagoa bada, jaso beharreko dirulaguntzakproportzio berean hainbanatuko dira, dirulaguntzak deialdiko aurrekontu baliabideetara egokitzeko.

11. artikulua. Ebazpena

1. Balioespen batzordeak aztertuko ditu eskaerak. Batzorde horren burua Lurralde Orekaren zuzendaria izango da eta honako hauek izango dira batzordekideak: Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuaren burua eta zerbitzu horri atxikitako teknikari bat. Toki Administrazioaren Zerbitzuaren buruak jardungo du idazkari lanetan.

Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak, egokia deritzon kasuetan, aukeran izango du aurkeztutako agiriei buruzko datuak eta azalpenak eskatzea. Espedientea atzeratu, eta are artxibatu ere egin daiteke, datu edo azalpen horiek ez badira bideratzen Herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearen Legeak ezartzen dituen epeetan (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Aurkeztutako eskaerak deialdian ezarritako irizpideen arabera erkatu ondoren, balioespen batzordeak txostena egingo du ebaluazioaren emaitza zehaztuz.

2. Eskatzaileei ez zaie eskainiko entzunaldiko izapiderik, haiek aurkeztutako gertaerak eta agiriak besterik ez direlako aintzat hartuko ebazpenean.

3. Toki Administrazioaren Zerbitzuak proposaturik, organo eskudunak bidezkoa den ebazpena hartuko du, sei hilabeteko epean gehienez, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Ezarritako epea igarota esanbidezko ebazpenik hartu ez bada, interesa dutenek eskaera ezetsitakotzat eman ahal izango dute.

4. Esleipen ebazpenean, dirulaguntza nori eman zaion zehaztu behar da, eta adierazi behar da gainerako eskaerak berariaz ezetsi egin direla.

5. Ebazpenean, baiezkoa bada, datu hauek agertuko dira: dirulaguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko era, laguntzaren xede den programa edo jarduera, aurkeztu beharreko agiriak eta bete beharreko baldintzak. Gainera, ebazpena onuradunei jakinaraziko zaie, Herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearen Legeak ezartzen duenarekin bat etorriz (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

6. Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen Legeak 59. artikuluan xedatutako moduetan jakinaraziko zaie eskatzaileei ebazpena, dirulaguntza eman ala ukatzekoa.

7. Hainbanaketa aplikatzearen ondorioz gutxituz gero jasotzekoa den dirulaguntza, eta azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, dirulaguntzenak, 27. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunari eskaera berriro formulatzea eskatu ahal zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan eman dakiokeen dirulaguntzara.

8. Ebazpenak amaiera emango dio administrazio bideari; beraz, administrazioarekiko auzibideetarako jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8. artikuluan xedatutakoaren ildotik (29/1998 Legea, uztailaren 13koa), haren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke, Gasteizko administrazio auzietarako epaitegietan. Horretarako bi hilabete izango dira, ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

9. Zuzenean aurka egin ezean, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da ebazpena eman zuen organo berean, hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearenak, 116. eta 117. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran).

12. artikulua. Justifikatzea eta ordaintzea

Egindako kontratazioaren froga-agiriak aurkeztutakoan egingo da dirulaguntzaren ordainketa, justifikatu beharreko aurrerakin moduan.

Justifikazioa, dirulaguntzen araudi orokorraren arabera (38/2003 Legea, azaroaren 17koa; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa; 3/1997 Foru Araua, otsailaren 7koa), honako hauek aurkeztuz egingo da:

- Lansarien eta gizarte gastuen seihilekoko zerrenda eta, hala badagokio, fakturak. Gastuak eta horien ondoriozko ordainketak ondoko hauen bidez frogatuko dira: fakturak, nominak, zerga ereduak, banku agiriak edo zuzenbidean onartutako beste edozein bide.

- Egindako lan programari buruzko memoria zehatza.

- Kontratatutako pertsonaaukeratzeko jarraitu zaion prozeduraren memoria eta justifikazioa.

- Deialdi honen xede den jarduerarekin loturik eskatu edo jaso diren beste laguntza publiko batzuen adierazpena.

- Arabako Lurralde Historikoko Kuadrilletako toki erakundeetako gizarte eragileen eta Arabako Foru Aldundiaren Sailaren ordezkarien artean egindako koordinazio bileren akten zerrenda eta haien laburpena.

Froga-agiriak aurkezteko epea bi hilabete izango da, kontratazioa egin zenetik urtebeteko epea betetzen denetik hasita (muga eguna: 2017/12/31).

13. artikulua. Baldintzakaldatzea

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzakaldatzen badira eta, nolanahi ere, Espainiako nahiz nazioarteko edozein erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza edo laguntzariklortzen bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da.

14. artikulua. Dirulaguntza bat baino gehiago aldi berean

Beste dirulaguntza edo diru sarrerarik jaso eta horiek guztiek, laguntza honekin baturik, egin beharreko jardueraren kostua gainditzen badute, itzuli egin beharko da jardueraren kostuaren gainetik eskuratutako soberakina.

15. artikulua. Egiaztapena

Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak deialdi honen eta, hala badagokio, oinarri hauen garapenerako bidezkotzatjotzen diren ebazpenak hartuko ditu, dirulaguntzatramitatzen duen unitate organikoaren ekimenez, eta ekintzak burutu ahal izango ditu erakunde onuradunek emandako datuak egiazkoak direla eta oinarri hauetan araututakoa betetzen dela egiaztatzeko eta horretara behartzeko.

Horretarako, erakunde onuradunek konpromisoa hartzen dute beraiek egindako jarduerekin loturik dauden eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak eskatzen dizkien datu eta dokumentu guztiak emateko. Era berean, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailak, Kontuen Epaitegiak edo eskumena duten beste erakundeek eskatzen dieten informazio guztia ere eman beharko dute.

16. artikulua. Erantzukizunak

Erakunde onuradunek beren gain hartzen dituzte programa edo jarduera egitetik sor litezkeen erantzukizunak, bai eta hura garatzeko indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen baimenak eskatzea ere.

17. artikulua. Ez betetzea

Erakunde onuradunek ez badute betetzen oinarri hauetan ezarritako baldintzaren bat, dirulaguntza baliogabetu egin daiteke, eta dirulaguntza dagoeneko ordainduta badago, erakundeak nahitaez itzuli egin beharko du dirulaguntza hori, indarrean dagoen legearekin bat etorriz Foru Aldundiak zehazten duen eran.

Arabako Foru Aldundiak lege ekintza egokiak gauzatu ahal izango ditu foru dekretu honetan xedatutako laguntzei buruzko administrazio ebazpenetan ezarritakoaren ez-betetze larria gertatuz gero, baita ziurtagiri edo aitorpen faltsuak aurkeztekotan ere.

18. artikulua. Dirulaguntzaitzultzea

Jasotako diru kopuruak itzuli egin beharko dira xedapen hauetan ezarritako kasuetan: 3/1997 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoko dirulaguntzei eta transferentziei buruzkoa; azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, dirulaguntzena, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita azaroaren 17ko 38/2003 Legearen (dirulaguntzen Lege Orokorraren) arautegia.

Onartutako dirulaguntza jaso eta gero itzultzen diren diru kopuruak, zuzenbide publikoko sarrerak izango dira, eta abenduaren 18ko 53/1992 Foru Arauak, ekonomia eta aurrekontu araubidearenak, II. tituluko I. kapituluan ezarritakoaren arabera kobratuko dira.

19. artikulua. Interpretazioa

Oinarri hauen interpretazioaren inguruan sortzen diren zalantzak Aldundi honen Lurralde Orekaren Zuzendaritzakebatziko ditu.

20. artikulua. Errekurtsoak

Oinarri hauei eta horietatik sortzen diren administrazio egintza guztiei aurka egin ahal izango zaie, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenak, ezarritako kasu eta eretan.

21. artikulua. Araudi aplikagarria

Oinarri hauetan xedatuta ez dagoen guztian, honako hauei jarraituko zaie: 3/1997 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntza eta transferentziena; azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzen Lege Orokorra; abenduaren 18ko 53/1992 Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren ekonomia eta aurrekontu araubidearena; indarrean dagoen aurrekontua gauzatzeko Foru Araua; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearena, eta aplikagarriak zaizkion gainerako arauak.

22. artikulua. Publizitatea

Deialdi hau ALHAOn argitaratuko da.