Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

DIPUTATU NAGUSIAREN SAILA

Diputatuen Kontseiluaren 435/2016 Erabakia, uztailaren 12koa, izendatzen dituena foru aldundi honek Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan izango dituen ordezkariak
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2612

Diputatuen Kontseiluaren ardura da Arabako Foru Aldundiak erakunde eta instituzio publiko nahiz pribatuetan dituen ordezkariak izendatzea, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Lege Araubideari buruzkoak, bere 8. artikuluan, 9. eta 10. idatz zatietan aurreikusikoaren arabera.

Beharrezkoa da Arabako Foru Aldundiak erakunde honetan izango duen ordezkaria izendatzea.

Horregatik, Diputatu Nagusiaren proposamenez, eta Diputatuen Kontseiluak gaur bertan egindako bilkuran aztertu ondoren, hau

ERABAKITZEN DUT

Lehenengoa: Arabako Foru Aldundiaren ordezkari izendatzea, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan (Foru Administrazioaren parte hartzea duten erakundeen erregistroko 365 zenbakia).ondoren adierazten diren pertsonak:

- Mª. Pilar García de Salazar Olano, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatua, titular gisa eta Iñaki Guillerna Saenz, Lurralde Orekaren zuzendaria ordezko gisa.

- Jose Luis Cimiano Ruiz, Ogasun, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua, titular gisa eta Iñaki Aldekogarai Labaka, Finantza eta Aurrekontu zuzendaria, ordezko gisa.

Bigarrena: Erabaki honek onartzen den egunetik bertatik aurrera izango du indarra, ALHAOn argitaratuko den eguna edozein dela ere.

Gasteiz, 2016ko uztailaren 12a

Diputatu nagusia

RAMIRO GONZÁLEZ VICENTe

Diputatu Nagusiaren Kabinetearen zuzendaria

NEKANE ZEBERIO GANZARAIN