Documento

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA

179/2016 Foru Agindua, uztailaren 8koa, onartzen duena Arabako Golf Federazioaren estatutuetako sei artikulu aldatzea
Argitaratuta: 2016/07/20eko 82. zenbakiko ALHAOn
Erreferentzia: ALHAO -2016-82-2594

Euskadiko kirol federazioen gaineko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuak dio, lehen xedapen iragankorrean, kirol federazioek egokitu egin behar dituztela euren estatutuak Dekretu horrek xedatutakora.

Dekretu horren 65.2 artikuluak dio Arabako kirol federazioen estatutuak Arabako Foru Aldundiko dagokion organoan aurkeztuko direla, onartzeko.

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak du eskumena kirol arloan.

Otsailaren 17ko 55/2009 Foru Aginduaren bidez, Arabako Golf Federazioaren estatutuak onartu ziren eta 2009ko otsailaren 27ko ALHAOn, 25. zk., argitaratu.

2016ko uztailaren 1ean, Arabako Golf Federazioak eskatu zuen onarpena ematea bertako estatutuetako 1, 4, 5, 6, 10 eta 42 artikuluen aldaketari, hain zuzen, 2015eko martxoaren 17ko batzar orokorrean onartuari.

Horren ondorioz, dagozkidan eskumenez baliatuz, hauxe

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Onarpena ematea foru agindu honen eranskinean jasotzen den aldaketari, hain zuzen, Arabako Golf Federazioaren estatutuetako 1, 4, 5, 6, 10 eta 42 artikuluenari.

Bigarrena. Ebazpen hau eta bere eranskina ALHAOn argitaratzea.

Hirugarrena. Foru agindu honen bidez onartutako Arabako Golf Federazioaren estatutuen aldaketaren onarpenaren kopia bidaltzea Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistrora.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 12a

Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua

Igone Martinez de Luna Unanue

Foru aginduaren eranskina

Arabako Golf Federazioaren estatutuak aldatzeko

1. Lehenengo artikuluari idazkera berria ematen zaio eta honela geratzen da idatzita:

1. ARTIKULUA:

Arabako Golf Federazioa irabazteko xederik gabeko entitatea da. Nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena ditu, eta kirolariak, teknikariak, epaileak, kirol klubak eta elkarteak eta beste entitate batzukbiltzen ditu bere baitan, Arabako lurralde historikoan golfaren eta Pitch & Puttaren jarduna sustatzeko eta antolatzeko.

2. Laugarren artikuluari idazkera berria ematen zaio eta honela geratzen da idatzita:

4. ARTIKULUA:

Arabako Golf Federazioak golfaren eta Pitch & Puttaren kirol jarduera eta lehiaketa ofizialak sustatzen, kalifikatzen, baimentzen, taxutzen eta antolatzen ditu, bai eta Arabako lurralde historikoan eratzen edo zehazten diren kirol horren gainerako arloak ere, salbu eta Euskadiko Golf Federazioari dagozkionak eta Arabatik kanpo egiteagatik beste batzuei dagozkienak.

3. Bosgarren artikuluari idazkera berria ematen zaio eta honela geratzen da idatzita:

5. ARTIKULUA:

Golfaren eta Pitch & Putt kirolaren Arabako jarduera federatua ordezkatzen du Arabako Golf Federazioak, Euskal Autonomia Erkidegoan.

4. Seigarren artikuluko b), d), i) eta n) atalei idazkera berria ematen zaie eta honela geratzen dira idatzita:

b) Golfaren Pitch & Putt arloko lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea Araban.

d) Pitch & Putt kirol arloko ordezkaria izatea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta kirol horren alor guztien parte hartzeahezurmamitzea nazioko eta nazioarteko lehiaketetan.

i) Pitch & Putt kirol arloko teknikariak eta epaileak trebatzenlaguntzea, hartarako xedatzen den araudiaren arabera.

n) Pitch & Putt kirol arloan eta haren jokoan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzea eta, ahal bada, bermatzea, bere lurralde esparruan.

5. Hamargarren artikuluko 1. puntuari idazkera berria ematen zaio eta honela geratzen da idatzita:

1. Arabako Golf Federazioa da golfeko eta Pitch & Putteko federazio lizentziakizapidetzeko eskumena duen erakunde bakarra. Lizentzia horiek Euskadiko Golf Federazioak emango ditu.

6. Berrogeita bigarren artikuluari idazkera berria ematen zaio eta honela geratzen da idatzita:

42. ARTIKULUA:

1. Arabako Golf Federazioak dopinaren arloko araudia ezartzen duten organoak izan beharko ditu.

2. Arabako Golf Federazioak federazioaren kirol zuzendaritza eta zuzendaritza teknikoa bere gain hartuko dituen batzorde teknikoa izango du.

3. Arabako Golf Federazioak Pitch & Putteko batzorde teknikoa izango du, eta batzorde tekniko horrek antolatu eta koordinatuko ditu golfaren baitako Pitch & Putt kirol arloaren jarduna eta sustapena.