Documento

II - ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN TOKI ADMINISTRAZIOA

LAUDIOKO UDALA

Laudio udalerriko errepide-zoladurak hobetu eta egokitzeko obren kontratazio espedientea
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2598

2016ko uztailaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrakebatzitako Akordio bidez Laudio udalerriko errepide-zoladurak hobetu eta egokitzeko obren kontratazio espedientea onartu da.

1. Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Laudioko Udala.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Obra, Zerbitzu, Mantentze-lan eta Landa Ingurune arloa.

c) Espediente-zenbakia: OS - 417/2016.

2. Kontratuaren helburua:

a) Helburua: errepide-zoladurak.

b) Burutzapen lekua: Laudio.

c) Burutzapen epea: bost (5) aste 1. loterako eta bi (2) hilabete 2. loterako, Zuinketa Egiaztapen Akta sinatzen denetik zenbatzen hasita.

3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Forma: esleitzeko irizpide anitz daude.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: oinarria 375.155,80 euro, gehi BEZagatiko ehuneko 21ari dagozkion 78.782,72 euro, guztira 453.938,52 euro egiten dutela:

- 1. lotea: 265.333,53 euro, gehi BEZagatiko ehuneko 21ari dagozkion 55.720,04 euro, guztira 321.053,57 euro egiten dutela

- 2. lotea: 109.822,27 euro, gehi BEZagatiko ehuneko 21ari dagozkion 23.062,68 euro, guztira 132.884,95 euro egiten dutela

5. Bermeak:

a) Behin behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: kontratuaren aurrekontuko ehuneko 5a (BEZa kenduta).

6. Espedientea aztertu eta informazioa jaso: Laudio, Herriko Etxea, Obra, Zerbitzu, Mantentze-lan eta Landa Ingurune arloan, Herriko plaza, 8-3. solairua, telefonoa: 944034860, iragarki hau ALHAOn argitaratuta agertzen den hurrengo lanegunetik hasita proposamenak aurkezteko epea amaitu arte.

7. Dokumentazioa non lortu: Laudioko Udalean, Obra, Zerbitzu, Mantentze-lan eta Landa Ingurune arloan. Herriko plaza 8, 3. solairua. Telefonoa: 944034860.

8. Kontratistaren betebehar zehatzak: ez dira eskatzen.

9. Eskaintzen aurkezpena:

a) Aurkezpen epea: hogeita sei (26) egun natural iragarkia ALHAOn argitaratuta agertzen den hurrengo egunetik hasita.

b) Posta bidalketa: urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuz onartutako Herri Administrazioetako Kontratazio Erregelamenduko 80,4. artikuluan ezarritako baldintzekin bat.

c) Aurkeztu behar den dokumentazioa: baldintza pleguaren arabera.

d) Non aurkeztu eskaintzak, Lekua: Herriko Etxeko Sarrera Erregistroan, Herriko plaza 8 - behea. Posta Kodea 01400, Laudio, (Araba) eskaintzak aurkezteko seinalatutako azken eguneko 13:00ak arte. Dokumentazioa aurkezteagatiko tasak ordaindu behar dira. Kontratazio-mahaiak atzera botako du edo ez du onartuko Sarrera Erregistroan aurkeztutako dokumentazioa, aurkezpena egiteagatiko ordainketa egin barik badauka.

10. Noiz zabaldu eskaintzak: deialdia Laudioko Udaleko kontratatzailearen profilean argitaratuko da.

11. Proposamen eredua: lizitatzaileak aurkeztu beharko du eskaintzabaldintza pleguan aurreikusitako proposamen eredua erabiliz eta pleguan bertan adierazten diren dokumentuekin batera.

12. Iragarkiak eta eskaintzak aurkezteagatiko gastuak: eskaintzak aurkezten dituztenek eurek ordaindu behar dituzte dokumentazioa barruan daramaten itxitako gutun-azal eta eskaintzak aurkezteagatik udal-ordenantzatik eratorritako tasak. Bestalde, esleipendunak ordaindu beharko ditu eskaintza iragarkien gastuak.

13. Kontratazio-mahaia osatzen duten pertsonak: kontratazio organoaren erabakiz izendatutakoak.

Laudio, 2016ko uztailaren 11

Jarduneko alkate-udalburua

JON ANDER ALTUBE LAZKANO