Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO UDALA

Alkatetzaren eta Udal Harremanen Saila
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2606

Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko ekainaren 24an hartutako erabakiaren laburpena: Bizikidetza eta Aniztasuni buruzko proiektu eta ekintzak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia

BDNS (identifokatzailea): 310749

Diru-laguntzak emateari buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8 a artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara ematen da; horren testu osoa Espainiako Diru-laguntzen datu-basean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index) kontsulta daiteke

Lehena. Onuradunak

Pertsona juridikoak, fundazioak eta elkarteak. Vitoria-Gasteizen izan beharko dute egoitza eta onuradunen zein proiektuen eragin esparrua udal barrutia izan beharko da. Elkarteek Vitoria-Gasteizko Herritar Erakundeen Udal Erregistroan inskribaturik egon beharko dute eta fundazioek Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan.

Bigarrena. Helburua

Vitoria-Gasteizen elkarbizitzasustatzeko proiektuak garatzeko Udalak emango dituen diru-laguntzakarautzea.

Hirugarrena. Oinarri arautzaileak

Gasteizko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko ekainaren 24an egindako bilkuran onartu ditu, eta ALHAOn argitaratuko dira.

Laugarrena. Zenbatekoa

Deialdiari 65.000,00 euroko aurrekontua egokitu zaio.

Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea

20 egun natural laburpen hau ALHAOn argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 24a

Alkatetzaren eta Udal Harremanen Saileko zuzendaria

Blanca Guinea Astobiza