Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUHATZU KUARTANGOKO ADMINISTRAZIO BATZARRA

Zenbateko bat erreklamatzearen jakinarazpena, auzolanera ez joateagatik
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2602

Bat etorriz haren auzolanen ordenantzak 6. artikuluan xedatutakoarekin, Zuhatzu Kuartangoko Kontzejuak, 2015eko azaroaren 8ko bileran, erabaki zuen Leticia Muñoz Gutiérrezek 33,90 euro ordaindu beharra duela auzolanera joan ez eta libre geratzeagatik.

Erabaki hori jakinarazteko ahaleginak alferrikakoak izan direnez, ALHAOn argitaratzen da, dagozkion ondorioetarako.

Zorraren zenbatekoa Zuhatzu Kuartangoko Kontzejuaren kontuan sar daiteke, iragarki hau argitaratu eta 15 eguneko epean.

Zuhatzu Kuartango, 2016ko uztailaren 8a

Lehendakari errejidorea

Carlos Martínez de Santos